Lanperna iluna (Amanita spissa) amaniten taldeko perretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea, oso erraz nahas baitaiteke oso pozoitsua den Amanita pantherina espeziearekin.[1]

Lanperna iluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita spissa
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
 
espora zuriak dauzka
 
edo espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Morfologia aldatu

Lanperna ilunaren txapelak 6 eta 15 cm arteko diametroa dauka. Hasieran hemisferikoa da, gero ganbila eta azkenean lauagoa. Kolore gris arrexka edo marroi argikoa da eta gainean bolbaren hondar zuri-grisak, ezkata antzekoak dauzka. Ertz leunekoa da. Orri zuri eta zabalak, estutuak, askeak eta txapelaren ertzetik hurbil biribilak dauzka.

Hanka altua dauka (8–12 cm-koa), sendoa. Oinarrian erraboil potoloa dauka, arbi formakoa. Kolore grisaxka dauka, eta ezkatatsua da eraztunetik oinarriraino. Eraztun zuri iraunkorra dauka, txapeletik hurbil, zabala eta ildokatua. Bolba ez da oso nabarmena.

Mami tinko eta trinkoa dauka, zuri kolorekoa. Esporak zuriak dira, oboideak edo eliptikoak, amiloideak, leunak eta gardenak.

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Spissa epitetoa latinetik dator, lodia esan nahi duen, "spissa" hitzetik.[2]

Ekologia aldatu

 
Lanperna iluna goitik

Uda hasieratik urriraino agertzen da. Arrunta da haritz eta pagoen basoetan, baina koniferoetan ere agertzen da. Askotan talde txikiak sortzen ditu.

Gastronomia aldatu

 
Lanperna iluna azpitik

  Jangarria da, baina oso erraz nahasten da Amanita pantherina espezie pozoitsuarekin. Azken honek ez dauka arbi formako erraboila, ezta eraztun ildokatu eta zabala ere.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 111 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo loturak aldatu