Lankide eztabaida:Theklan/2018ko maiatza

Irudi nabarmendua aldatu

Hila aldatzean, Nabarmendutako irudia ere aldatu beharra dago, eta sortu behintzat sortu dut maiatzekoa (Txikipedia:Nabarmendutako irudia/2018/05), baina oraingoz ez da agertzen azalean. Begiratuko duzu zergatik? Zerbait egin behar bada, esadazu zer, hurrengoetan jakiteko. Mila esker. Bestalde, iruzkin pare bat utzi ditut Txokoan beste kontu pare bati buruz eta, harrigarriro, inork ez du erantzun; beharbada maiatzaren lehena delako! Ea zer iruditzen zaizkizun. Batez ere bigarrena. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:24, 1 maiatza 2018 (UTC)

This Month in Education: April 2018 aldatu

 
Wikipedia Education globe
This Month in Education

Volume 7 | Issue 4 | April 2018

This monthly newsletter showcases the Wikipedia Education Program. It focuses on sharing: your ideas, stories, success and challenges. You can see past editions here. You can also volunteer to help publish the newsletter. Join the team! Finally, don't forget to subscribe!

In This Issue


Featured Topic

Wikimedia at the Open Educational Resources Conference 2018

From the Community

Global perspectives from Western Norway

Togh's WikiClub: Wikipedia is the 8th wonder of the world!

Aboriginal Volunteers in Taiwan Shared Experience about Incubating Minority Language Wikipedia in Education Magazine

Workshops with Wiki Clubs members in the Republic of Macedonia

Celebrating Book's Day in the University of the Basque Country: is Wikipedia the largest Basque language book?

Txikipedia is born and you'll love it

Students Write Wiktionary

From the Education Team


Presenting the Wikipedia Education Program at the Open Education Global Conference

Subscribe/Unsubscribe · Global message delivery · For the team: Romaine 07:33, 4 maiatza 2018 (UTC)

Ingelesa / ingeles hizkuntza aldatu

Galder, ea zuk arazorik ez duzun konpontzeko: Vikidian "Ingeles" sarrera egin nuen eta Txikipediara sartzean "Ingeles hizkuntza" sarrerara aldatu zen; Wikipedian sartuta, "Ingele" sarreraren TXko bertsioa "Ingeles hizkuntza" da, baina bertan sartuz gero, WPko artikuluarekiko lotura galtzen da (hortza gorri agertzen da). Konpodu dezakezu zuk? Saiatu naiz, baina ez dut lortzen. Mila esker. --Koldo Biguri (eztabaida) 15:46, 7 maiatza 2018 (UTC)

Astrofisika extragalaktikoa aldatu

Kaixo Theklan! Ez dakit oso ondo zer izen jarri sortu dudan kategoria berriari, astrofisika extragalaktikoa da bere izena eta ez dakit oso zuzena den izen hori. Gazteleraz "astrofisica extragaláctica" izena dauka eta euskaraz ez dakit oso ongi zer izen jarri. Ondorengo aukerak bururatu zaizkit:

  • Astrofisika extragalaktikoa (oraintxe jarrita dagoena)
  • Galaxiez gaindiko astrofisika
  • Galaxiaz gaindiko astrofisika

Zein da zure ustez egokiena? Eskerrik asko. Xabi22 (eztabaida) 16:47, 10 maiatza 2018 (UTC)

Ba ez dakit oso ondo, Xabi22. Agian Xabier Armendaritzek nik baino iritzi kategorikoagoa du. "Extra-" hori nik "kanpokoa" jarriko nuke, hau da, "Galaxiez kanpoko astrofisika". Nire ustez "galaxiez" behar du, ze galaxia guztien inguruan ari gara, ezta? -Theklan ·   ·   17:46, 10 maiatza 2018 (UTC)
Mila esker Theklan, Xabier Armendaritzi ere galdetuko diot. Xabi22 (eztabaida) 17:56, 10 maiatza 2018 (UTC)
Kaixo berriz ere Theklan, Xabier Armendaritz erabiltzaileari galdetu diot atzo aipatu genuena, bere ustez, zuk bezala, egokiena "galaxiaz kanpoko astrofisika" izena da. Kategoriari izena aldatzerik ba al duzu? Eskerrik asko.

