Lasse Artturi Virén (Myrskylä, Finlandia, 1949ko uztailaren 22a -) finlandiar atleta ohia da.

Lasse Virén

Finlandiako parlamentaria

2010eko urriaren 19a - 2011ko apirilaren 19a
Jukka Mäkelä (en) Itzuli
Barrutia: Uusimaa (en) Itzuli
Finlandiako parlamentaria

1999ko martxoaren 24a - 2007ko martxoaren 20a
Barrutia: Uusimaa (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLasse Artturi Virén
JaiotzaMyrskylä1949ko uztailaren 22a (74 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, atleta, polizia eta ekintzailea
Atletismoa
Kirol diziplinak 5.000 metroko lasterketa
maratoia
10.000 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaRolf Haikkola (en) Itzuli
Pisua60 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Lantokia(k)Helsinki
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Koalizio Nazionaleko Alderdia

IMDB: nm1456186 IAAF: 14346771 Olympic.org: lasse-viren Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Paavo Nurmi bide luzeko lasterkariak 1920 ondoko urteetan hasitako tradizioaren azkeneko oinordekoa da. 10.000 eta 5.000 metroetako txapelduna izan zen 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan eta 1976ko Montrealgo Jokoetan. Bi lasterketa horiek olinpiar joko banatan irabazi dituen atleta bakarra da oraingoz.

1969ko Finlandiako Gazte Txapelketan nabarmendu zen lehen aldiz, 5.000 metroko lasterketa aise irabazi eta errekorra hautsi ondoren: 14 minutu, 17 segundo. Municheko 1972ko Olinpiar Jokoetan ere, 10.000 metroko lasterketa irabazteaz gainera, munduko errekor berria ezarri zuen: 27 minutu, 38 segundo. Handik egun gutxira, 5.000 metroko lasterketan, olinpiar errekorra hautsi zuen: 13 minutu, 26 segundo.

1976ko Olinpiar Jokoetan, Montrealen, aise irabazi zituen bi lasterketok. Bi garaipenak aski iruditu ez nonbait, eta Zátopeken 1952ko balentria errepikatu nahi izan zuen maratoia ere korrituz. Proba horretan parte hartzen zuen lehen aldia zen, eta boskarren geratu zen. 1980ko Olinpiar Jokoetan, berriro lehiatu zen, baina ez zuen dominarik lortu, eta erretiratu egin zen joko horien ondotik.

Gaur egun, ezaguna da Finlandian; izan ere, Finlandiako Parlamentuan jardun zuen koalizio-alderdiko kide gisa 1999tik 2007ra eta 2010ean eta 2011n.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lasse Virén