Lara Álvarez

asturiar kazetaria eta aurkezlea

Lara Álvarez González (Gijón, Asturiasko Printzerria, 1986ko maiatzaren 29a) Espainiako telebistako kazetari eta aurkezlea da.

Lara Álvarez

Bizitza
JaiotzaGijón1986ko maiatzaren 29a (37 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Villanueva (en) Itzuli
Juan Carlos Erregea Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm2291084 Twitter: LaralvarezG Instagram: laruka Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gijóngo Inmaculada ikastetxean ikasi zuen eta Villanueva Unibertsitate Zentroan lizentziatu zen kazetaritzan. Unibertsitate Zentroko irakasleetako batek, Nieves Herrerok, 19 urte zituenean, Telemadrid-eko Hoy por ti saioko laguntzailea izateko lehen aukera eman zion. 2006an, kazetari eta kirol-aurkezle hasi aurretik, MTVrako Tiempo BBDOren publizitate-kanpaina batean hartu zuen parte «Amo a Laura —pero esperaré hasta el matrimonio—» izeneko kantan, Los Happiness izeneko fikziozko musika-taldeak interpretatutako ezkontza-aurreko kastitatearen parodia.[1][2]

Kazetari ibilbidea aldatu

TeleAsturiasko Ahorro y finanzas saioaren aurkezlea izan zen, eta 2010ean Animax kanaleko Animax Comandos saioko erreportaria izan zen.[3]

2010ean, Enrique Marqués eta Juan Antonio Villanuevarekin batera, Marca TVko Marca gol saiorako taldearekin eta kate bereko Tiramillas uneko kirol saioak bateratu zituen.[4] Urte horretako abenduaren 21ean La Sexta Deportes taldean sartu zen, eta bertan aurkezle eta erreportari lanak egin zituen. Hil bereko 31n Marca TVren urte amaierako kanpaiak eman zituen kateko Felipe del Campo zuzendariarekin batera.[3]

2011ko uztailaren 11n jakinarazi zen Cuatroren fitxaketa. Han, Qué quieres que diga erreportaje-saiorako kirol-informazioaren arduraduna izan zen, España Directo saiaren egokitzapena. Baina ikusle-porrota izan zuenez, estreinatu eta aste gutxira erretiratu zen.[5] Urte bereko irailetik 2012ko otsailera, Deportes Cuatro-ko gaueko edizioa aurkeztu zuen. Saio hori utzi eta MotoGP-ko emankizun-talde berrian hasi zen.[6]

2013ko otsailaren 26an, Mediaset Españak iragarri zuen bertan behera utziko zituela hurrengo denboraldiko MotoGP-ko lasterketak.[7] Urte bereko abuztuaren 22an, La Sexta katearekin fitxatu zuen Jugones izeneko kirol-informazioko programaren bigarren denboraldia aurkezteko, harik eta 2014ko martxoaren 4an proiektu berriei ekiteko, saio hori bertan behera uzten zuela jakinarazi zuen arte.[8][9] Hil beraren amaieran kate bereko En el aire saioan hasi zen laguntzaile.[10]

Florentino Fernándezek eta Dani Martínezek Cuatron aurkeztutako Dani & Flo saioan hasi zen laguntzaile. Urte bereko abuztuan jakinarazi zen aurkezle berria izango zela saioan.[11] 2019an Joaquín Pratekin batera Juegos sin fronteras nazioarteko lehiaketaren aurkezle izango zela iragarri zen. Saio hori Telecincon emititu zen 2020an.[12] Urte horretan bertan aurkeztu zuen La casa fuerte lehiaketaren bigarren edizioa, saio horixe ere Telecincon izan zen.[13] 2022ko irailean, Pesadilla en El Paraíso saioko galak aurkezten hasi zen Telecincon.[14]

