Lankide eztabaida:Theklan/2010ko otsaila

Kokapen mapa aldatu

Iep! Begira dezakezu kokapenmapa honen mugako koordenatuak? Eskerrikasko.--An13sa 14:28, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Hosto iraunkor aldatu

Kaixo Theklan, mesedez, artikulu hau begiratu: Hosto iraunkor. Esker anitz.--Bitor 20:27, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Bizitzaren zuhaitzaz aldatu

Kaixo, Theklan.

Oraintxe ikusi dut zure mezua, egia esan lan kontuak direla eta azken egunotan wikipediatik pittin bat deskonektatua egon naizelako...

Zure proposamena arras interesgarria iruditzen zait, nik ere behin baino gehiagotan ideia bera izan baitut. Badakit beste wikiproiektu batzuk martxan daudela, zergatik ez bat biologiaz?

Dakizunez, biologo naizenez atsegin dut gaia. Lan-eremu honetan ekarpenak egiten saiatu naiz, gehienbat mikrobiologia eta biokimika arloetan. Aldi berean, oraindik lan anitz geratzen dela ohartzen naiz. Denon aportazioak ongi etorriak izanen dira, eta agian wikiproiektu baten bitartez bultzadatxo bat eman genezaioke gaiari.

Hala ere, aitortu behar dizut wikiproiektuaren mamia ez dudala ezagutzen. Bertzalde, beldur pixka bat ere ematen dit, ez baitakit norainoko dedikazio eta exijentzia maila eskatzen du proiektu horrek. Alde horretatik ni, guztien antzera, denboraz ez nabil sobera aske. Kolaborazio eta ekarpenak egitea oso malgua da, denbora dudanean egiten ditut, baina lan metodiko eta egunerokoari heltzea zailago ikusten dut. Egiari zor.

Dena den gustatuko litzaidake zuk informazio pixka bat ematea pentsatu duzun wikiproiektu berri honetaz.

Agurrak, Josu 21:51, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Erreferentziak eta JS aldatu

Baliteke hau interesatzea: en:User:Mr.Z-man/refToolbar. Erreferentziak jartzeko ea norbaitek JavaScript bazekien galdetu zenuenetik bueltaka ibili naiz eta ingelesezko Wikipedian eskuragarri dagoen tresna hori aurkitu dut. Ez dakit ezagutzen zenuen edo telekinesia antzeko bat gertatu den.

Atzo gauean berandu xamar aurkitu nuen Mr.Z-man lankideak sortutako script hori. Gadget moduan erabili daiteke enWikipedian. Nik probatu dut eta ondo doa guretzako dagoen bezala balio ez arren. Gero en:User:Apoc2400/refToolbar.js aurkitu nuen, aurrekoaren moldapen bat, pare bat berrikuntzarekin. Orain goizean denbora libre apur bat daukat eta saiatuko naiz aldaketa batzuk egiten guretzako erabilgarria izan dadin.

Esan nahi dizut baita ere Wikimedia erabilerraztasunaren inguruan lanean dabilela. Agian jakingo duzu, betaren rollo guztia. Webgune honetan irakur daitezke hainbat ideia. Interesatzen zaigun partetik badirudi erreferentziak modu erraz batean jartzeko tresna bat sortzeko nahia dagoela. Hor nonbaiten 2010eko apirila irakurri dudala esango nuke aldaketak sartzeko epe gisa. Beraz, ez dut uste tresna finko bat sortu beharko genukeenik baina goiko aurkikuntzen ostean adrenalina igo zait eta gauza batzuk ukitzera noa.

Ah! Nik ere ez dakit JavaScript baina "Copiar-pegar" eta "Prueba-error"ekin irtengo da zerbait. Abisatuko zaitut zerbait konkretua lortzen dudanean eta ordenagailuak ez badu esplotatzen. Nahi baduzu. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:30, 5 Otsaila 2010 (UTC)

