Lankide eztabaida:Theklan/2007ko iraila

Bandera txantiloiak aldatu

Aupa! Bai, bandera txantiloien izenak eta egituraketa aldatzen ibili nintzen, azken finean oinarria berdina den arren. Arazotxo batzuk ikusten nituen aurreko kasuan:

  • Batek 'Espaina' idazten zuen, beste norbaitek 'España', eta abar, eta guzti horrek arazo batzuk eman ditzake bot-ekin prozesatu eta mantendu ahal izateko.
  • Deklinazioarekin ere arazoak zeuden, batzuek ez zeukatelako argi nola deklinatu, eta sistema agian konplikatu xamarra bazen. Behin baino gehiagotan zegoen Portugalko deklinatuta, adibidez.

Berregituraketa egin ondoren, erabiltzaileak ez dauka deklinazioaz arduratu beharrik. {{PRT}} idazten baduzu, {{PRT bandera}}, {{PRT izena}} eta {{PRT nongo}} daude, eta azken honetatik hartzen da zuzenean deklinazioa. Txantiloi gehiago sortu beharko dira agian. Pentsatu dut kasuren batean PRT_artikulua bezalako txantiloiren bat behar izan daitekeela, artikulua eta izena ez datozelako bat. PRT_izen_luzea edota PRT_jatorrizko_izena bezalakoak ere... Guzti hori hobetzen joan daiteke.

Bestalde, txantiloi izen berri hauek ISO 3166ean oinarritzen dira, eta guztiok berdina erabiliko dugu horrela. Gainera, beste hizkuntzetatik artikuluak hartzen ditugunean ere antzeko txantiloiak aurkituko ditugu, itzultzeko lagungarria izan daiteke beraz. Euskal Herrirako bat, zazpi lurraldeak, Espainiako autonomia erkidegoak... horientzako ere sortu dut txantiloi bana, eta nahi beste sortu ditzakegu, beharren arabera. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:14, 11 Iraila 2007 (UTC)

koordenatu txantiloiak aldatu

Kaixo Theklan!

Beno, lehenik eta behin esan lan bikaina egin zenuela txantiloietan. Egia da bai ? sakatuz gero laguntza horri batera doala, baina azken finean lortu nahi dudana wikipedian modu automatikoan koordenatuak mikrofomatuetan bilakatzea, bide batez google/msn/yahoo eta antzekoek datu hauek zer diren uler dezaten eta 'operator' firefox gehigarria dugunok edo zuzenean berez FF3an datu hauek nabigatzaileak berak ulertzea eta datu hauekin jokatzen ustea da...

Hortarako zenbait aldaketa egin behar ditut egungo txantiloietan eta lehendabizi besteak frogatzne nabil gero egungoetara gehitzeko. Badakit eztela agian biderik erosoena eta pixkat motel nabilela (bulegoan ezin beti jarrian egin kar kar), baina tita dena txukun utzi beharko nuke...

  • Beno, badirudi zerbait 'apurtu' dudala eta koordenatuekin dagoen guztia izorratu da, kuadrotxo bat agertzen delarik ? ikurrarekin. Gauzak 'formatu' berria aldatzearekin nahikoa litzateke
    • Konplikatua izan ez dadin, adibidez, EHko infotaulan erabiltzen den txantiloiaren modifikazio bat egin det eta http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Kaxero/koordenatu_lotura_EH helbidean dago. Kodea askoz garbiagoa da eta estandarragoa dela iruditzen zait eta mikroformatuak erabiltzen ditu kokapenentzat. Zer iruditzen zaizu txantiloi hau aldatzetik hasten bagara?

Udalerri aldatu

Baina munizipalitate zer da eskualde ala herriren baliokide? Hau da, munuzipalitate kategoria udalerrien barnean egon behar du edo nola, beste herrialdeekin bateratasuna edukitzeko. Gainera, kategorian dagoen txantiloian udalerri gisan agertzen da... Kabri, (erantzunak hemen)   12:29, 21 Iraila 2007 (UTC)

Ba ezberdintzeko, Espainiako Avila eta Avilako probintzia bezala, jarri genezake ba Berane eta Berane (udalerria) adibidez. Zer deritzozu, eta lehenengoa munizipalitatearen kategorian ezarri eta bigarrena udalerrienan. Kabri, (erantzunak hemen)   12:34, 21 Iraila 2007 (UTC)
Beno ba berdin baina orrialdean zehaztu bi gauza direla edo... Kabri, (erantzunak hemen)   12:42, 21 Iraila 2007 (UTC)
Beno ba ahaztu esan dudan guztia, egin dudan adaketak ezabatu eta listo jajaj Kabri, (erantzunak hemen)   12:44, 21 Iraila 2007 (UTC)
Begiratu Wikiproiektu:Euskal Herriko udalerriak/Asteko herria, ea zer deritzozun. --josugoni (erantzun hemen) 19:23, 25 Iraila 2007 (UTC)

WikiMiniAtlas aldatu

Kaixo! WikiMiniAtlasaren kontua begira ibili naiz metan, eta badirudi Common.js fitxategian kode hori kopiatu daitekeela, baina egileak dioenez ez du hori egitea gomendatzen, bezeroengana karga handia suposatu baitezake javascript hori exekutatu behar izatea. Interesa izanez gero, zerbitzari aldetik aktibatu dezan eskatzeko dio, edo hori ulertzen diot nik behintzat. Zer dakizu guzti horretaz? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:40, 23 Iraila 2007 (UTC)

"Theklan/2007ko iraila" erabiltzailearen orrira bueltatu.