Lankide eztabaida:Theklan/2011ko abendua

Durangorako materiala aldatu

Iepe! Badaezpada, zerrendatxo bat egiten ari naiz hemen, norbaitek ez badaki zeri buruz idatzi. Gehitu ezazu nahi duzuna! --Unai (esan) 12:32, 2 Abendua 2011 (UTC)

Irumugarrieta aldatu

Irumugarrieta artikuluko argazkiko ikuspegia Malloetako Irumugarrietakoa da, ez Basaburualdekoa. Argazkia kenduz gero plantilla "zulo" batekin geratzen da eta kasu hauetan ez dakit zer egiten den. Aldatzeko argazki librerik ere ez dut topatu.

--Artsuaga 11:03, 13 Abendua 2011 (UTC)

Euskal ponte-izenak aldatu

Epa! Atzo txokoan idatzi ondoren, pentsatzen ibili nintzen (noizbehinka pentsatzea ondo datorkit, karkar) eta Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeak euskal pertsona-izenei buruzko informazioa argitaratu duela gogoratu nuen (gainera, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mendean argitaratua). Agian bot bat erabiliz, artikulu batzuk sor daitezke.

Badakit batzuk nahiko laburrak dira (adibidez, Abesti), baina beste batzuek lerro batzuk badituzte (Adela adibidez). Txikiegiak direnak baztertzeko modu errazarik al dago? Artikuluen egitura erdi-prestaturik dugu: {{Pertsona izen infotaula}}, Kategoria:Euskal pertsona-izenak, eta izena duten biografiak zerrendatzeko (Berezi:PrefixIndex/).

Horrelako eskarietan esperientzia duen bakarra zarenez, zuregana jotzen dut. Ideia bat besterik ez da, ze uste duzu? Ah, eta barkatu txapa, txo! --Marklar 18:33, 20 Abendua 2011 (UTC)

Hara! ez nintzen konturatu. Arazo teknikoa konpondu daiteke ("saltzeatzen" ala datuak eskuz sartuz) baina lizentziarena ez. Pena da. Eskerrik asko azalpenagatik. --Marklar 18:18, 21 abendua 2011 (UTC)

Kategoria batzuen ezabatzea aldatu

Iepe! Ezabatzen ari naizenek "ezabatu" mezua zuten, eta hutsik zeuden. Bukatu dut jada. Banan-banan:

  • "Washingtondarrak" ez zen beharrezkoa: badaude "Washington Hirikoak" eta "Washington estatukoak"
  • "Historiagileak" ez zen beharrezkoa: badago "historialariak".
  • Filosofoena gaizki idatzita zegoen.
  • Frantziako filologoak hutsik zegoen.--Unai (esan) 12:03, 29 abendua 2011 (UTC)

Frantziako udalerrietan katalanezko testua aldatu

Kaixo. Bot-aren bidez Frantziako udalerriak sortzean, katalanezko esaldi bat eskapatu zitzaizun.--Assar; (erantzun hemen) 21:08, 29 abendua 2011 (UTC)

Ba errazena esaldia kentzea da, 65 artikulutan bakarrik agertzen da.--Assar; (erantzun hemen) 21:21, 29 abendua 2011 (UTC)
Beno, adierazpen erregularrak erabilita, itzuli ere egin daiteke bot batekin. Ea begiratzen dudan.--Assar; (erantzun hemen) 21:24, 29 abendua 2011 (UTC)
"Theklan/2011ko abendua" erabiltzailearen orrira bueltatu.