Espero dut digestioa eginda etortzea ze hemen doaz berri gehiago. Lankide:Inorbez/refToolbar.js orrian duzu egin dudana. Itzuli eta moldatu bakarrik egin dut. Probatzea nahi baduzu gehitu ondorengoa zure monobook.js-n:
importScript('Lankide:Inorbez/refToolbar.js');
Hori egiten baduzu artikuluak aldatzera zoazenean   ikonoa ikusiko duzu. Klikatu eta hortik aurrera logika erabili. Guzti hau zuk horrela nahi izatekotan. Esan dizut ez dakidala JS.
Tresna hau erabiliz egin dudan lehen ekarpena: Songbird artikuluan. Ez du eman arazorik. Bereziki gustatzen zaizkidan ezaugarri bi ditu: aurretik erabilitako izendun erreferentziak jartzeko modu erraz bat ("Izendun erreferentziak" bezala itzuli dudana) eta erroreak bilatzeko aukera. Esnea da. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:59, 5 Otsaila 2010 (UTC)
Eskerrik asko baina oraindik ez dago martxan. Gainera, goiko tresna honekin bezala, txantiloiekin ere itzultze eta moldatze lanak bakarrik egin ditut. Segurtasun denbora bat pasata eta dena ondo badoa txokoan iragarri daiteke. --Inorbez(erantzunak hemen) 19:03, 5 Otsaila 2010 (UTC)

Txantiloi:Erref behar eta Txantiloi:Erreferentzia falta txantiloiak erabili ahal izateko beste aldaketa batzuk egin ditut. monobook.js birkargatzen baduzu botoi bi gehiago ikusiko dituzu. Ea zer deritzozun. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:55, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Sefini. Nire aldetik nituen ideia guztiak gauzatu ditut. Erreferentzia, Erref behar, Erreferentzia falta eta Erreferentzia zerrenda txantiloiekin lan egiteko aukera ematen du. Hau da, erreferentziekin lotutako guztia. Ondo baderitzozu txokoan mezu bat jar daiteke eta agian gadget bezala "instalatzeko" aukera eman. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:25, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Orain gadgetak erabiltzea posible denez hobeto izango litzateke zure monobook.js-tik "incluir ("eu.wikipedia.org","Inorbez","refToolbar.js");" ezabatzea. Egunen baten zerbait aldatzen bada edo... Tresna honi buruzko orria, ziurrenik jakingo duzun arren, Wikipedia:refToolbar da eta arazorik baduzu idatzi bere eztabaida orrian. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:27, 21 Otsaila 2010 (UTC)
Orain duzun bezala Lankide:Inorbez/refToolbar.js-n dago zure iturria. Hobespenetan gadgeta markatzen baduzu, ordea, iturria MediaWiki:Gadget-refToolbar.js izango litzateke. Momentu honetan berdinak dira. Nik nire azpiorrialdea aldatu dezakedanez ez da horren segurua, egunen batean zerbait aldatu baitezaket eta funtzionatzeari utzi. MediaWikin dagoena, berriz, administratzaileek bakarrik aldatu dezakete. Segurtasunagatik esan dizut, baina nahi duzun bezala. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:24, 21 Otsaila 2010 (UTC)

Erreferentziak eta TheklanBot aldatu

Parte batetik baliteke lan pila bat kendu izana baina bestetik neure buruari galdetzen diot ea aldaketa guztiak ondo egin diren. Ez bada horrela nahaste ederra, orain denek baitute erreferentzia txantiloia. Aldagai kopurua ikaragarria da, baita giza faktorea ere. Zuk ondo geratu direla uste baduzu lasai geratuko naiz eta egindako aldaketak, grosso modo, zeintzuk diren esaten badidazu lasaiago oraindik. Bukatzen duzunean eh! --Inorbez(erantzunak hemen) 20:19, 5 Otsaila 2010 (UTC)

Uff... Bueno, orain aurrera jarraitu behar dugu. Ziur bukaeran nahiko ondo geratzen dela. Hona egin beharreko aldaketak (batzuk), orokorrenak:
author --> egilea
edition --> edizioa
serie --> bilduma
volume --> liburukia
page --> orrialdea
pages --> orrialdeak
accessdate --> sartze-data
format --> formatua
location --> lekua