2015eko irailetik aurrera, Gran Hermano saioaren Límite 48 horas aurkeztu zuen Guadalix de la Sierrako etxe barrutik. 2016. urtearen hasieran jakinarazi zen Superviventeen aurkezle gisa errepikatuko zuela, eta urte bereko irailean itzuli zen Gran Hermano saioaren 17. denboraldiko Límite 48 horas saioko aurkezle.[15] 2016ko azaroaren hasieran baieztatu zen Madrilgo Puerta del Soletik Mediaset Españarako urte-amaierako kanpaiak aurkeztuko zituela Carlos Soberarekin batera.[16]

2014ko abuztuaren amaieran jakinarazi zen Antena 3en goizeko Espejo público saioan aurkezle hasi zela.[17] Urte bereko irailaren 23an jakinarazi zen M80ko Radio80 y la madre Mediaset Espaiña taldera itzuliko zela.[18][19] Handik hilabetera, 2015eko urtarrilean, Todo va bien saioan hasi zen Edurne abeslariaren ordezko, eta martxoaren 11n, berriz, Telecinco kateko Supervivientes saioaren uhartetik aurkezle jardungo zuela.[20][21] Lara biziraupen-lehiaketa horretako hurrengo sei edizioetan izan zen aurkezle.[22]

2021ean, Beatriz Luengorekin eta Yotuel Romerorekin batera, Mediaset Españan 2020ko Eurokoparako debuta egin zuen musikan «Juntos somos más» abestiarekin.[23]

2023an, Telecincoren erreleboan Mediaset Españak Antena 3erako erositako Me resbala saioaren aurkezle hasi zen.[24][25]

2024an, Telecincon lan egin zuen, ¡Más Que Baile! saio arrakastatsuaren hamargarren edizioan.[26]

Ibilbidea aldatu

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2006 Hoy por ti Telemadrid Erredaktorea eta laguntzailea
2009 Ahorro y finanzas TeleAsturias Aurkezlea
2010 Marca gol Marca TV Aurkezlea
Animax Comandos Animax Erredaktorea
2010 - 2011 La Sexta Deportes La Sexta Aurkezlea
Tiramillas Marca TV Aurkezlea
2011 Qué quieres que te diga Cuatro Laguntzailea
2011 - 2012 Deportes Cuatro Cuatro Aurkezlea
2012 - 2013 Mundial MotoGP Telecinco Aurkezlea
2013 - 2014 Jugones La Sexta Aurkezlea
2014 Espejo público Antena 3 Laguntzailea
En el aire La Sexta Laguntzailea
Ilustres Ignorantes Movistar+ Gonbidatua
2015 Todo va bien Cuatro Aurkezlea
2015 - 2022 Supervivientes Telecinco Aurkezlea
2015 - 2016 Gran Hermano Telecinco Aurkezlea
2016 - 2017 Campanadas de fin de año Telecinco Aurkezlea
2016 - 2019 Gran Hermano VIP Telecinco Aurkezlea
2017 Mi casa es la tuya Telecinco Gonbidatua
2017 - 2018 Dani&Flo Cuatro Aurkezlea
2018 Planeta Calleja Cuatro Gonbidatua
2018 - 2019 Campanadas de fin de año Telecinco Aurkezlea
2020 Juegos sin fronteras Telecinco Aurkezlea
La Casa Fuerte Telecinco Aurkezlea
2021 Secret Story: La Casa de los Secretos Telecinco Aurkezlea
2021 - 2022 Galas de Nochebuena y Nochevieja Telecinco Aurkezlea
2022 Idol Kids Telecinco Aurkezlea
Pesadilla en El Paraíso Telecinco Aurkezlea
2023 - presente Me resbala Telecinco Aurkezlea
2024 - PROXIMO ¡Más Que Baile! Telecinco Aurkezlea

Diskografia aldatu

  • «Amo a Laura» (2006), Los Happiness-ekin, MTV Españarako Tiempo BBDO publizitate-kanpainarako
  • «Juntos somos más» (2021), Beatriz Luengo eta Yotuel Romerorekin batera, Mediaset Españako Eurocopa 2020rako himnoa.

