Laurens Van der Post (Philippolis, 1906ko abenduaren 13a - Londres, 1996ko abenduaren 16a) hegoafrikar idazlea izan zen.

Laurens Van der Post

Bizitza
JaiotzaPhilippolis (en) Itzuli1906ko abenduaren 13a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaLondres1996ko abenduaren 16a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ingaret Giffard (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGrey College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta nekazaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
IMDB: nm0886394 Edit the value on Wikidata

Bere obra guztia Afrikako herrietako kultura zabaltzeko asmoaz idatzia dago. Lehen eleberria Probintzietan (1934) Hegoafrikako arrazakeriaren aurkako lehen salaketetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran hiru urte igaro zituen kontzentrazio-esparru batean, eta esperientzia hartan oinarri hartuta Hazia eta ereilea (1963) eta Ilberriko gaua (1970) idatzi zituen. Bi liburu horietako lehenengoan oinarri hartuta Eguberri on, mister Lawrence! filma egin zen, 1983an. Beste zenbait lan aipagarri: Flamenko luma (1955); Jung eta gure garaiko historia (1976); Beste pertsona bat izan (1982); Blady (1991). Boskimanoen kulturarekin eta zibilizazioarekin liluratuta, Kalahariko mundu galdua (1958), Ehiztariaren bihotza (1961), Marisorgin baten kantua (1975), Boskimano baten testamentua (1984), eta Boskimano zuri batekin paseeran (1986) idatzi zituen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurens Van der Post