cite web --> erreferentzia 
cite book --> erreferentzia 
web erreferentzia --> erreferentzia 
liburu erreferentzia --> erreferentzia 
Txantiloi:Cite web, {{Cite book}}, Txantiloi:Web erreferentzia eta Txantiloi:Liburu erreferentzia txantiloietan. Laurek ingelesezko parametroak dituzte. Esan bezala hau gutxi gorabeherako gida bat da, aldagai eta giza faktoreagatik. Kontuan izan behar dituzu hutsuneak (aurrean eta atzean), maiuskulak, minuskulak eta abar. Hori laguntzeagatik gertatzen zaizu :-) --Inorbez(erantzunak hemen) 20:37, 5 Otsaila 2010 (UTC)
Ez ditut jarri baina pentsatzen nuen ulertuko zela. Zure lehenengo aldaketak ere egin behar ziren:
name, first --> izena
surname, last --> abizena
title --> izenburua
publisher --> argitaletxea
year --> urtea
Kontuz hutsune (aurrean eta atzean), maiuskula eta minuskulekin. Cite web, Cite book, Web erreferentzia, Liburu erreferentzia... Benga, gero eta hobeto uzten ari gara (zara) eta. --Inorbez(erantzunak hemen) 22:13, 5 Otsaila 2010 (UTC)
Bizkorregi idatzi duzu mezua :-) Eta egin egin beharrekoa, honek itxaron dezake. --Inorbez(erantzunak hemen) 22:16, 5 Otsaila 2010 (UTC)
Gehitu Txantiloi:Cita web zerrendara. --Inorbez(erantzunak hemen) 22:39, 5 Otsaila 2010 (UTC)

Ez dakit nola ez zaidan lehenago bururatu baina gaizki daudenak kategoria batean biltzeko moldatu dut erreferentzia txantiloia. Txantiloi hori duten artikuluetan bot-arekin aldaketa "fantasmak" egitea eskatzen dizut (hau da, gorde ezer aldatu gabe), horrela gaizki daudenak bertan agertuko dira. Izan ere, abantaila bat du; hutsune, maiuskula eta minuskulek ez dute eraginik eta denak kategorizatzen dira. Beste ideiarik edo planik? --Inorbez(erantzunak hemen) 10:14, 6 Otsaila 2010 (UTC)

Ezingo nizuke zerrenda zehatz bat egin. Badirudi aurrean edo atzean hutsuneak dituzten parametroak aldatu gabe geratu direla. Bizko idatzi zenidan mezu hartan ez nizun ulertu zeinek ematen zituen arazoak, berdin da. Aldaketaren bat behar dutenak kategoria honetan bildu ditudala uste dut (79 artikulu momentu honetan). Txarrena da bertan ausaz bat aukeratzean itzulpenarekin ez dela nahikoa konturatzen zarela. Adibidez batzuetan id = ISBN 978-84-7681-457-4 bezalako zerbait jartzen du eta komenigarria litzateke isbn = 978-84-7681-457-4 bezala jartzea. Edo edukirik gabeko parametroak: | lekua =. Daten bat erdarazko formatuan...
Esandakoa, aurrean edo atzean hutsuneak dituzten parametroak aldatu gabe geratu direla dirudi baina pertsona batek errepasatzea ez legoke gaizki. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:13, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Nik bai. Esango banizu estutasun batean jarriko nizuke? Bueno, jakin ezazu ez dela derrigorrezkoa laguntzea.
  • "coauthor"-entzako aukerarik onena eta zuzenena egile bakoitza banatzea litzateke, ahal bada bere abizen eta izenetan. abizena2, izena2, abizena3... Zerbaitegatik ezin bada "eginkide" edo "eginkideak" bezala itzuli daiteke.
  • "authorlink" -> "egile-lotura"
Egunean 10 egiten baditut, lasai egiteko diot, aste batean bukatzen dut eta ez gara Wikipedia osoa honetan aritu behar. Pa'la proxima, artikulu bat itzultzen duzunean edo, badakizkizu nola diren. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:23, 8 Otsaila 2010 (UTC)
  Egina --Inorbez(erantzunak hemen) 19:45, 18 Otsaila 2010 (UTC)

Kokapen mapa aldatu

Zuk sortu berri duzunarekin orain bi ditugu: Txantiloi:Kokapen mapa/Lurra eta Txantiloi:Kokapen mapa/Mundua, kar kar--An13sa 20:48, 5 Otsaila 2010 (UTC)