Sariak eta izendapenak aldatu

Espainiako Zientzia eta Arte Akademiaren sariak[27]
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2018 Entretenimendu-aurkezle onena Supervivientes 2018 Izendatua
Cosmopolitan sariak[28]
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2017 TV Star Saria Dani& Flo eta Lara Álvarez Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. Romero, Pablo. (24 de abril de 2006). ¿Amas a Laura o te haces un corral?. .
  2. El pasado de Lara Álvarez como integrante de «Amo a Laura». 26 de abril de 2015.
  3. a b Lara Álvarez, una reina asturiana para el deporte televisivo. .
  4. Lara Álvarez también presentará Tiramillas en Marca TV. .
  5. Formulatv.com. Cuatro cancela 'Qué quieres que te diga'. .
  6. Formulatv.com. Lara Álvarez y Ángel Nieto se unen al Mundial de motociclismo en Telecinco. .
  7. Formulatv.com. Mediaset aparta a Marco Rocha y a Lara Álvarez de la MotoGP a un mes escaso del inicio de temporada. .
  8. Lara Álvarez ya es uno de los 'Jugones'. .
  9. vertele.com. Lara Álvarez deja 'Jugones' para hacer entretenimiento en La Sexta: ¿'Zapeando'?. .
  10. Buenafuente ficha a Lara Álvarez y Ángel Martín para 'En el aire'. .
  11. Lara Álvarez se une a Dani&Flo en Cuatro como presentadora. 31 de agosto de 2017.
  12. Joaquín Prat, el nuevo compañero televisivo de Lara Álvarez. ¡Hola! 23 de marzo de 2020.
  13. Sandra Barneda y Lara Álvarez acompañarán a Jorge Javier Vázquez en ‘La casa fuerte 2’. Mundo Deportivo 18 de noviembre de 2020.
  14. Estos son los concursantes de 'Pesadilla en El Paraíso', el nuevo reality de Telecinco. 6 de septiembre de 2022.
  15. Llega 'GH 17' con un 'bombazo', 17 concursantes y la visita de Mercedes Milá. 7 de septiembre de 2016.
  16. Fernández, Eduardo. (12 de noviembre de 2016). Carlos Sobera da la campanada, ahora con Lara Álvarez y en Mediaset. .
  17. 'Espejo público' ficha a la periodista Lara Álvarez. .
  18. Llega “80 y la madre” con muchas novedades. .
  19. Lara Álvarez, fichaje de Vasile y... ¿novia de Fernando Alonso?. .
  20. Lara Álvarez, sustituta de Edurne en 'Todo va bien'. .
  21. Lara Álvarez presentará 'Supervivientes'. 11 de marzo de 2015.
  22. Lara Álvarez, a por su octavo 'Supervivientes': "Cada año es una aventura distinta". Vertele 25 de marzo de 2021.
  23. Así es 'Juntos somos más', el tema musical con el que debuta Lara Álvarez para la Eurocopa en Mediaset. Vertele 7 de mayo de 2021.
  24. (Gaztelaniaz) Jiménez, Pedro. (2023-06-27). «El público dicta una sentencia atroz a 'Me resbala' con Lara Álvarez: hay unanimidad» El Televisero (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  25. (Gaztelaniaz) «La divertida confesión de Lara Álvarez de su vida amorosa: "En mi vida real soy como tú"» Diez Minutos 2023-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  26. (Gaztelaniaz) Telecinco.es. (2021-10-11). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  27. «Lara Álvarez nominada a los Premios Iris 2018» EABC 20 de julio de 2018.
  28. «Estos son los galardonados de los Premios Cosmopolitan 2017» EABC 19 de octubre de 2017.

Kanpo estekak aldatu