Las Rejas etxea (Cuenca)
- Artikulu hau Cuencako Errejen Etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Las Rejas etxea (argipena)».
Las Rejas etxea, lehen Etxe Nagusia, Espainiako Cuenca hiriko monumentua da. Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena du. Eraikina XVI. mende bukaerakoa da.
Las Rejas etxea (Cuenca) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Cuencako probintzia |
Udalerria | Cuenca |
Koordenatuak | 40°04′24″N 2°07′55″W / 40.073369°N 2.132°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0010493 |
Kokapena
aldatuCuencako hiri harresitu historikoan dago, Valentziako Atarian, Sortzez Guztiz Garbiko ordenaren mojen monasterio batetik gertu.
Ezaugarriak
aldatuBi solairuko eraikina da, patio arkupedun baten inguruan egina. Etxearen atzealdean lehen ortu bat zegoen. Fatxada nagusian lau leiho daude, burdin sarez itxita, eta bi tenante biluzik heldutako harmarria dago ere bai. Angeluan lehen beste leiho bat zegoen baina, geroago, itxi egin zen eta apaingarri barroko batekin ordezkatu zen.
Etxeak aldaketa asko ezagutu ditu. Ondorioz, XVI. mendeko elementuak oso aldatuta daude. Garai batean, dirudienez, San Julián ostatua etxe honen parte izan behar zen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ .
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Las Rejas etxearen historia eta kondairak.
- (Gaztelaniaz):Florian Yuberoren bideoa Youtuben.