Lee Marvin (New York, 1924ko otsailaren 19Tucson, 1987ko abuztuaren 29), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea zen, Oscar sariaren irabazlea.

Lee Marvin

Bizitza
JaiotzaNew York1924ko otsailaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaTucson1987ko abuztuaren 29a (63 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaLamont Waltman Marvin
AmaCourtenay Washington Davidge
Ezkontidea(k)Betty Ebeling (en) Itzuli
Pamela Feeley (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSaint Leo University (en) Itzuli
Oakwood Friends School (en) Itzuli
Manumit School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, militarra, karaktere aktorea, telebista-aktorea eta antzerki aktorea
Pisua80 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0001511 Allocine: 426 Rottentomatoes: celebrity/lee_marvin Allmovie: p46149 TCM: 123980 TV.com: people/lee-marvin IBDB: 51726
Musicbrainz: b74b7690-082b-49d8-882f-330f3b36b613 Discogs: 252780 Allmusic: mn0000227364 Find a Grave: 1600 Edit the value on Wikidata

New Yorkeko aktoreak You're in the navy now (1951) Henry Hathawayren pelikularekin egin zuen debuta zineman, eta Gary Cooper eta Jane Greer aktoreekin egin zuen lan bertan. Film horrez gain beste hainbat burutu zituen, eta Jane Fondarekin La ingenua explosiva (1964) filmean egindako lanari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Lee Marvin aktorea 1924. urteko otsailaren 19an jaio zen New Yorken. Ikasle problematikoa eta diziplinarik gabekoa zen, eta horren ondorioz eskola guztietatik kanporatua izan zen. Bere jarrerarekin nekatuta, gurasoek AEBetako marineen taldean sartu zuten Marvin, eta Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte, Saipango gudan zauritu zutelarik. Beranduago, iturgin lanak egin zituen antzerki batean. Antzezlan bateko aktoreetako bat gaixorik zegoen egun batean, bere ordez jarri zen zuzendariak horrela eskatuta, eta lanbideaz maitemindu zen harrezkero Lee Marvin.

Interpretazioa ikasten hasi zen eta antzezlan txikietan hartu zuen parte. 50eko hamarkadan Broadwayn egin zuen debuta Marvinek eta telebistan lan egitea lortu zuen. Hollywooden egin zuen lehen filma You're in the navy now (1951) Henry Hathawayren pelikula izan zen, eta Gary Cooper eta Jane Greer aktoreekin egin zuen lan bertan.

Eight Iron Men (1952), Los sobornados (1953), El motin del Caine (1954), Salvaje (1954), Bad Day at Black Rock (1955), No seras un extraño (1955), El blues de Pete Kelly (1955), Sabado tragico (1955), Attack (1956), Seven Men From Now (1956), El arbol de la vida (1957) eta Ride Lonesome (1959) izan ziren 50eko hamarkadan egin zituen pelikula garrantzitsuenak.

60ko hamarkadan paper garrantzitsuagoak burutu zituen, "Mr. Squad" telesailarekin izan zuen arrakastari esker batez ere. 1957tik 1959ra egin zuen lan proiektu horretan. Hamarkada horretan Los comancheros (1961), El hombre que mató a Liberty Balance (1962), Donovan's Reef ("Irlandarraren Taberna", 1963), Codigo del hampa (1964), La ingenua explosiva (1964), El barco de los locos (1965), Los profesionales (1966), Los doce del patíbulo (1967), A quemarropa (1967), Infierno en el pacífico (1968) eta La leyenda de la ciudad sin nombre (1969) pelikula arrakastatsuetan hartu zuen parte Lee Marvinek.

Jane Fondarekin La ingenua explosiva (1964) filmean egindako lanari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen New Yorkeko aktoreak. Gainera, Monte Walsh (1970), Carne viva (1972), El emperador del norte (1973), The Iceman Cometh (1974) eta Uno rojo: División de choque (1980) filmetan egin zuen lan 70eko hamarkadan. Hurrengo hamarkadan zineman jarraitu zuen, baina maila baxuagoko filmak burutu zituen. Delta Force (1986) izan zen Marvinen azken filma.

1987. urteko abuztuaren 29an zendu zen aktore ospetsua bat-bateko bihotzekoak emanda. 63 urte zituen Lee Marvinek.

Filmografia hautatua aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Marvin  
  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.