Larrinaga (Ispaster)

Ispasterko auzoa

Larrinaga Ispasterko auzoa da. Ibarrean bertan dago eta auzo sakabanatua da, baserri ugarirekin.

Larrinaga
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaLea-Artibai
UdalerriaIspaster
Geografia
Koordenatuak43°21′53″N 2°32′50″W / 43.36463449°N 2.54727463°W / 43.36463449; -2.54727463
Map
Demografia

Geografia aldatu

Elexalde auzo nagusiaren ondoan dauden bi auzoetako bat denez, Ispasterko udalak administratiboki "Elexalde-Kortazar-Larrinaga" multzoaren partetzat hartu ohi du.[1]

"Larrinaga kofradia" deritzon entitatearen parte diren etxeak: Larrinaga Behekoa, Larrinaga Goikoa, Uribarren, Uriarte Behekoa, Uriarte Nagusia, Arana, Dolaraga Behekoa, Dolaraga Goikoa, Agirre.[1]

Larrinaga auzoan hasten da Ogellako hondartzara joateko bidea.

Historia aldatu

Dolaraga Goikoa etxean teileria bat izan zen, garai batean 30 langile izatera ailegatu zena. Bertako ekoizpena itsasoz ateratzen zuten Ogellako hondartzatik.[1]

Arana etxean jaio zen Jacinto Arana, Zamorako gotzain eta inkisidore izan zena, 1738an hil zena.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.