Laponiako Gerra (finlandieraz Lapin sota, alemanez Lapplandkrieg, suedieraz Lapplandskriget) 1944ko irailaren eta 1945eko apirilaren arteko alemaniar eta finlandiarren arteko borrokei deitzen zaie. Gerrak Finlandiako iparraldeeneko eskualdean gertatu ziren, Laponian.

Laponiako Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Ivalo hiria suntsitua.
Data1944-1945
LekuaLappi/Laponia (Finlandia)
EmaitzaFinlandiarren garaipena. Alemaniarrak Finlandiatik botatzea lortu zuten, lehenengoek Laponia eskualdeko hainbat herri (haien artean Rovaniemi hiriburua) erre eta suntsitu ondoren.
Gudulariak
Alemania Nazia  Finlandia
Indarra
214.000 75.000
Galerak
4.300–4.500 hildako
2,300 zauritu
1,300 atxilotu
2.872 hildako edo desagertu
3.000 zauritu

Hasiera aldatu

1943. urte erdialdean, alemaniarrak, Finlandia menperatzeko planak egiten hasi ziren, hau, SESBekin bake-akordioa bere kabuz sinatuko zuelakoan. Beste herrialdeak konturatu gabe, Alemania, bere soldaduak Norvegia iparraldean barrena eramaten joan zen, 1944. urteko irailean, Finlandiak SESBekin sinatu zuen bake-akordioaren ondoren prestatu zuen erasorako prest egoteko.

Gerra aldatu

 
Finlandiar soldaduak.

Alemaniak, soldaduak iparraldean zituela inor konturatu ez zenez, itsasoko erasoa egitea erabaki zuten, finlandiarrak engainatuz (Tanne Ost Operazioa). Finlandia erraz gailendu zenez, SESBren laguntzarekin, bere atentzioa desbideratzeko zela konturatu zen eta armada Laponiara bidali zuen, Norvegiarekin zuen muga kontrolatzeko, eta Finlandian gelditzen ziren soldadu alemaniarren erretiroa eragozteko.

Irailaren 9an sinatutako bake-akordioan, SESB eta Finlandiaren arteko Jarraipenaren Gerra amaiera adostu zen. Gerran Finlandiaren alde borrokatu zuten Alemaniako soldaduek SESBen mugaren ondoan jarraitzen zuten oraindik, eta Alemaniaren erasoari erantzuna ematearren, soldadu hauei, Norvegiaren mugarako bidea eragozten hasi ziren finlandiarrak. Lehenengo bataila, Tornioko Bataila izan zen, non finlandiarrek arrakasta izugarria lortu zuten, eta alemaniarrei Torniotik Norvegiara iristea eragotzi zien.

Guda hasi zenean, Laponia eskualdeko 168.000 pertsonak, Suedia eta Finlandia hegoaldeko herrietara erbesteratuak izan ziren eta, zorionez, alemaniarren suntsiketatik at gelditu ziren. Hauek, hiri eta, 2 izan ezik, Laponiako zubi guztiak erre eta suntsitu zituzten, hauen artean Ivalo eta Laponiako hiriburua, Rovaniemi (Rovaniemiko Bataila).

 
Alemaniar soldaduak irteteko egin behar izan zuten itzulia.

Ondorioak aldatu

1945eko apirilean itzuli ziren azkenengo alemaniarrak Finlandiatik euren lurraldeetara, eta bahituak, SESBn esku gelditu ziren, sinatutako bake-akordioaren arabera. Beraz, Finlandia ez zen sobietarren lurralde satelite bihurtu eta bere independentzia mantendu zuen, munduko bi potentzien arteko muga bilakatuz, SESB eta mendebaldearen artekoa.

Kanpo estekak aldatu