Lee J. Carter

politikari estatubatuarra

Lee Jin Carter (Elizabeth City, 1987ko ekainaren 2a) estatubatuar politikari ohia da, 2018tik 2022ra Virginiako Delegatuen Ganberan 50. barrutia ordezkatu zuena.

Lee J. Carter

Virginiako Ordezkarien Ganberako kidea

2018ko urtarrilaren 10a - 2022ko urtarrilaren 12a
Jackson Miller (en) Itzuli - Michelle Maldonado (en) Itzuli
Barrutia: Virginia's 50th House of Delegates district (en) Itzuli
Hautetsia: 2017 Virginia House of Delegates election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaElizabeth City1987ko ekainaren 2a (36 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaDemocratic Socialists of America (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaUnitarian Universalism (en) Itzuli
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

carterforvirginia.com eta virginiageneralassembly.gov…
Facebook: leecarterva Twitter: carterforva Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Carter 1987ko ekainaren 2an jaio zen Elizabeth Cityn, Ipar Carolinan[1][2]. 2006tik 2011ra Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzako kide izan zen[3]. 2017an zientzia aplikatuetan lizentziatu zen Ipar Virginiako Community Collegen[4]. Politikan hasi baino lehen, IT espezialista gisa lan egin zuen[5].

2015eko udan, argiztapen sistema konpontzen ari zen bitartean kolpe bat jaso zuen eta, ondoren, kalte-ordaina jasotzeko borrokan hasi zen lanean ezin zuen bitartean. Horrek bultzatu zuen kargu politiko baterako hautagai izateko[6].

Virginiako Delegatuen Ganberarako aurkeztu zen. 2017ko apirilean Amerikako Sozialdemokraten alderdian sartu zen[6][7]. Haren kanpaina batez ere osasun-laguntza eta politikarien finantza-ekarpenak bezalako gaietan zentratu zen. Jackson Miller errepublikanoak Carter Vladimir Lenin, Iosif Stalin eta Mao Zedong agintari komunistekin alderatzen zuen posta-kanpaina bat abiatu zuen[6][8][9], baina Virginiako Alderdi Demokratak manipulazio gisa gaitzetsi zuen hori[9]. 2017ko azaroaren 7an, Carterrek lortu zuen kargua[7]. 2017an hautatutako 15 sozialdemokratetako bat izan zen[10].

2019ko hauteskundeetara ere aurkeztu zen eta berriro irabazi zuen[11].

2021eko urtarrilaren 1ean, Virginiako gobernadoretzarako aurkeztu zen[12], baina ez zen hautatua izan, eta politikatik erretiratu zela iragarri zuen[13][14].

Bizitza pertsonala aldatu

Carter hiru aldiz ezkondu eta dibortziatu da. Alaba bat du bigarren emaztearekin[15].

2018ko urrian aitortu zuen nerabezaroan iruzkin «homofoboak, transfoboak, batzuetan sexistak edo arrazarekiko sentikortasunik gabekoak» egin zituela sarean[15].

Jarrera politikoak aldatu

Heriotza-zigorraren aurka dago eta Virginian bertan behera uzteko lege-proiektua aurkeztu zuen 2021ean[16].

Armak edukitzeko eta eramateko eskubidearen alde egiten du[17].

Carter autista da, eta portaera analisi aplikatuaren (ABA terapiaren) finantzaketa publikoaren aurka dago. ABA konbertsio terapiarekin parekatu du[18].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Carter, Lee. «Why I didn’t report my abuser… until I did.» Medium 2019-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. (Ingelesez) Cox, M. Kirkland; Nardo, G. Paul. «Virginia House of Delegates Manual 2018-2019» Clerk's Office of the House of Delegates.
  3. (Ingelesez) Berti, Daniel. «Marine vet, Lyft driver, socialist: Del. Lee Carter confounds his critics» The Prince William Times 2020-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  4. (Ingelesez) «Lee Carter's Biography» Vote Smart (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  5. (Ingelesez) «Virginia House of Delegates Member Listings» Virginia General Assembly (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  6. a b c (Ingelesez) Vyse, Graham. «How a Socialist Beat One of Virginia’s Most Powerful Republicans» The New Republic 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  7. a b (Ingelesez) Day, Meagan. «Meet Lee Carter» Jacobin 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  8. (Ingelesez) Joyce, A. P. «Democratic Socialist candidate Lee Carter wins an unlikely victory in Virginia» MIC 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  9. a b (Ingelesez) Wilson, Patrick. «GOP delegate Miller's mailer compares Democratic opponent to Stalin, communists» Richmond Times-Dispatch 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).
  10. (Ingelesez) Goldberg, Michelle. «Revenge of the Obama Coalition» The New York Times 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  11. (Ingelesez) «UPDATED: Del. Lee Carter fends off challenge from Manassas City Councilman Mark Wolfe» Prince William Times 2019-06-11.
  12. (Ingelesez) Cain, Andrew. «Del. Lee Carter announces run for governor; he's fifth to seek the Democratic nomination» Richmond Times-Dispatch 2021-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  13. (Ingelesez) Martz, Michael. «Dels. Lee Carter, Mark Levine lose House seats after trailing in statewide bids» Richmond Times-Dispatch 2021-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  14. (Ingelesez) «Former Democratic gubernatorial primary candidates urge supporters to help McAuliffe moving forward» VA Scope 2021-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  15. a b (Ingelesez) Schwartzman, Paul. «A Virginia politician’s novel approach to personal scandal: Tell all before opponents do» The Washington Post 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  16. (Ingelesez) «HB 1779 Death penalty; abolition of current penalty» Virginia's Legislative Information System jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-28) (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  17. (Ingelesez) Beckett, Lois. «Pro-gun activists threaten to kill state lawmaker over bill they misunderstood» The Guardian 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  18. (Ingelesez) @carterforva. «This is good. Now ban public funds going to ABA, which is literally conversion therapy for autism» Twitter 2022-06-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-16) (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak aldatu