Lazarraga dorrea eta jauregia (Oñati)

eraikitako euskal ondare nabaria Oñatin
Artikulu hau Oñatiko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lazarraga (argipena)».

Lazarraga dorrea eta jauregia Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen jauregi eta dorretxe batez osatutako eraikina da. Oñatiko Alde Zaharrean dago, Atzeko kalea eta Foruen plazako 2. zenbakian, eta Oñatiko udaletxearen alboan. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Lazarraga dorrea eta jauregia
Kultura ondasuna
Oñatiko Alde Zaharra
Lazarraga jauregiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°01′56″N 2°24′48″W / 43.03236°N 2.4132°W / 43.03236; -2.4132
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0001538
45

Gipuzkoa eta Araban dauden Lazarraga leinuaren eraikin multzoko bat da.

Historia aldatu

XV. mendean Lazarragatarrek eraiki eta haien bizileku izan zen.

Eraikina aldatu

Dorreak garitoiak eta fatxada esgrafiatua ditu.

Fatxada nagusia Foru plazari begira dago eta burdin hesia duen lorategiak osatzen du. Oinplano angeluzuzena du eta lau isuriko estalkia. Beheko solairua eta beste bi ditu. Beheko solairuan arku apuntatua daukan sarrera dago eta armarri txiki bat giltzarrian, eta baita leihoak ere. Solairu nagusian bost bao daude eta erdikoa hegalduna da. Alboetakoak ere balkoi luze hegaldunak dira, beste aldeetako fatxadarantz luzatuak eta gainerako biak kareldunak. Erdiko baogunea hemezortzi zatiko armarriak errematatzen du. Moldura batek definitzen ditu garaiera desberdinak.

Bigarrenak bao kopuru bera du, txikiagoak, eta fatxada errematatzen duen egur landuz eginiko hegal handia. Fatxada nagusia bi garitoiek markoztatzen dute eta pinakuluak daude goialdean dorrearenekin bat etorriz. Kareztatutako harri landua erabili da. Ezkerreko aldean beheko solairua itxia. Bi leiho txiki bakarrik ditu. Lehen solairuan berriz, hiru bao daude: bat karalduna eta beste biak balkoi hegaldunak burdin landuz eginiko barandekin. Garaierak moldura batek definitzen ditu eta bigarren solairuan bi bao kareldunek. Lehen solairuaren azpian balkoi luze hegalduna zabaltzen da fatxada nagusitik beste bao batzuen ondoan. Bao guztiak platabandaz markoztatuak daude.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu