Lankide eztabaida:Joxemai/2012 arteko eztabaidak

Ongi etorri, Joxemai/2012 arteko eztabaidak, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo Joxemai. Sarrera berriak bi bidez sor dezakezu:

  1. Helbidea idazten: "http://eu.wikipedia.org/wiki/Artikulu_berria" eta joan botioa sakatzen; holan orria agertuko da, baina ziur aski umezurtz geldituko da, beraz, hobe da
  2. Beste artikulu bat editatzen eta han esteka idazten; orria gorde eta gero esteka saka dezakezu orri berrian idazteko.

Barkatu, baina oraindik sistemaren mezuak eta languntza orriak ez dira euskaraz (bai ingelesez), poliki ari naiz horrelako gauzak egiten, agian polikiegi. Willy 16:21, 17 Mar 2004 (UTC)

Izenburua aldatzeko aldatu

Artikuluaren izena aldatzeko, goiko "mugitu" fitxa sakatu. Bertan, izenburu berria idatzi. Kontua izan, gai generikoak artikulu gabe idazten direla: "Ibiltarte" eta ez "Ibiltartea". --josugoni (erantzun hemen) 10:25, 23 Urtarrila 2009 (UTC)

Kategoriak aldatu

Kaixo Joxemai. Estatistika artikulu mordoa egiten ari zara. Ez ahaztu, mesedez, artikuluen amaieran kategoria idaztea (zure kasuan, idatzi: [[Kategoria:Estatistika]]) eta ahal baduzu, beste wikipediatako loturak, interwikiak (adibidez Histograma artikuluan ipinitako [[es:Histograma]], [[fr:Histogramme] eta besteak). Mila esker. Eta zalantzaren bat izanez gero, lasai asko galdetu edozeini. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 22:42, 28 Urtarrila 2009 (UTC)

Interwikiak "eskuz" idatzi behar dira, lehenengoa behintzat bai. Egin behar dena zera da: beste hizkuntza bateko wikipedia batera joan (gaztelaniaz edo ingelesez, adibdez) eta artikulu bera aurkitu (existitzen bada, noski). Hango artikulua "aldatu" (ezer aldatu gabe) eta bertan dauden "interwikiak" kopiatu, euskarazkoan itsasteko. Horixe da dena. Eta, bide batez, ez ahaztu beste lankideen eztabaidatan zure mezuak uztean, amaieran sinatzea.

Desbidazio? aldatu

Kaixo, Joxemai! Ikusi dut "desbidazio" terminoa erabili duzula. Elhuyarren "desbideratze" dator. Aldatuko dugu?--Unai (esan) 13:19, 16 Otsaila 2009 (UTC)

"Desbidazio" 3000an dator, baina ez dut ez Elhuyarren, ezta Euskaltermen ere ikusi. Corpus batean etortzeak ez du ondo dagoenik esanahi, idazkia zahar samarra ez bada bederen. Hala ere, estatistikan aditua bazara eta ondo ikusten baduzu, nik ez dizut kontrakoa eramango... Bestalde, taulena ez dizut ondo ulertzen... adibideren bat jarriko didazu? Eta mezuarena, zer esan nahi duzu, bukaerako sinadura? Hori bada, begiratu hau. Izan ondo!--Unai (esan) 16:05, 16 Otsaila 2009 (UTC)

Uste dut badakidala taularena zergatik gertatzen zaizun. Saia zaitez berriro ere egiten, baina oraingoan {{tablabonita}} jartzen duen lekuan jar ezazu {{taulapolita}}. Galdetu lasai!--Unai (esan) 16:21, 16 Otsaila 2009 (UTC)

Bestela, ingelesetik bada, proba ezazu class="wikitable" jartzen duen lekuan class="taulapolita" jartzen. --Unai (esan) 16:26, 16 Otsaila 2009 (UTC)

Artikulua aldatu

Lazkaoko atentatuaren artikuluaren izena eta gauza batzuk alda ditzazkezu. Emiliorena oraintxe aldatuko dut. --An13sa 17:45, 26 Otsaila 2009 (UTC)

Aldaketa txikia aldatu

Kaixo. Artikulua aldatzean, azpialdean, "orrialdea gorde" botoiaren azpian agertzen da "Aldaketa txikia" laukitxoa. Berau sakatu eta kitto. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 22:55, 4 Martxoa 2009 (UTC)

bizitza erabilgarri aldatu

nik, gaztelerazko artikuluan irakurritakoa itzuli besterik ez dut egin. Baina kendu nahi izanez gero, kendu daiteke.--Xabitxu 17:34, 5 Martxoa 2009 (UTC)

Mugagabe / Mugatu aldatu

Kaixo, Joxemai! Begiratu hau. Nire ustez, sortzen ari zaren ebazkizunak bakarrak dira, beraz, izenburuak mugatuak izan beharko lirateke. Konisbergekoa aldatu dut. Ez dakit ados egongo zaren...--Unai (esan) 07:57, 31 Martxoa 2009 (UTC)

Ondo da. Zuk zeuk erabaki. Addo! --Unai (esan) 08:01, 31 Martxoa 2009 (UTC)

Banakuntza aldatu

Iepa! Buff... ba ez dakit! Oso luzea izango litzateke? Agian Wikiliburu bat egin daiteke oso oso luzea bada (wikisource egilea duten testu libreentzako da, dokumentuak eta) edo bestela Eranskin: hori ere egin daiteke (gaztelerazko wikipedian erabiltzen dute, guk hemen oraindik ez). Beste aukera bat da Sakontzeko artikulu bat egitea, hau da, Banakuntza normalaren zenbakien taula artikulua sortzea bakarrik horretarako. Egia esan gai horrekin nahiko galduta nago eta agian egitea da hoberena dudak konpontzeko (beti mugitu daiteke, zatitu edo nahi dena egin). -Theklan · ezt  · @   18:31, 25 Apirila 2009 (UTC)

Biderketa aldatu

Kaixo Joxemai. Egia da urte askotan zehar bai biderketa bai biderkaketa hitzak erabili direla euskaraz. Baina orain Euskalterm eta Elhuyar hiztegietan, bietan agertzen den bakarra biderketa da. Are gehiago, Euskaltzaindiaren hiztegian argi eta garbi agertzen da biderketa, eta bierkaketa idatziz gero, okerra dela eta biderketa erabili behar dela adierazten du (*biderkaketa, e. biderketa). Horregatik, biderketa artikuluan biderkaketa hiztari buruzko erreferentzia kenduko nioke. Edo nahitaez agertzea nahi baduzu (eta beharrezkoa ez dela uste dut nik) agian erreferentzian bertan esplikatu. Adibidez: "biderketa" da onartutako termino bakarra. Lehen "biderkaketa" hitza ere erabiltzen zen, baina egun ez da onartzen. (edo horrelako zerbait). Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 19:32, 2 Ekaina 2009 (UTC)

Belgika aldatu

Ba egia esan ez dakit belgikako banaketa administratiboa edo belgikaren banaketa administratiboa, baina nola aurretik mundu herrialde guztien artikuluetan honela eginda dagoen, ba honela egin dut. Ez dakit ziru nola den. Ikusi bestela Kategoria:Herrialdeen banaketa administratiboak- --An13sa   17:50, 3 Ekaina 2009 (UTC)

Txebitxev (edo horrelako zerbait) aldatu

Kaixo Joxemai. Josugoniri egin diozun galderari erantzuteko edo, Euskaltzaindiak duela hilabete erabaki zuen nola transkribatu behar ziren alfabeto zirilikoz idatzitako izenak. Hemen dago araua, hor begiratu dezakezu. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 06:33, 10 Ekaina 2009 (UTC)

Hortxe erantzuna, Assar-ek aurrea hartu baitit... --josugoni (erantzun hemen) 09:02, 10 Ekaina 2009 (UTC)

Estatistika aldatu

Aupa Joxemai! Primeran iruditzen zait. Nik egin dudan bakarra Estatistikaren historia artikuluaren hasiera Estatistika artikuluan korta-pega egitea izan da. Laburpena egitea egokiagoa izango litzateke, baina ni ere denboraz larri nabil. Hortaz, zuk egingo baduzu, perfekto. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 16:52, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Cesar Vidal aldatu

Lehengoan kategoriak aldatu dizkiot, laguntza eskatu duzulako. Ez bazaude ados, aldatu lasai :-) --Unai (esan) 16:57, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Kategoria orokorrak eta kategoria espezifikoak aldatu

Kaixo Joxemai. Angelu (geometria) artikuluan ikusi dut berriro ere Kategoria:Geometria kategorian sartu duzula. Kontuan izan wikipediako tutorialean dioena: Adibide gisa Pilota eta Esku pilota kategoriak hartu ditzakegu. Urte bateko txapelketa bati buruzko artikulu bat sortzean edo, ikusiko duzu kategoria bi hauekin lotuta dagoela. Horrelako kasuetan, ez da bietan jarri behar, ahalik eta kategoriarik baxuenean baizik. Gero, kategoria berri hori bestearen barnean geratzen delarik. Hau da, Esku pilota kategoria, Pilota kategoriaren azpikategoria litzateke. Honela sailkatuta, bilaketak egitean errazago izango dugu. "Geometria" kategoriaren barruan "Angeluak" kategoria sortu dudanez, Angelu (geometria) artikuluak azken honetan soilik egon behar du kategorizatuta, eta "Geometria" kategoriatik atera behar da. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 16:27, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Txokoa aldatu

Lasai, Joxemai, barkatzeko ez dago ezer, nik horrelakoak sarritan egiten ditut. Ongi segi. --Euskalduna (esaidak) 17:16, 25 Abuztua 2009 (UTC)

Garai Kosmologikoa aldatu

Kaixo Joxemai. galdera batekin natorkizu Garai Kosmologikoari buruz. Nire ikerketen arabera Filosofo presokratikoak eta Garai Kosmologikoa gaia bera da. Horregatik, Garai Kosmologikoa artikuluan aipamen bat egin beharko litzateke (eta agian izenburu nagusia izen horrekin ipini, beste hizkuntzatan beala). Gainare, definizioa ez dago oso garatua. Zuzen al nago? --josugoni (erantzun hemen) 15:19, 21 Iraila 2009 (UTC)

bai, egia esan, beste hizkuntzetako artikuluak arakatu nituen eta presokratiko jarriz agertzen dira. garai kosmologikoa ez dut inon ikusi, agian egileak filosofo horien muinera jo nahi zuen, zeharkako definizio kronologikoak ezaabtuz (presokratiko). Errespetatu egin dut, baina beste tokietan egiten dena ikusita agian aldatu beharko litzateke. Onena artikulu egin zuenarekin harremanetan jartzea izango zen, baian zaila ikusten dut. Filosofoz filosofo ari naiz ikertzen eta ez da erraza (ez zait guztatzen beste wikipedietako artikuluak itzultzea eta jatorrizko iturriak erabiltzen ditut) denetara heltzea. Dena den, sarean eta liburuetan ikertuko dut gaia. PD. ez naiz filosofoa, baina guztoko gaia dut.15:40, 21 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
Azkeneko proposamena irtenbide egokia dela uste dut. Filosofia presokratikoa edo presokratiko sortu (ez al da aurresokratiko izango, ezta?) et bertan agertu dadila Garai Kosmologikoa. --josugoni (erantzun hemen) 16:58, 21 Iraila 2009 (UTC)

Alakrana aldatu

Epa Joxemai, Alakrana atunontziaren bahiketan lanean ari zarela, artikulu hau interesgarria egingo zaizulakoan nago. Aio.--An13sa 13:27, 13 Azaroa 2009 (UTC)

Milesker! Saiatuko naiz esandako aldaketak egiten. Aio.--An13sa 16:32, 19 Azaroa 2009 (UTC)

Wikiliburuak aldatu

Ba bai... Wikiliburua egiterakoan Wikia izan behar du, hau da, aldagarria. Beste gauza bat da pdf bat igotzea horrekin. Baina Wikiaren filosofia mantendu beharko litzateke. Portadan agertzeko, ba portada aldatu behar da, eta kitto. -Theklan · ezt  · @   14:10, 1 Abendua 2009 (UTC)

Euskal Curriculumaren kasuan dagoena dokumentu basikoak dira. Hau da, horiek dira gero wikiliburuak osatzeko nolabaiteko gai-zerrendak zehazten dituztenak. Begiratu, adibidez hau. Bestetik azala aldatu daiteke, bakarrik erregistratutako lankidea izan behar zarela. Hau da, aldaketa batzuk egin ondoren utziko dizu azala ere aldatzen, inongo arazorik gabe. Edozein galdera, bota! -Theklan · ezt  · @   11:46, 2 Abendua 2009 (UTC)

Nabarmendutakoa, azalean aldatu

Niri iritzia: nahiz eta oso espezifikoa izan (aitortu behar dut nik ez dudala gehiegi ulertzen), polita litzateke azalean agertzea. Horrek erakutsiko luke Euskal Wikipedia espezializatzen (beraz, hobetzen) doala. Ondo segi.--Unai (esan) 09:23, 16 Abendua 2009 (UTC)

Nominatiboa aldatu

Kaixo, Joxemai. ¿Podrías por favor mirar si he metido mucho la pata en la página de nominatibo? Eskerrik asko!--Xaverius 16:42, 16 Urtarrila 2010 (UTC)

Mila esker. De todos los cambios, el que debería realmente saber era el de la posición del noren. a ver si puedo hacer alguno más de los casos latinos, e incluso hacer una tabla. --Xaverius 17:17, 16 Urtarrila 2010 (UTC)

San Sebastián aldatu

Kaixo Joxemai. Donostia artikuluan idatzi berri duzun ofizialki San Sebastián izena lehen aldiz, arraroa egiten zait oso, XII. mendeko dokumentu batean San Sebastián agertzea (gainera, "ofizialki"). Ez dut uste garaiko dokumentua gaztelaniaz egongo zenik, ezta ere á azentudunarekin. Ez al duzu uste Sanctus Sebastianus edo horrelako zerbait agertuko zela? Erreferentzia aukitzen ez badugu, aldatu egingo dut. Hala ere, nik ezagutzen dut agiri bat (XV. mendekoa) non Sanct Sebastianum, vulgo Donostien agertzen den (hemen... --josugoni (erantzun hemen) 12:38, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Ederto! --josugoni (erantzun hemen) 13:10, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Blokeatzea aldatu

Epa Joxemai! Lehenengo zorionak administratzaile berria izateagatik. Aurretik artikulua ezabatu baduzu ezin duzu IPa blokeatu artikuluaren historiala ezabatzen baita. Nire aholkua da lehenik IPa blokeatzea eta ondoren artikulua ezabatzea. Normalean lehenengo blokeoari 15-30 minutuko blokeoa ezartzen zaio, baina gehiagotan errepikatzen bada iraungipen-data aldatzen da. Ez dago gidarik, baina administratzaileentzako gidatxo bat prestatzekotan nago. Ondo segi! --An13sa 18:51, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Genichi Taguchi aldatu

Nazioartean erabiltzen den bakarra Genichi Taguchi da, japonieratiko transliterazioen artean zabalduena dagoena. Gainera, Euskaltzaindiaren araurik ez dut aurkitu, eta ziur nago Berriakoek sistema hori erabiltzen dutela. --josugoni (erantzun hemen) 12:39, 23 Urtarrila 2010 (UTC)

Erreferentziak aldatu

Biak. Txokoan idatzi nuen honen inguruan baina agian ez da argi geratu zein den eginkizuna. Txantiloi honen helburu bakarra erreferentziei formatua eta koherentzia ematea da. Ez dago zertan artikuluan edo bibliografiarako bakarrik erabili, biak egin ahal baitira aldi berean. Desberdintasun bakarra artikuluan zehar erabiltzerakoan <ref> eta </ref> etiketen erdian kokatu behar dela da. Beti bezala. Eman begirada bat Helio artikuluari. Txantiloia artikuluan zehar erabiltzen da eta baita bibliografia atalean ere.

Erreferentzia errepikatuak direla eta, posible da erreferentzia bati izen bat ematea eta gero izen hori bakarrik adieraztea. Adibidez, har dezagun hurrengo testua:

Linguae Vasconum Primitiae 15 bertsoz osatuta dago[1] eta prosan idatzitako aurrekari bat du.[1]

  1. a b Etxepare, Bernart. (1545). Linguae vasconum primitiae. .

Kodea ondorengoa litzateke (erreferentzia txantiloiko parametroak bertikalean jarri ditut):

Linguae Vasconum Primitiae 15 bertsoz osatuta dago<ref name="Etxepare">{{ Erreferentzia
| abizena = Etxepare
| izena = Bernart
| izenburua = Linguae vasconum primitiae
| urtea = 1545
| url = http://www.vc.ehu.es/gordailua/Etxepare_1.htm
}}</ref> eta prosan idatzitako aurrekari bat du.<ref name="Etxepare"/>

<references/>

Horrelako zerbait esan nahi zenuen? Ez dakidanez zenbat dakizun, galderarik baduzu egin mesedez. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:26, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Egunon Joxemai. Zure iritzia ondo etorriko litzateke eztabaida honetan. Txantiloia erabiltzen hasi zarenez mesedez bota begirada bat eta ea zer uste duzun edo zerbait argitu dezakezun. Ikusi dut puntuazio ikurren aurretik jartzen dituzula erreferentziak. Horrela egin behar da? Eta laburduren inguruan? --Inorbez(erantzunak hemen) 09:08, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
Aztertzen nabil ea zer gertatu den baina ez dut ezer aldatu izenburuekin lotuta. Ez dut uzte, gutxienez. Gainera nire proba guztietan "izenburu" parametroarekin etzana agertzen zen eta "artikulu" parametroarekin normal. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:03, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
Hemen aditua zu zara; ni baino gehiago bai behintzat. Nik egunen batean de paso irakurritakoa bakarrik dakit. ISO 690-rako lotura jarri duzunetik behin eta berriz irakurtzen nabil ea ongi ulertzen dudan eta horregatik ez dut ezer idazten eztabaida orrian :-) Pentsatzen dut aldatu beharra izatekotan egin ahal izango litzatekeela, baina puntua ez da izango laburdura bat delako? Badakizu, "John"-en ordez "J.". --Inorbez(erantzunak hemen) 17:55, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
Ez pentsa gehiegi gustatzen zaizkidanik ISO-n dauden adibideak. Batean "PARKER, TJ. and HASWELL, WD." jartzen du eta beste batean "WEAVER, William.". Lehenengoak nik esandakoa berrezten du, puntua izena laburtzen delako jartzen dela TJ-ren atzean puntu bat jartzen duelako; eta bigarren adibideak justu kontrakoa. --Inorbez(erantzunak hemen) 18:10, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
Gure eztabaidaren zati bat txantiloiarenera eramango dut eta bertan jarraitu, hobeto izango da. --Inorbez(erantzunak hemen) 09:59, 29 Urtarrila 2010 (UTC)

Memoria motak aldatu

Aupa Joxemai! Memoria motak izeneko artikulua pasaden astean ezabatu zenuen. Nik zuzendutako artikulua zen, ez nik sortutakoa.Artikulu hori sortu zen momentuan ez bazen ezabatu ez dut ulertzen nik zuzendu ostean zergaitik ez dituen balditzak betetzen, aurrekoa baino hobeto baldin badago. Honezkero, gustatuko litzateke jakitea zeintzuk diren ezabatzearen arrazoiak ez baitut ulertzen. Gainera, zuk idatzitako baldintzak betetzen zirelakoan nago.Hala ere, esan bezala prest nago beharrrezko aldakuntzak egitera wikipedia euskaraz osatzeko. Mil esker. Zure erantzunaren zain, OI-i.arrazola

Konpetentzia hil da/El rey ha muerto. Gora Gaitasuna/Viva el Rey! aldatu

Apa! Harritu naiz KONPETENTZIA hitza euskal wikipediatik desagertu denean eta GAITASUNA hitzera berbideratu duzunean. Hala bada, hala bedi, baina nik ez dakidan fororen batean erabaki al duzue hori? Nik irakurritako azken eztabaidak hementxe ikusi nituen: [1], eta ez dut uste iritzi bateratura iritsi zirenik. Gu ikasten ari garen taldean, kontzeptu ezberdina eta esanahi ezberdinekoa sortzen ari delakoan gaude eta horregatik ireki nuen hitz hori, GAITASUN hitzetik ezberdindu nahian. Hala ere, ez nuke borrokarik piztu nahi, e? Horrela bada, horrela bedi eta kitto!, baina nire helburua zapuztua ikusi dut gaurkoan eta gustatuko litzaidake jakitea zein bidetik hartu duzuen erabaki hori... Mila esker. Iruzkin hau Koro lankideak egin du.--Assar; (erantzun hemen) 07:50, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Aupa Joxemai. Ingelesezko "competence" eta "aptitude" kontzeptuak bereizten dituzte batzuek euskaraz, eta beste batzuek ez. Ni ere saiatu nintzen bere garaian bi artikulu horiek "konpontzen", baina hobe sartu ez banintz, kar kar. Koro lankideak uste du desberdindu behar direla, eta Gorkaazk lankideak uste du ezetz (begiratu hemen). Biak dira irakasleak eta kontu horietan egiten dute lan, beraz nik baino gehiago behintzat jakingo dute. Ea konponbide batera iristen zareten.--Assar; (erantzun hemen) 07:50, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Boloniako planak ezberdintzen ditu. Begiratu agiri honen 7. orrialdeko taula.--Unai (esan) 10:11, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Apa! Beno... Bigarren txanda omen da hau! Barkatu ez sinatu izana. Nire ustez egin nuen, baina pentsamenduan bakarrik geratuko zen nonbait! A proposito... ahaztu baino lehen sinatu nahian nabil eta horretarako dagoen ikur horiek ez didate sinadura txertatzen... uste dut... Beno! Koro naiz. Esan nizun bezala, ez da nire helburua gerrak berpiztea, elkarrekin lan eginez gehiago aurreratuko baitugu haserretuta baino, baina, termino hori sartu nuenean, GAITASUNA baina zabalagoa den termino batez ari nintzen. Egia da Euskara hiztegietan GAITASUNA ateratzen dela, baina oraintxe bertan lantzen ari garen kontzeptuarentzat ez da nahikoa itzulpena. Tornaviaje itzultzea ere tokatu zitzaidan behin eta ez nuen hitz biribil bat aurkitu hiztegietan. JosuGoñik proposatu zitzaidan ITZULBIDAIA, hiztegietan ez zetorrena, baina zuzena iruditu zitzaidan eta, idatzietan behin eta berriz agertuko balitz, hiztegira daitekeena. Ez nuke XX. mende hasierako euskara perfekzionista hartan erori nahi eta, gainera, zer dakit nik hizkuntzaz? pobre de mi! Denon artean eraikitzen ari garen gauza dela eta horregatik hartzen dudala parte esango nuke. Eta horixe da dena! Esan dizudan bezala ikastaroa ikastaroaren atzetik ari gara egiten eta ezin dizut haren esteka jarri pasahitzak gordetzen baitu partaideon informazioa, baina apuntatuko dut non dagoen ikastaro zerrenda: [2]. Ikastolen elkartera doa esteka hori eta goian eskuinean daude IKASTAROAK. ARLOA jartzen duen tokian EUSKAL CURRICULUMA ETA KONPETENTZIAK hautatuz gero, ikastaro sail bat ateratzen da. Orain P14 egiten ari naizela esango nuke, baina aurrez P13 egin nuen eta hortxe dauzkazu gainetik bertan landutako edukiak, KONPETENTZIAK gaitasun soiletik desberdinduak. Baliteke hiztegietan oraindik ez agertzea, mugimenduzko unean gaudelako oraindik. Ez dut ezer asko frogatu, gu ari garen lanketa (zuzena ala okerra) besterik ez baitizut azaldu... Badakit. Baina nire arrazoia erakutsi nahi nizun. Horregatik idatzi dut zure eztabaida guenean. Baina, gure momentuko lanketa KONPETENTZIETAN zentratu da eta horregatik harritu naiz Wikipediatik hitz hori desagertu denean!

Besterik gabe saludatzen zaitut. Esan bezala, ez gaude muturjoka hasteko, elkarlanean hobetuko dugun ustean baizik! Ondo segi!Koro OHARRA: Niri ez dit sinadura txertatzen... Zuk jarritakoa kopiatu eta erantsi dut!


<"Dena den, ez da Assaren orria egokiena eztabaidatzeko, horretarako badago konpetentzia artikuluko eztabaida orria" > Bai horixe!

Hortxe bertan idatzi dut kontuari buruzko hurrengoa. Eta Koro eta Unai lankideen argudioei ere, erantzutekotan, hortxe erantzungo nieke, ez hemen.--gorkaazk


<"Egina! Gaitasun artikuluaren historialean dituzu zure ekarpenak (egia esan, ez dakit nola egin dudan, lehen azken aurreko mezuko 30 byte horiek agertzen baitziren (konpetentziakoak uste dut). Badakizu, bertsioak alderatu botoiari eman eta aurreko, aurrekoa, ... zure ekarpenetara heldu arte.--Joxemai; (erantzunak) 11:53, 19 Otsaila 2010 (UTC)">

Ez dut matraka eman nahi baina ez. Ez dut uste egina dagoenik oraindik. Ene memoria hutsa besterik ez daukat oraingoz beste artikulu bat, luzeagoa, Gaitasun izenburupean zegoela baieztatzeko. Oso oker ez banago, hiruzpalau argazki, "Komunikazio gaitasun" eta "Solasaldi" artikuluan agertzen diren sailekoak... eta hainbat testu eta erreferentzia. Orain agertzen direnak, batzuk neuk ekarriak "Konpetentzia" izeneko artikulura ere eta beste batzuk "Gaitasun " artikuluan bakarrik.
Orain Europar Batasunaren araberako oinarrizko gaitasun horien lekuan, nola gauzatu diren Espainian eta Frantzian ere, esaterako. 2007/175 dekretuan argitaratu ziren EAEko curriculumean zeuden hainbat testu... Dekretu hura hartu nuen lehen iturri bezala eta ez Ikastolen elkarteko testuak, "Konpetentzia" artikuluen egileek legez. Nire artikulua luzeagoa zen, berantiarragoa. Egunen batean, ordu erditxoa libre baldin badaukat saiatuko naiz neu ere info hura bilatzen... Ez eman buelta gehiagorik, Joxemai. Bi artikulu zegoen tokian orain bat egotea aurrerako urratsa da. Bietako bat galdu bada, guztion artean dagoena hobetzen saiatuko gara eta aurrera. Bere garaian ez nintzen hortik jotzen ausartu eta zegoen "konpetentzia" artikuluan eztabaida orrian idatzi eta nire gustuko "Gaitasun" artikulua idatzi nuen, zirriborro, biak azkenean elkartzeko xedearekin...--gorkaazk
Endredatzen ibili naiz bost minutuz (beti hamaika gauza egiteke...) eta Gaitasun hitzari loturiko bertsio zahar hau ikus dut. Denbora daukadanean saiatuko naiz "nire" artikulu zaharraren zer edo zer berreskuratzen... Honelakoxea zen nik buruan neukan artikuluaren >>>| bertso zahar horietako bat. Geroago "adimen anizkunen teoria" bezalako artikuluekin estekak ezartzen saiatu nintzen eta asmoa, asmoak beti asmo, gaitasunak banan-banan garatzea. Komunikazio gaitasunean oraindik, aurrera egin barik, dena esan behar... --gorkaazk (erantzun hemen)2010-ots-22
Aupa Joxemai. Zure gogoetak gogo onez hartu ditut eta aipatu dituzun bi esaldi horiek, bat ezabatu dut eta bestea bere tokira eroan dudala uste dut. Izan ere, azkarregi ibili naiz artikulua behar bezala orrazterakoan. Esaldi bi horiek artikuluaren zirriborro zaharrak berreskuratzen itzuri zaizkidan bi poto besterik ez dira... Ondo begiratuz gero, gehiago topatuko genituzke, ziur.
Argazkiak. Behar bada argazki guztiak oin berberarekin ikusiko zenituen. Astirik ez eta horrela utzi nituen bizpahiru egunetan. Argazki oinak aldatu ditut eta uste dut argazki asko egotea artikulua erakargarriago egiten duela. Jende askok argazkiak, lehen bi paragrafoak eta aurkibidea besterik ez du begiratzen. Irakurle hasi berriarentzat irudiak topatzea erakargarriago egiten du artikulua, nik uste, eta argazki horietan kontu hau hainbat kulturetan eta hainbat adinetan daukala oihartzuna erakutsi nahi nuen. Ez dela umeen hezkuntza kontu hutsa...
Hainbeste zerrenda eskaintzea ez zaizu egokia iruditu. Bost zerrenda eskaintzea zerrenda bakarra eskaintzea baino hobea iruditzen zait niri. Irakurle batzuk, agian, eskertuko dute zerrenda horiek konparatzeko aukera, oso berdinak direla ikusteko besterik ez bada ere.
Enfokeari buruz egiten didazun kritika ez dut ondo ulertu. Ofizialegia eta partikularregia diozu. Saiatu naiz dokumentu ofizialetan argitaratutakoa oinarri bezala erabiltzen. Nire subjektibotasuna antzeman baduzu, erakutsidazu edo zuk zeuk zuzendu, besterik gabe. (Ez naiz horrelako kontuekin mintzen diren horietakoa ;-)
Bestalde, gaitasun kontzeptuaren kritika falta dela diozu. Bada, bai horixe!
Kritika horiek laburbildu nahi badituzu, hortxe zabaldu dut aukera. Zeuk erabilitako hiru hitz horiek beroiek artikulu nagusira eramanda: "Gaitasun kontzeptuaren kritikak" azpi-izenburua zabaldu dut. Artikuluaren zirriborroa zabalik dago eta "zirriborro" etiketa kentzen, ni behintzat, ez naiz ausartuko. Animatuko zara kontzeptuaren kritikak laburbiltzen? (Ni bezalako irakurle asko baldin badago, aurkibidean kontzeptuaren kritika ikusiz gero, irakurle horiek zuzen-zuzen joko dute kritika horiek leitzera ;-)
Mila esker eskainitako arretagatik eta bere garaian eskatu nuena di-da gauzatzeagatik, Konpetentzia/Gaitasun artikuluen batasuna gauzatzeagatik (erreferendum bat antolatu gabe ;-).--gorkaazk; (erantzunak)2010-martx-3

refToolbar aldatu

Arrastion Joxemai. Erreferentziak sarri jartzen dituzunez agian interesgarria izan daiteke Wikipedia:refToolbar tresna. Momentuz ez dizut hemen azalpenik jarriko, alde batetik ez baitakit erabiliko duzun eta bestetik jarri dizudan orrian badagoelako zerbait idatzita. Esango didazu edo Wikipedia eztabaida:refToolbaren ere idatzi dezakezu pentsatzen duzuna. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:19, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Olabide ikastolakoak aldatu

Joxemai, Gasteizko Olabide ikastolako ikasleak izena ematen ari direla dirudi. Seguru eskolako irakasleren batek proposatu diela hori egitea. Erabiltzaile horiek guztiak blokeatu dituzu. Agian zer egiten duten ikusi arte itxaron beharko genuke horiek blokeatu baino lehen, beste urte batzuetan ere gertatu izan da horrelakorik eta askotan ekarpen interesgarriak egiten dituzte.--Assar; (erantzun hemen) 08:15, 18 Otsaila 2010 (UTC)

Bale, ikusi dut desblokeatzen ari zarela.--Assar; (erantzun hemen) 08:15, 18 Otsaila 2010 (UTC)

Arazo bat aldatu

Ba ez dakit zer esan nahi duzun, nik orain egin dut proba ea irudi bat igo dezakedan, (entirely my own work modura) eta ez dut arazorik ikusi... Lortu duzu azkenean? Arazoekin jarraitzen duzu? --Janfri; bai esan? 13:35, 19 Otsaila 2010 (UTC)

Ados. Badakizu, noizbehinka horrelako misterioak gertatzen dira :P Ondo ibili!

Gaitasun/konpetentzia aldatu

Kaixo Joxemai! Ikusi dut izenburua eztabaidatzen ari zaretela. Aukeratu duzuen biak banandu edo biak batzea? Zein da azken emaitza? Ondo izan.--An13sa 16:31, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Edizio gatazkak aldatu

Egunon, Joxemai. Ez dut uste euskarazko wikipedian protokolo jakinik dugunik (oraindik). Agian beste wikipediatan zer egiten duten ikusi beharko genuke. Baina nire aholkua zera litzateke, zuzentzeko proposamenak egin eta erantzunik jaso ez baduzu (denbora tartea utzita, noski, batzuetan jendeak ez baitu berehala erantzuteko astirik, nik neuk bezala) proposatutako aldaketa egitea. Zuk diozun bezala gatazka sortzean ikusiko dugu, administratzaileen aholkua eskatu eta azkenean bozketa-edo egin. Hala ere, onena adituen iritzia eskatzea litzateke, arlo horretan aditua den norbaitena alegia. --josugoni (erantzun hemen) 23:07, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Commonseko kategoriak aldatu

Berez hoberena kasurik ez egitea da. Hori esaten dizute edo A- ez duelako Basque Country = Euskal HErria kategoria onartzen idatzi dizunak. Edo B- balitekeelako oraindik zehzzteko aukera gehiago egotea. Hala ere bigarren kasuan, Trees in Gipuzkoa kategoria sortzen badugu hau Tress in the Basque Autonomous Community eta Trees in the Basque Country kategorietan sartu beharko litzateke, beraz azkeneko kategoria hori ere existitu behar du. -Theklan ·   ·   15:10, 7 Martxoa 2010 (UTC)

Please writing article Nowy Dwór Królewski. PLEASE! http://en.wikipedia.org/wiki/Nowy_Dwór_Królewski Answer on Polish Wikipedia Ananas96 16:38, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Thank you! Ananas96 17:01, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Zaborrak eta aldatu

Agian ezagutuko duzu... badago dokumental eder bat gai horren inguruan: http://fr.wikipedia.org/wiki/Les_Glaneurs_et_la_Glaneuse --Unai (esan) 15:48, 13 Martxoa 2010 (UTC)

Hemen ikusgai dago: http://video.google.es/videoplay?docid=1757319964974802576# Ondo segi!--Unai (esan) 15:58, 13 Martxoa 2010 (UTC)
Frantsesezkoan ohar batean agertzen dela ikusi dut: http://fr.wikipedia.org/wiki/R%C3%A9cup%C3%A9ration_informelle_des_d%C3%A9chets#cite_note-30 Ez dizut txapa gehiago emango :-) --Unai (esan) 16:05, 13 Martxoa 2010 (UTC)

Wikialbisteak aldatu

Kaixo Joxemai. Proeiktua zabaltzeko eskaera orria hemen dago eta onespena jasotzeko irizpide hauek bete behar dira (gehienak beteta daude; Inkubategiko "beta" proiektua garatu behar da eta hemengo hitzak itzuli behar dira). Berez, proiektuak aurrera egiteko bi gauza horiek falta dira. Inkubategikoa aspaldian ez dut ikutu, baina laister berriro lanari ekingo diot, bestalde jarri dizudan loturako hitz guztiak itzultzea behar-beharrezkoa da. Zalantzarik-edo baduzu galdetu lasai. Izan ongi! --An13sa 18:13, 23 Martxoa 2010 (UTC)

Wikimedia proiektuetarako itzulpenak dira eta baita ere, beste hainbat webguneetarako. Adibidez, hemengo hitzak itzulita FreeCol jokua euskaratu daiteke. Laguntzarik behar baduzu esan.--An13sa 14:24, 24 Martxoa 2010 (UTC)

Aljebra aldatu

Ondo da! Askotan egiten duguna da kategoria bateko artikulu nagusia (kasu honetan oinarrizko aljebra) kategoria handian sartu (kasu honetan aljebra) eta kategoria hori hutsik utzi bertako artiukluentzat. Gainera {{nagusia}} txantiloia erabili daiteke kategoria bakoitzaren gainean jartzeko zein den artikulu nagusia. Baina ikusten duzun bezala, eh! -Theklan ·   ·   14:57, 16 Apirila 2010 (UTC)

Estibaliz S aldatu

Iepe! Atzo ezin izan nuen erantzun. Biografiaren eztabaida-orrian erantzun dut. Aio!--Unai (esan) 08:20, 21 Apirila 2010 (UTC)

Wikimedia aldatu

Kaixo, baldintzak hauek dira eta bakarra falta zaigu betetzea orrialde horretako 1606 mezuak. Tarteka-tarketa hitz gehiago gehitzen dituzte, baina gehienak itzuli behar dira. Espero dut zalantza argitu izana.--An13sa 14:25, 21 Apirila 2010 (UTC)

Lankide/SUL aldatu

Kaixo, Joxemai. ¿Guk txantiloi hau es:Usuario:Userbox/SUL daukagu Euskarazko wikipedian?--Xaverius 11:19, 4 Maiatza 2010 (UTC)

Eskerrik asko. Nik itzulpena bat saiatungo/saiatuko (¿?) dut [intententaré traducirlo]--Xaverius 12:13, 4 Maiatza 2010 (UTC)

Ahozko hainbeste sarpen egiten dituzte gizonezkoek? aldatu

Kaixo, Joxemai. Lehenengo eta behin, zorionak sarpenari buruzko artikuluarengatik, oraindik bukatu gabe dagoela ere zoragarria iruditzen zait: interesgarria, edukiz aberatsa, ondo idatzia. Tarteka begiradatxo bat egiten diot, baina zuk guztia bukatu arte itxaroten saiatzen ari naiz, goitik behera irakurri aurretik.

Dena dela, ezin isilik egon, eta sarpenen praktikaren taula jarri zenuenetik harritu nauen zifra horri buruz galdetuko dizut. Ahozko sarketak gizonezkoen sexu jardueren % 26,5 dira? Uste dut ez dagoela oso ondo formulatuta datu hori... Era guztietako ahozko sexu jarduerak izango direla ematen du, eta ez sarpenak soilik, ez da hala?

Esandakoa: zorionak, bene-benetan, hain artikulu ederra egiteko gogoa, pazientzia, trebetasuna eta jakintza izateagatik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:42, 21 Maiatza 2010 (UTC)

oklahomar / oklahomatar aldatu

Euskaltzaindiaren arauei jarraituz, euskara batuan oklahomar da forma egokia: Bahamak → bahamar, Manama → manamar, Panama → panamar, eta abar (38. araua). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:32, 26 Maiatza 2010 (UTC)

Eskaera: hatz luze aldatu

Honela esan nahi zenuen?--An13sa 12:30, 27 Maiatza 2010 (UTC)

Chiffonnier aldatu

Kaixo Joxemai. Ba al dakizu zergatik Chiffonnier artikuluaren izenburua frantsesez dagoen, eta ez euskaraz? Begiratu ditudan hiztegietan Trapuketari eta piltzarketari ageri dira sinonimo gisa. Aldatu beharko lirateke, ez duzu uste? --josugoni (erantzun hemen) 19:37, 29 Maiatza 2010 (UTC)

Ederto! --josugoni (erantzun hemen) 10:05, 31 Maiatza 2010 (UTC)

Gorputz geometrikoa eta Gorputz biribila aldatu

Kaixo Joxemai:

Ikusi dut Gorputz geometrikoa sarrera ezabatu duzula eta baita Gorputz biribila ere. Gorputz geometrikoa Poliedroarekin bat egin duzu baina ez uste dut nabardurak daudela http://www.ue-nsc.com/cuerposgeometricos.html ikus daitekeenez. Gorputz geometrikoen artean poliedroak eta groputz biribilak daude. Kuboa, tetraedroa... poliedroak lirateke eta zilindroa, konoa... gorputz biribilak eta bai batzuk eta bai besteak, denak, gorputz geometrikoak.

Ondo izan,

jmli

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, Capsot 22:06, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko, agur! Capsot 09:11, 10 Ekaina 2010 (UTC)

ezabatzeko botoia aldatu

Historia ikusi botoiaren ondoan azaltzen den izartxoaren eskuinean gezitxo bat dago. Sakatu eta ezabatu, mugitu, babestu botoiak agertuko dira.--An13sa 14:00, 1 Uztaila 2010 (UTC)

Ekologismo aldatu

Barkatu, uste nuen edukia hori izango zela (oraingoz behintzat). Jar ezazu egoki deritzozun moduan, niregatik ez dago oztoporik. Bukatzen duzunean, berriz irakurriko dut (plazera baita zuk osatutako artikuluak irakurtzea), eta alde horretatik zer hobetua ikusten badut, adieraziko dizut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 06:12, 16 Uztaila 2010 (UTC)

Sebastiane Saria aldatu

Kaixi Joxemai. Wikipedia ez dut menperatzen (euskera ere ez, barkatu)baina idazten dizut "Sebastiane saria" zerbait aldatu duzula. Gaztelaniako "Premio Sebastiane" formatu wiki kopiatu dut. Dena den, goian, tituluaren azpain mezu bat agertzen da:

"Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz"

Hau desagertzeko lagun diezadakezu?. Mila esker

Sestra kurbak aldatu

Kaixo Joxemai. Maila kurba artikulua Sestra kurba izendatu dut, hori baita gehien erabiltzen dena, gutxienez nire inguruan (arkitektura eta ingeniaritzan). Horrela, zuk ere sortutako Maila-kurba (matematika) termino nagusi bihurtu dut (Maila-kurba alegia. Ondo irudituko zaizulakoan. --josugoni (erantzun hemen) 15:57, 23 Abendua 2010 (UTC)

Inuzente eguna aldatu

Epa! "Inozente santuen eguna" artikulua sortu duzula ikusi dut. Duela zenbait hilabete, nik "Inuzente eguna" sortu nuen, beraz biak batu beharko ditugula uste dut. Ah, bide batez, Euskaltzaindiak inuzente hobesten du, ze iruditzen? --Marklar 18:04, 28 Abendua 2010 (UTC)

  Egina Hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak "inuzente-egun" hobesten duenez, izen hori jarri diot. Ondo izan. --Marklar 18:37, 29 Abendua 2010 (UTC)

Labore hitza dela eta aldatu

Bai, hitz hori guztiz egokia da gaztelaniazko cultivo esanahiarekin erabiltzeko. Egia da cereal esanahiarekin ere erabiltzen dela, baina hainbat baserritarri cultivo esanahiarekin erabiltzen entzun izan diet, Tolosaldean, eta Orotariko Euskal Hiztegiak dioenez Bizkai-Gipuzkoetako tradizioan esanahi hori ere izan du: «"Frutos de la tierra, laboreak (G)" Ib. 99. "Labóre, cosecha. Laboria: artua, garixa, babia ta gaztainia" Iz ArOñ. "Cosecha, fruto del campo. Laborie ederto dator. Euri au laborientzat ondo etorri da (V-m)».

Beraz, ez dago hazkuntza terminoa asmatu beharrik (esanahi horrekin tradizioan inoiz erabili ez den hitza), tradizioan horretarako hitz bat baldin badugu. Gainera, cereal esanahirako espezialitateko termino gisa badugu zereal. Beraz, nire aholkua da cultivo = labore baliokidetza erabiltzea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:32, 29 Abendua 2010 (UTC)

Lehen ahaztu egin zait funtsezko beste xehetasun hau jartzea: Zehazki, Elhuyar, 3000 eta Euskalterm hiztegiek cultivo = labore ematen digute, esanahi horrekin. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:47, 29 Abendua 2010 (UTC)

Kaixo, feliz año nuevo! aldatu

Kaixo, lamento mucho no haber tenido tiempo para aprender más euskara e imponer mi castellano. Sólo quería desear-te unas felices fiestas de navidad y de año nuevo con muchísima felicidad, salud y prosperidad y decirte que preparamos el décimo aniversario de la Viquipèdia y esperamos contar con la presencia de algunos de vosotros para representar el euskara. Que 2011 sea un año perfecto para tu y tu familia, vuestro país y esta wikipedia. Te dejo el enlace en el que había escrito un mensaje genérico pero me temo que pocos lo han visto: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo. Un abrazo y otra vez feliz año nuevo! Eskerrik asko por tu atención. Agur! Claudi/Capsot 22:18, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

E-postak aldatu

Kaixo, Joxemai! E-postak bidaltzeko aukera ez duzu aktibatuta. Aktibatuko zenuke? Bestela, bidali egidazu e-posta bat, mesedez: unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es. --Unai (esan) 10:47, 23 Urtarrila 2011 (UTC)

Etxerik gabeko pertsona aldatu

Kaixo Joxemai. Etxerik gabeko pertsona artikuluaren izenburua ez litzateke hobe Etxegabe (edo Etxegabeko) izatea? Motxagoa eta adierazgarriagoa dela uste dut nik (hiruak dira zuzenak, Euskaltermen arabera gutxienez). Egia esan, pertsona duten esapideak oso hanpatuak dira, eta askotan gaztelania-frantsesak eragindakoak... Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 10:22, 3 Otsaila 2011 (UTC)

Bat nator Josugoniren diagnosiarekin («pertsona duten esapideak oso hanpatuak dira, eta askotan gaztelania-frantsesak eragindakoak»), eta uste dut Etxegabe litzatekeela egokiena, hizkuntzaren aldetik behintzat. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:17, 3 Otsaila 2011 (UTC)

Ganbera aldatu

Hau bazegoen jada: Merkataritza ganbera ;-) --Unai (esan) 09:43, 20 Otsaila 2011 (UTC)

Eusko Label aldatu

Aupa, Joxemai. Egia da Eusko Label artikuluak nolabaiteko publizitate kutsua duela, baina kutsu hori pixka bat txikiagotzea lortu dudala uste dut. Kontua da hain zuzen ere hainbat salgairen publizitaterako marka bat dela, eta kutsu hori nekez kendu ahalko diogula erabat. Dena dela, uste dut orain maila onargarrian dagoela, eta Eusko Labelenak berarenak ez diren iturri ugari erantsi dizkiot artikuluari.

Gainera, kritiken bila aritu naiz, baina badirudi denak pozik daudela: Euskal Herriko kontsumitzaileak, ekoizleak eta Administrazio publikoak. Kanpoko ekoizleek ere, Eusko Labelaz hitz egiten dutenean, inbidiaz edo laudorioz hitz egiten dute...

Administrazio publikoen lanaren kontrako kritika gogorrak jaso ditut beste hainbat artikulutan, halako kritikak egin direlako (eta pisuzko arrazoiekin egin ere); baina gai horretan ez dago kritikarik, edo ez dut aurkitu, behintzat.

{{Autopromozioa}} txantiloia kentzeko egin beharreko beste aldaketarik ikusten duzu? Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:14, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Hara! Otsoa aipatu, eta atean azaldu. Azken bilaketa bat egin dut, eta oraingoan asmatu dut kritika batzuk aurkitzen. Horiek erantsi eta {{Autopromozioa}} txantiloia kentzera noa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:22, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Izenburuetako artikulua aldatu

Kaixo! Berri-berria naiz kontu honetan eta galderatxo bat dut. Ikusi dut idatzitako batean 'Ingeniaritza kimikoa', zuk artikulua kendu diozula, 'Ingeniaritza kimiko' utziz; izenburuak artikulurik gabe idazteko arrazoirik dago? Hala bada, hurrengorako zaindu egingo dut hori. Mila esker. --Aritzo 14:52, 23 Martxoa 2011 (UTC)Aritzo

Maiatzeko protestak aldatu

Kaixo Joxemai! Nire ustez ondo legoke birzuzenketak uztea, azken finean jendeak maitzeko protesta gisa bilatu ahal du. Ez duzu uste? -Theklan ·   ·   12:09, 5 Uztaila 2011 (UTC)

Donostiako Eskola Politeknikoa aldatu

Epa Joxemai. Ba bai, arrazoia duzu. Ingelesen hilerria (Donostia) artikulua egin nuenean, eraikin txantiliia hartu eta Donostiako Eskola Politeknikoa artikuluan erabiltzerakoan dagozkion koordenatu berriak sartzea ahaztu naiz. Baina arazoa oraintxe konpondu dut. Gero arte. -Euskalduna - 12:33, 2011ko abuztuaren 17a (UTC)

Botellon aldatu

Kaixo Joxemai. Nire iritzia idatzi dut Botiloi artikuluan. Ea zer iruditzen zaizun. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 09:42, 26 Abuztua 2011 (UTC)

Testuaren lizentzia aldatu

Iepe! Testuaren lizentzia CC-BY-SA da, beraz, edukiak edonon berrerabil daitezke, egiletza aitortuz eta lizentzia ez aldatuz.

Kasu horretan, agian urre artikuluko edukia pixkat murriztuko nuke, {{sakontzeko|Urre patroi}} bat gehituz, horrek erakutsiko bailuke modu sakonago batean non garatu den artikulua (jatorrizko egiletza historialean ikusiko litzateke).

Ea zer deritzozun.--Unai (esan) 08:57, 14 Urria 2011 (UTC)

Komunikazio Sistema Alternatiboak eta Handigarriak aldatu

Kaixo, Joxemai:

Azken bolada honetan KSAH atala tokiz aldatu duzu behin baino gehiagotan, komunikazio arloan kokatuz. Erabaki horrekin ez nago ados. Normalean artikulu horien bila dauden pertsonak ez dira komunikaziora jo egingo, Hezkuntza Berezira ego Gaigabezira baizik. Berez, sistema horiek arazoak dituzten pertsonentzako tresnak dira, lengoaiak baino gehiago. Esaterako, ingeleseko bertsioan begiratzen baduzu, Communication arloan topatuko duzu baina baita ere Special Education arloan. Beste hizkuntzetan sistema horiek logopedia edo hezkuntza bereziaren orrialdetan nahastuta agertzen dira. Gainera Zeinu hizkuntzen kasuan bai mantendu duzu Hezkuntza bereziarekin lotura hori eta kasu horretan justifikazioa ahulagoa da, berezko hizkuntzak baitira. Tira, laburbilduz, nik Hezkuntza berezian kokatuko nuke ezen horiek baitira gehien erabiltzen dituzten profesionalak. Horrekin batera Gaigabeziarena eta Komunikazioarena mantendu daitezke baina nire ustez ez dira hain egokiak.

Eta bukatzeko, egiten duzun lana eskertu nahi dizut. Askotan ikusi ditut zure zuzenketak eta hau izan ezik, beti oso zentzudunak iruditu zaizkit. Eskerrik asko.

Joxerra Zabala

Kuiper(ren) gerrikoa aldatu

Kaixo, Joxemai. Online dauden hiztegietan begiratuta, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa da termino hori dakarren bakarra, eta «Kuiperren gerriko» jartzen du. Wikipediako arauei jarraituz, «Kuiperren gerrikoa» emango luke horrek.

Elhuyarren hiztegi hori iturri fidagarria da, eta Interneten bilaketa eginda badirudi Kuiperren gerrikoa terminoaren erabilera oso zabalduta dagoela. Gainera, izen sistema hori bat dator astronomiako beste objektu batzuenarekin: Oorten hodeia (Oort astronomoaren omenez), Van Allenen gerrikoak (Van Allen astronomoaren omenez), eta abar.

Horrenbestez, nik uste Kuiperren gerrikoa dela izenburu egokiena. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2011-11-14, 11:13

Zalantzak aldatu

Aupa, Joxemai:

  1. Nik Frantses Akademia jarriko nuke. Euskaraz dauden erabilerak ikusita (itzuli gabe frantsesez jartzea, Frantziako Akademia jartzea...), Frantses Akademia da erabiltzaile fidagarrienak eta arrazoi sendoenak dituena (ikus, adibidez, Euskaltzaindiaren adierazpena, Frantses Akademiak 2008-06-12an egindako adierazpena dela eta, edota Iparraldeko euskaltzainetako bat den Jean-Baptiste Battittuk idatzitako artikulua: «Frantses Akademia eta Euskaltzaindia: bi ikuspegi desberdin»).
  2. Bi kontu dira horiek. Banan-banan aztertuta:
    1. Euskal Herriaren historialariak egitura gomendatuko nuke. Erabiltzen da (hemen eta hemen, adibidez), eta gainera koherentea da lantzen duten gaiaren egiturarekin; izan ere, inork ez du aipatzen Euskal Herriari buruzko historia, baizik eta Euskal Herriaren historia.
    2. Hizkuntzalariei dagokienez, espezialista horiek gure hizkuntzan izan duten eta orain ere duten erabilera ikusita, [hizkuntza] + hizkuntzalariak egitura da erabili beharrekoa: euskal hizkuntzalariak, frantses hizkuntzalariak, ingeles hizkuntzalariak, gaztelania hizkuntzalariak, errusiera hizkuntzalariak, latin hizkuntzalariak eta abar.
      Euskararen hizkuntzalariak eta abar ere onargarriak dira, baina askoz ere gutxiago erabiltzen dira. Bi hitz edo gehiagoko izena duten hizkuntza edo dialektoetarako utziko nuke: ekialdeko behe nafarreraren hizkuntzalariak eta antzinako grezieraren hizkuntzalariak adibidez.