Gabon. Katalanerazko Wikipediako Gus erabiltzaileak mezu hau utzi dit nere eztabaida orrian eta ni administratzailea ez naizenez zuei idaztea pentsatu dut:

Gràcies a vosaltres per escoltar. Gracias a vosotros por escuchar el rollo que os he metido. Tengo que pediros dos cosas, primera si queréis continuar hablando con nosotros lo hacemos de forma privada, mi e-mail és gnavarrob@uoc.edu y el de Joan Gomà que es nuestro Presidente jrgoma@gmail.com y pediros que el contenido de la pagina de la embajada donde hemos mantenido nuestra conversación no sea de libre acceso como lo es actualmente, te pido de trasmitirlo al resto de tus comapañeros/as. Un cordial saludo Gus.dan 22:25, 6 febrer 2010 (*UTC)

--Euskalduna 22:44, 2010ko otsailaren 6a (UTC)

Ah, lasai Tekhlan, eskerrik asko, baina nik uste WK-CAT-ekin harremanak izan ezkero hoberena bi Wikipedietako administratzaileen artean izan ditzazuela da. Gero garrantzizko berriren bat bat baldin baduzue, jakinaraziko diguzue. Katalandarrak administratzailetzat hartu nau, baina mezu hori zuei idatzi behar zizuen, eta nik administratzaileoi kopiatu dizuet. Izan ongi.
--Euskalduna(esaidak hemen) 20:51, 2010ko otsailaren 7a (UTC)

Atxikimendua aldatu

Kaixo, Theklan.

Mezu honen bitartez "Bizitzaren zuhaitza" wikiproiektuan parte hartuko dudala adierazten dizut.

Ahaleginak batu behar dugulakoan nago, denon artean euskarazko wikipedian Biologiak merezi duen tokia har dezan.

Bertzerik gabe, harremenetan egonen gara. Agurrak, Josu 08:37, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Banderak aldatu

{{banderaikur}} eta {{banderatxo}} txantiloiak baino metodo hobeak daudela diozu zure lankide orrian. Zergatik? --Inorbez(erantzunak hemen) 17:38, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Ba ez dakit zuk proposatutakoa eta gaur egun ingelesezko Wikipedian darabilten metodoak loturarik duten baina inolako zalantzarik gabe oraingoa ez dela onena esan dezaket. Baliteke jakitea baina enWikipedian egiten dutena zera da, herrialde (edo bandera duen edozein leku geografiko) bakoitzaren datu-base bat sortu (en:Template:Country data France) eta gero "flagicon" edo antzerako beste txantiloi batekin nahi duzun informazioa "atera".
Abantailak baino ez ditu: ez dago herrialdearen kodea ezagutu beharrik. Baten Hegoafrikako bandera jarri behar izan dut eta... Bizantziar inperioaren kodea? Ez da behar. Nahi izatekotan ESP eta FRA bezalako ISO kodeak ere onartzen ditu.
Datu-base horretan urte desberdinetako banderak erraz antolatu daitezke. {{flag|Spain|1506}} idaztean   irudia agertzen da.
Artikuluen behekaldean, erabilitako txantiloiak zerrendatzen diren lekua ere herenera murriztuko litzake. Orain "ESP" erabiltzean "ESP bandera" eta "ESP izena" ere badaude azpian. enWikipediako metodoarekin "flagicon" erabili behar da eta azpian nahi dituzun herrialde guztien datu-baseak zerrendatzen dira. NATO edo OTANgo partaideak: eu - en.
Guzti honek zu orain egiten ari zaren lanean eragina izan dezakeelako esaten dizut. --Inorbez(erantzunak hemen) 18:49, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Imajinatzen dut egin beharreko aldaketetan pentsatze hutsak buruko mina egin dezakeela baina nik ez dut ideia baztertuko. Baliteke azkenean ez egitea ezer baina bueltak emango dizkiot. --Inorbez(erantzunak hemen) 20:19, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Nire bota ez dabil ondo eta bete dezakezu eskaera hau? Milesker.--An13sa 14:17, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Argazkiak nola igo aldatu

kaixo Theklan Gernikari buruz dagoen informazioa errebisatzen ari naiz. Egin ditudan aldaketetan lotura bat jarri dut Gernika (margolana)tokira. Baina toki horretan ez da koadroaren irudia azaltzen. Nik nahi dudana da Gernikan bertan dagoen erreprodukzioaren irudi bat igotzea Gernika (margolana) tokira baina ez dakit nola egin. Gaztelerazko wikipedian badago irudi hori. Hori erabil dezaket??? nola egin???

