Larry Joe Bird (West Baden, Indiana, AEB, 1956ko abenduaren 7a - ) saskibaloi jokalari onenetakoa eta beteenetakoa izan zen NBAko historian. 2,06 metro luze da eta hegaleko postuan jokatzen zuen.

Larry Bird
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLarry Joe Bird
JaiotzaWest Baden Springs (Indiana)1956ko abenduaren 7a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaIndiana
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaClaude Joseph Bird
AmaGeorgia Kerns
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSprings Valley High School (en) Itzuli
Indiana University (en) Itzuli
Indiana State University (en) Itzuli
Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen
(1974 - 1974)
Indiana State University (en) Itzuli
(1975 - 1979)
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea eta entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Indiana Pacers-
Indiana State Sycamores men's basketball (en) Itzuli1975-1979hegaleko33
Boston Celtics1979-1992hegal-pibot, hegaleko33
Indiana Hoosiers men's basketball (en) Itzuli1974-1974
Indiana State Sycamores men's basketball (en) Itzuli1976-1979
Indiana State Sycamores baseball (en) Itzuli-
Draft NBA Boston Celtics
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
hegalekoa
Lateralitateaeskuina
Pisua100 kilogramo
Altuera206 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
IMDB: nm0083399 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

AEBetako Indiana estatuko West Baden Springs-en jaio zen, eta Georgia Kerns eta Claude Joseph "Joe" Bird-en semea da. Jatorrizko eta French Lick ondoko herrien artean hazi zenez, "the Hick from French Lick" —French Lickeko kaikua— ezizena jarri zioten. Larryren Haurtzaro osoan arazo ekonomikoek jo zuten familia.

Kirol ibilbidea aldatu

Profesionala aldatu

1979-1981: bat-bateko eragina aldatu

Celtics-ek Robert Parish pibota eta 1980ko NBA hautapeneko 3. aukera lortu zituzten Golden State Warriorsekin, hautapeneko 1. eta 13. aukeren truke. Warriors-ek Joe Barry Carroll aukeratu eta Utah Jazz-ek Darrell Griffith hautatu ondoren, Minnesotako Unibertsitateko Kevin McHale hegaleko pibota hartu zuen 3. aukeran Celticsek. Bird hegaldeko postuan ari zelarik, Parish eta McHale-ren gehiketek frontcourt onenetakoa eman zioten Bostoni. Helburu handietara zuzendutako Celticsen oinarria osatu zuten hirurek.

1982-1987: Bird vs Magic aldatu

Bird eta Johnson iristeak NBA gaztetu zuen, entzuleria behera egite kezkagarriagatik egoera txarrean zegoenean. Unibertsitateko garaitik zeukaten lehia esparru profesionalean luzatu zen, beraien taldeak gorenera eraman zituztelako: Birdek txapelketa 1980-1981ko denboraldian lortu zuen eta Magicek, 1979-80ko eta 1981-1982koetan. Beren ibilbide profesionaletan zehar elkartu ziren beste hiru finaletan. Elkarren norgehiagoka nabarietakoa izan zen estatubatuar kirol profesionalaren historian.

Kanpo estekak aldatu