Nahi duzun arte. --Xabier Armendaritz   2011-12-20, 10:07

50 milioi urte? aldatu

Kaixo Joxemai! Nondik atera duzu 50 milioi urteen datua Zumaiako Flyscharen inguruko oharrean? Selandiar-Thanetiar garaien artean 30 miloi urte "bakarrik" igaro ziren. -Theklan ·   ·   16:05, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Berez bai, ikus daitezke, baina justu flyscharen atal famatuan 30piko milioi urte dira. Beraz ikusiko dut ea erreferentzia hori nondik datorren. -Theklan ·   ·   20:15, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Eliza katolikoak (pluralean) eta Erromatar Eliza Katolikoa bereizi beharra aldatu

Kaixo, Joxemai. Eliza katoliko bat baino gehiago dago, eta gure Wikipedian zehaztea komeni da, batez ere kategorietan. Beraz, Erromatar Eliza Katolikoa sortu behar litzateke, eta horra eraman Eliza Katolikoa kategorian orain dagoen guztia. Erromatar Eliza Katolikoa ez diren Eliza katolikoen berri izateko, ikus, adibidez, en:Eastern Catholic Churches.

Egin zenezake lan hori, bot-arekin? --Xabier Armendaritz   2012-01-17, 12:33

Hara! Nik esan baino lehenago ere egiten ari zinen eta! Bueno, kasurik ez goiko oharrari, hortaz. --Xabier Armendaritz   2012-01-17, 12:34

83.213.188.228 IParen blokeoa aldatu

Kaixo, Joxemai. 83.213.188.228 IPak egin dituen ekarpenen zerrenda aztertuta, ematen du «Gaubea» artikuluan herritarraren izena aldatu izana nahi gabeko hanka-sartzea izan dela, eta ez bandalismoa. Ematen du herrietako biztanle kopuruak eguneratzen aritzen dela. Ez dakit ea blokeoa merezi zuen... Hala ere, zure esku uzten dut blokeoa kentzea edo ez; beharbada niri ihes egin didan asmo txarreko edizioren bat ikusiko zenion. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2012-01-23, 14:29

Mea culpa.   Egina - --Joxemai; (erantzunak) 15:43, 23 urtarrila 2012 (UTC)

Waldorf hezkuntza aldatu

Aupa, Joxemai: Copyrigth kontuak direla eta "Waldorf Hezkuntza" eta "Aramaioko Waldorf Eskola" sarrerak moztu dituzula ikusi dut. Nire ikasleek sartu dituzte horiek eta alta emateko garaian aklaratzen ez zirenez, nire klabeekin igo dituzte (eskolako IP salatuta dugu eta ondorioz alta prozesua etxean egin behar dute). Egia esateko igo baino lehen ez ditut irakurri; ikusi dut bai zuzenketa asko egin behar zela, baina plagioaz ez naiz konturatu. Kontua da bihar ikusten dutenean nahiko ezuste harrapatuko dutela, besteak beste, konpondu arte nota izoztuta geldituzko baitzaiela, eta horregatik mesede bat eskatu nahi nizuke: faborez horrelako ezabaketa egiten duzuenean ohartxo baten bidez argi eta garbi azaldu zegatia. Aurrekoan ere antzeko zerbait gertatu zitzaigun (artikulu bat aldaketa asko izan zituen denbora gutxian) eta ikasleek hasieran ez zuten oso ondo ulertzen.

Eta, jakina, barkatu hainbeste nahasketa sortzeagatik!--Joxerra 15:21, 22 otsaila 2012 (UTC)

Ederki. Zure azalpena erakutsiko dite. Eskerrik asko! --Joxerra 17:09, 22 otsaila 2012 (UTC)

Ezabatutako orria leheneratzea aldatu

Kaixo Joxemai. Atzo bandalismo ekintza bat detektatu nuen, bandaloaren izena eta ikastola aurkitu nituen eta haiekin kontaktuan jarri nintzen. Kontua da orain horren frogak eskatzen dizkidatela, baina ezabatu egin zenuen orria. Hemen ikusi dut administratzaileok badaukazuela orriak leheneratzeko aukera. Mesedea eskatu nahi nizuke, ea orria leheneratu dezakezun ikastolakoei erakusteko. Gero ni arduratuko nintzateke hura berriro ezabatzeko oharra jartzeaz. Orria hau da.

  Egina - --Joxemai; (erantzunak) 16:48, 25 apirila 2012 (UTC)

Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 19:31, 25 apirila 2012 (UTC)
Joxemai, hitz egin dute orria sortu zuen mutikoaren gurasoekin, ezabatu dezakezu orain.--Assar; (erantzun hemen) 14:18, 26 apirila 2012 (UTC)

Asteko argazkia aldatu

Aldaketa hau egin dut zuk proposatutako argazkian. Argazki horren aldeko botoa ematen duzula suposatu dut. ;) --Assar; (erantzun hemen) 08:50, 21 maiatza 2012 (UTC)

Bot flags aldatu

¿There is someone for check bot flag requests? ¿Hay alguien encargado de comprobar las solicitudes de bots? [3] --Kizar (eztabaida) 09:40, 9 ekaina 2012 (UTC)

Traducción aldatu

He hecho un bot que añade interwikis y necesito la siguiente traducción al euskera para añadirla al resumen:

Bot: Interwikis mágicos desde pt:Saki Fukuda

Gracias. --Kizar (eztabaida) 19:28, 13 ekaina 2012 (UTC)

Ezizenaz aldatu

Joxemai agurgarri kori: eskerrik anitx zore mezuarengatik entelegetu duran guziz. Ezizen (adibidez deuserez) hautetsia egokia ez baderitzot bertze ezizen bat sortatan dur. Bada orai Έπος του ανθρώπου dur ezizena. -Έπος του ανθρώπου (eztabaida) 22:38, 28 iraila 2012 (UTC)

Probentzako astoa aldatu

Ondo egindako zehaztapena! Txistea ematen du baina halaxe da; Probentzako astoa eta proba astoa gauza bera izan daitezke. Segi horren fin!--Gorritxiki 16:42, 21 urria 2012 (UTC)

Aiaraldeko eta Arratia-Nerbioiko irudiak, gizarte gaiei buruzkoak aldatu

Aupa, Joxemai. Gizarte gaiak euskaraz gehien lantzen dituen wikilaria hi haizenez, pentsatu diat beharbada etekina aterako dieala irudi hauei. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2012-11-27, 09:20 (Eguzk.)

Milesker. Gogokoenetan gordeta. - --Joxemai; (erantzunak) 09:32, 27 azaroa 2012 (UTC)
"Joxemai/2012 arteko eztabaidak" erabiltzailearen orrira bueltatu.