Bestaldetik aldaketan egiten nabil baina ez dakit ondo noan ala ez. Nik gauzak aldatzen/hobetzen ditut eta kitto. Aldaketak agertzen dira. Beste leku baten jarri behar ditut aldaketok?? adibidez eztabaidan??? Aldez aurretik eskerrik asko

papamanila, 2010eko otsailaren 10ean

Mila esker Theklan, zeozer lortu dut baina ez dut irudiaren konfigurazioa ondo egiten zen ez zait gaztelerazkoa bezala ateratzen. Hala ere saiatuko naiz. Ikusi dudanez, wikipedian ez dagoen beste edozein argazki erabiltzeko itzelezko protokoloa jarraitu behar da. Adibidez, nik Gernikako liburuxka turistikoetan erabilitako hainbat argazki ditut, eta horrek erabiltzeko ere horri guzti horrek zinatu behar??? hala bada egingo dut. Eskerrik asko zure laguntzagaitik wiki hasi berrientzako ezinbestekoa. Papa manila, 2010eko otsailak 10

Eskerrik asko Theklan. Momentuz Batzarretxeko argazki bat jarri dut beheko aldean argazkietan baina ez dut lortu nik nahi dudan lekuan agertzea. Argazkia oso oso handi agertzen da eta. Pixkanaka lortuko dut.

Orain beste arazo bat ere badut, idatzita dagoena antza wikitu beharra daukat, baina ez dakit nola egin. Begiratu dut estilo liburua eta linkak jarriko ditut baina adituagoa den batek wikeatu dezkake idatzitakoa???

Eskerrik asko

papamanila. 2010eko otsailaren 11an


Tema topónimos y otros aldatu

Perdona que te responda aquí el off-topic sobre topónimos, pero es que creo que en la embajada ya no pintaba nada.

El tema es que no creo que estés intentando entender nuestra política, porque entonces te darías cuenta de que es muy parecida a la vuestra. Vosotros usáis como fuente de topónimos a Euskaltzaindia, mientras que wiki-es utiliza a la RAE.

Lo que no acabo de entender es por qué vuestra academia hace bien al decir Gastela-Mantxa, y la nuestra hace mal en decir Ezquioga. Y aunque así fuera, ambas son fuentes, y las Wikipedias no tenemos la culpa de lo que digan las fuentes.

Si algún día pasas por Albacete y les dices que son de Gastela-Mantxa, probablemente reaccionarán igual que si pasas por Ezkio-Itsaso y les hablas de Ezquioga-Ichaso. Y sin embargo, nadie se rasga las vestiduras por ello.

Sinceramente, no entiendo qué ha hecho la Wikipedia en español para que estéis tan predispuestos a atacarla. Tampoco entiendo qué hemos hecho los promotores del capítulo para que nos tratéis con semejantes prejuicios. Hemos ofrecido de todo, y en lo único en que no hemos cedido es en las reglas imperativas que vienen de arriba (del Chapters-COM). A cambio, lo máximo que hemos recibido ha sido un gesto de asco, y comentarios sobre la urticaria que producimos. Gaeddal 00:37, 11 Otsaila 2010 (UTC)

Es decir, tenéis una política que sitúa como referencia a Euskaltzaindia. Nosotros tenemos una política que sitúa como referencia a la RAE. La RAE hace "castellanizaciones ridículas", y Euskaltzaindia hace "euskaldunizaciones ridículas". Si mañana Euskaltzaindia incluye Kadiz y Kordoba, los usaríais sin mayor problema (y bien que me parece).
En este caso, obviamente, si un cordobés viene a wiki-eu a trasladar Kordoba a Córdoba, recibiría el mismo trato que si viene a trasladar Madril a Madrid. Sería tratado como un vándalo que está vulnerando las políticas.
Por si acaso, te dejo las referencias que imponen las políticas de topónimos en wiki-es, por si crees que algún título está mal puesto:
  1. El topónimo tradicional castellano tal y como aparece en el Apéndice 3 de la Ortografía de la Real Academia (1999) y/o en el Diccionario panhispánico de dudas (2005).
  2. El topónimo tradicional castellano que aparezca registrado en al menos uno de estos diccionarios de topónimos:
    • Nieto Ballester: Breve diccionario de topónimos españoles. Alianza, 1997. ISBN 8420694878
    • Celdrán Gomariz, Pancracio: Diccionario de topónimos españoles y sus gentilicios. Espasa Calpe, 2002. ISBN 8467001461.
  3. El topónimo en castellano aportando fuentes acreditadas (Wikipedia Verificabilidad).
  4. El topónimo oficial del lugar en cuestión.

