Laputa fikziozko toki bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen dena. Uharte hegalari bat da, diamantezko oinarri batekin, eta bere biztanleek edonora mugitzen dute lebitazio magnetikoa erabiltzen.

Laputa, Balnibarbiren ondoan.

Biztanle gehienak matematiken, astronomiaren, musikaren eta teknologiaren zaleak dira, baina ez dakite jakinduria hori helburu praktikoetara zuzentzen. Gulliver-i jakinarazi zioten Marteren bi satelite aurkitu zituztela (benetako aurkikuntza baino 150 urte lehenago). Beste aldetik, ez dira arropa edo etxeak ondo egiteko gai, konpas eta koadranteak erabiltzen dituztelako neurtzeko, neurketa-zinta beharrean.

Gizonek emakumeak menderatzen dituzte. Honegatik, emazte askok Laputaren mendean dagoen kontinentera (Balnibarbi) joateko baimena eskatzen dute eta gero ez dute berriro itzuli nahi.

Laputako erregeak era tiranikoz agintzen du Balnibarbin. Lurralde bat matxinatzen bada, erregeak matxinoen gainean uharte hegalaria mugiarazten du, eguzki eta euririk gabe uzteko. Matxinada larria bada, harriak botarazi edo uharte bera erorarazten du haien gainean.

Kanpo estekak aldatu