Laguntza eske aldatu

Lagunduko didazu ondo jartzen datorren hilerako "Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2018/3"? Ez dakit zergatik, gaizki geratu zait. --Koldo Biguri (eztabaida) 15:53, 12 maiatza 2018 (UTC)

  Egina. --Xabier Armendaritz   2018-05-12, 16:30 (UTC)

Txikipediaren artikulu kopurua aldatu

Pixka bat harrituta nago TXren artikulu-kontagailuarekin, zeren azken egun hauetan bot bitartez sartutako artikulu guztiekin ere, kopurua oso gutxi igo baita. Benetan hor ematen den kopurua zehatza da? --Koldo Biguri (eztabaida) 08:06, 14 maiatza 2018 (UTC)

@Koldo Biguri:: bai, zehatza da. Are eta gehiago, bi dituzu opari. -Theklan ·   ·   08:26, 14 maiatza 2018 (UTC)
Ba, egun batzuk daramatza zure bot batek artikuluak erantsi eta erantsi, baina kopurua ez da neurri berean mugitu, bizpahiru gehiago besterik ez.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:33, 14 maiatza 2018 (UTC)
@Koldo Biguri: Nire botak ez du artikulurik erantsi aurkezpena egin genuen egunetik. -Theklan ·   ·   08:52, 14 maiatza 2018 (UTC)

3495 Colchagua aldatu

kaixo! ThkelanBot-en bidez eginiko orri hortan akatsa aurkitu dudala deritzot baina gaia arrotz samar egiten zait eta ez dut besterik gabe aldatu nahi. "Orbitaren ezaugarriak" atalean dauden datuak ez datoz bat gaztelaniako bertsioarekin eta haiek dituzten erreferentziekin. Infotaula automatikoan datozen datuek ere gaztelerazko bertsioari dagozkio. Ez dakit nondik atera diren (edo zer esan nahi duten) euskarazkoaren datuak. Aldatuko dut? - MerZab (eztabaida) 17:53, 17 maiatza 2018 (UTC)

@MerZab:... batek daki. Nik datu hauek zuzenean jaitsi nituen NASAren webgunetik, oker ez banago, baina agian zerbait transpapelatu zen. Zein da, zehazki, dagoen ezberdintasuna? -Theklan ·   ·   20:34, 17 maiatza 2018 (UTC)
@Theklan: Adibidez: "orbitak batezbeste 2,355 UAko distantzia du Eguzkiarekiko" = "orbita a una distancia media de 3,219 ua del Sol", edo "Hurbilketa maximoa 2,116 distantziara egiten du eta hurruntze maximoa 2,594 distantziara" ="pudiendo alejarse hasta 3,601 ua y acercarse hasta 2,837 ua.", "Eszentrikotasuna 0,102 da"="Tiene una excentricidad de 0,1188"

Gaztelerazko wikian hau https://ssd.jpl.nasa.gov/sbdb.cgi?sstr=3495;old=0;orb=0;cov=0;log=0;cad=0#phys_par erabiltzen dute erreferentzitzat eta ingelesezkoan betste hau https://minorplanetcenter.net/db_search/show_object?object_id=3495 Ni piska bat galtzen naiz hemen. Adituren bat ezagutzen?

Begiratuko dut, ea aurkitzen dudan... astelehenerako! -Theklan ·   ·   14:50, 18 maiatza 2018 (UTC)

El Mundo eta wikipediaren argazkiak aldatu

Besterik gabe, jakiteko. El Mundo egunkariak euskal wikipediaren argazkia erabili du iturria aipatu gabe behi terreñari buruzko artikulo batean. Hor ezteka. Segi bizkor. --Gorritxiki 08:24, 26 maiatza 2018 (UTC)

http://www.elmundo.es/cronica/2018/05/25/5b01ccf1e2704e273f8b4681.html

Proposamena aldatu

Kaixo Theklan! Azken boladan "artikulu onak" aztertzen aritu naiz eta beste wikipedietan mota honetako artikuluak nola sailkatzen diren begiratzen ere egon naiz. Wikipedia askotan, artikulu onak bozkatzeko orrialde bat dute, artikulu nabarmenduen bozketatik aparte. Segurasko zuk ere jakingo duzu aipatu dudana. Mezu hau idaztea erabaki dut zuri proposamen bat helarazteko, nire ustez, Euskarazko Wikipediak ere mota horretako orrialde bat beharko luke, ezin dutigulako artikulu nabarmenduak onekin batera izendatu, hauek, irizpide desberdinak jarraitu beharko lituzketela uste dudalako. Zure eta beste lankideen iritziak jakin nahiko nituzke. Ea gai honi buruzko eztabaida bat izaterik dugun wikilari guztion artean! Mila Esker! Xabi22 (eztabaida) 11:50, 31 maiatza 2018 (UTC)

Kaixo Xabi22. Ba arrazoia duzu, artikulu onak izendatzeko modu bat behar dugu. Arazoa parte-hartzea da. Nabarmendutakoak bozkatzeko hainbeste arazorekin egonda, ez dakit beste bat sartzeko aukera izango genukeen. Bestetik ORES sisteman aurrerapen batzuk ematen ari gara euskaraz, eta horrek ere kalitatea "objetiboki" neurtzeko tresna batzuk emango dizkigu. Hala ere, propsoamena garatzen baduzu, aukera polita izan daiteke hori ere ordenatzeko. -Theklan ·   ·   11:57, 31 maiatza 2018 (UTC)
Ondo da, nire proposamena garatzen saiatuko naiz, mila esker erantzuteagatik. Xabi22 (eztabaida) 15:11, 31 maiatza 2018 (UTC)
"Theklan/2018ko maiatza" erabiltzailearen orrira bueltatu.