Por cierto, que nosotros tenemos por costumbre poner el nombre oficial en la entradilla, nada más empezar. No veo que vosotros hagáis lo mismo (o por lo menos en Gaztela-Mantxa o Madril). Entiéndeme, que tampoco me importa, pero es para señalar aquello de la paja en el ojo ajeno, y la viga en el propio. Gaeddal 15:00, 11 Otsaila 2010 (UTC)


Entiéndeme, no digo que no mencionéis el nombre oficial. Digo que nosotros estamos obligados a ponerlo en la entradilla, justo después del título en negrita; y además en la correspondiente tabla. Aunque insisto, no me parece una cuestión importante.
Lo que sí me ha parecido curioso es lo que me has comentado del caso-Ezquioga. No veo referencias en el artículo, y ni siquiera hay discusión sobre el tema. No sé de dónde se han sacado el topónimo, pero si crees que no aparece en ninguna de las fuentes que te he mencionado, yo iría a su discusión a comentarlo. Y por supuesto, caso de que no aparezca, habría que cambiar el título. Gaeddal 15:23, 11 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Theklan,

Mila esker zure laguntzagaitik. Argazki batzuk sartzen nabil Commonsen baina gero ez dakit nola igo. Upload egiten dut baina argazkia tamaina oso haundian agertzen da eta ez dakit nola konfiguratu nik nahi dudan lekuan jartzeko eta nahi dudan tamainan. Idatzitako testuak wikitu behar ditudala ere esan didate eta azalpenak ikusi eta gero, ez nago ziur nola egin behar dudan. Bilbori buruzko wikipedia hartu dut erreferentzi gisa baina hor nabil jo ta ke. Bilboko orrian adibidez zutabetxoak agertzen dira, hau da l irudia: jñljkl.jpg, eta nik ezin dut hori egin. Gernikako Banderaren argazkia ere lortu dut baina ez dakit nola itsatsi.Egia esan galdera nahiko ditut, parkatuko didazu baina hasi berria naiz eta ... . Ibilian ibilian ziur ikasiko dudala wikipedia ondo erabiltzen.

Eskerrik asko,

papamanila. 2010eko otsailaren 11an

Monoiko eta dioiko aldatu

Kaixo, Theklan, mesedez begiratu Monoiko eta Dioiko, eskarrik asko--Bitor 20:11, 11 Otsaila 2010 (UTC)

Gregorio Ordóñez aldatu

Kaixo Theklan! Zergatik kendu duzu Gregorio Ordóñez artikuluan zegoen argazkia? --josugoni (erantzun hemen) 11:14, 22 Otsaila 2010 (UTC)

A bai! Hau hanka sartzea nirea... Barkatu! --josugoni (erantzun hemen) 12:59, 22 Otsaila 2010 (UTC)

Commonseko argazkiak aldatu

Kaixo Theklan,

duda bat daukat. Atzo Gernikako_Marijesiak.jpg izeneko irudi bat igo nuen Commonsera. Irudi hori nirea zela jarri nuen baina ez da horrela. Egia esan, autoreak irudia igotzeko arazorik ez duen arren lana berea dela azpimarratzea gustatuko litzaidake. Nola egin daiteke? Irudia erabiltzen uzten dit batetik baina ba ahal dago formarik irudia erabiltzeko eta egilea ere jartzeko zelan egin daiteke hori. Commonsen begiratzen nago baina galduta nabil.

Eskerrik asko

--Papamanila 11:25, 25 Otsaila 2010 (UTC)

"Theklan/2010ko otsaila" erabiltzailearen orrira bueltatu.