Lantzeko zortzikoa bereziki Nafarroakoako Lantz herriko ihauterian sortutako dantza folklorikoa da. Ihauterietako astearte goizeko ibilaldi baten ondoren, Miel Otxin (espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da, erraldoi handia) tiroz hil eta sutan erretzen dute, herritarrek suaren inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.[1][2]

Txistulariak eta dantzariak (2017)

Pausoka dantzan ikasten laguntzeko lehen ahalegina izan zen bideoa ikusiena izan zen 2022an dantzan.eus atarian.[3][4] Euskal Herriko plazetan gehien dantzatzen den euskal dantzetako bat da zortziko hau. Lantzen bai, baina Baztanen, Malerrekan, Bortzirietan... ere dantzatzen da, bakoitzean tokian tokiko bere bereizgarriekin. Horietan guztietan oso garrantzitsua da musikak markatzen digun pultsoa edo patroi erritmikoa argi izatea eta horren arabera mugitzea gure oinak.

Lantzeko ihauterien jatorria ezezaguna da, baina antzinako tradizioa dela dirudi, agian erdi arotik datorrena.[4] Espainiako gerra zibilaren ondotik, ihauteriak debekatuak izan ziren. 1964an ihauteriak berreskuratzeko ekimena abiatu zuten herritarrek, hainbat historialarien laguntzaz, tartean Julio Caro Baroja eta haren anaia Pio Caro Baroja[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Quintana, Miguel Angel. (1989). «Lantzeko Ihauteria (11' 40 unetik aurrera)» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  2. Lantzeko ihauteriak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  3. dantzancom. «2022 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  4. a b pausoka. «1.1 Zortzikoa pausoka» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  5. Lantzeko ihauteriak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).

Kanpo estekak aldatu