Lankide eztabaida:Barrie/2006ko abuztua

Sariak aldatu

Aupa Barrie. Ikusi dut bozketa bukaturik dagoela. Orain arte egon ahal da sarituren bat? Erantzun mesedez.--Landalan 14:47, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Aupa berriz ere! eskertuko nizuke nire proposamena begiratuko bazenu. Wikipediaren txokoan dago. Barkatu hainbeste lan ematearren.--Landalan

Txantiloi itzuliren akatsa aldatu

Arratsalde on! Konturatu naiz txantiloiaren akatsa zela inork ez duelako artikulua moldatu.

Itzulpen lanean nabil eta horretarako {{lanean}} erabiltzen ari naiz.

Bakarrik euskaratu behar ditut herri batzuen izenak, adibidez Baixa-Saxonia ren ondez Saxonia Behera.

Ez da itzulpen lan handia, baina hala ere barka iezadazu. Hurrengorako itzulita ipiniko dut artikulu osoa edo behintzat itzulita dauden atalak.

Beno, ondo izan!—Arabar

Aquí los euskaldunes sois vosotros. De todas formas, los nombre que yo trasladé existen también en euskera (y si no, ponlos en Google y ya verás como sí). Por cierto, me he quedado flipado con la rosa esa que tienes puesta ahí, y te he copiado y me le he llevado a mi página de discusión en la wiki en español. Espero que no te moleste. ¿La has hecho tú, o también te has copiado como yo?. Azken agurra Satesklop (euskara nekez) 15:34, 11 Abuztua 2006 (UTC)

Wikipedia:Formulak aldatu

Aupa Barrie! Ados nago. Zer deritzozu tutorialaz gain beste wikipedia artikulu multzo bat egitea sakontzeko izenarekin edo? Bertan formulen, taulen etab.en azalpen artikuluak sartuko genituzke. --Pello, beldur barik 18:35, 12 Abuztua 2006 (UTC)

Artikulua sortu aldatu

Aupa Barrie. Letren zerrenda horretan aldaketa txiki bat egin dut, ikurrak gehituz. Arrazoi duzu zegoenarekin ez zela nahikoa, eta oraindik ere gehiago ipini beharko ditugu, baina nik ez daukat oso argi zeintzuk. Ingelesezkoa zuzenean kopiatzea agian gehiegi litzateke. Agian greziera, zirilikoa eta horiek kenduta beste guztiak? Zer uste duzu?

Bestalde, bot-en kontua dela-eta, wikipedia guztietan gertatzen da bot izan gabe interwiki aldaketatxo batzuk egiten aritzen diren erabiltzaileena, nik neuk ere egiten dut noizbait. Aldaketa gutxi badira eta noizean behin, nik uste dut ez duela molestatzen; bestela, bot asko izan genituzke, eta hori ere ez dakit komenigarria den. Dena dela, bot-en kontua burokraten esku dago, nik zuzenean ezin dut ezer egin. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:09, 14 Abuztua 2006 (UTC)

Namespace aldatu

Aupa Barrie! Duela gutxi sortu nuen Wikipedia:Zer da artikulu bat? artikuluan adibidez erabili nuen terminologia hori. Ofizialki ez dut uste inork definitu duenik horrentzako hitz bat(euskaltermek ere ez du zehazten), baina euskarazko softwarean eta antzekoetan izen-tarte terminoa erabili ohi da. Horrez gain, izen espazioa ere ikusi izan dut, baina ez zait gehiegi gustatzen. Izen-tartea itzulpena da, bai... baina egokia iruditzen zait, esan nahi duena adierazteko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:59, 17 Abuztua 2006 (UTC)

Zirriborroak aldatu

Aipatu didazun azken kontu hau ez nekien, egia esan askoz hobeto dago horrela! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:10, 21 Abuztua 2006 (UTC)

Bai, zurekin ados nago. Amaierako ko hori jarri behar diegula zalantzarik ez, bestela zerbait falta dela nabaritzen da (eta berdina gertatzen da zirriborroen kategoria izen batzuekin), Errioxako beraz... Bestalde, amaierako artikulua jartzearen eztabaidagarriagoa den arren, ni jartzearen alde nago, hobeto gelditzen da-eta. Gainera, ... aurkibidea amaitzen direnei artikulua jarri badiegu, ... zirriborro amaitzen direnei ere jarri beharko diegu, ezta? Ados nago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:34, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Pi (zenbakia) aldatu

Iepa! Ikusi dut Pi (zenbakia) artikuluaren lehenengo lerroan ipini duzula argipen esalditxu bat. Sortu ahal izango genuke hori idazten duen txantiloi bat? {{argipen esaldi|Pi}} idazterakoan automatikoki argipena adieraztea eta Pi artikulura lotura eukitzea? Ez dakit ondo azaldu dudan nire burua. --Pello, beldur barik 14:16, 22 Abuztua 2006 (UTC)

Estatistikara lotura aldatu

Egia da, ez nuen ikusita orain arte! Eskerrik asko esateagatik! -Theklan 15:23, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Azaleko kategoriak aldatu

Bai, ados nago kategoriak txukundu beharra dagoela. Artea eta kultura banatzearena ere nire ustez aproposena da. Zalantza bakarra sortzen zait, ordea. Bai Arteak, eta bai bot-arekin aldatzeko jarri duzun Kirolak kategoriak, ez daukat oso argi pluralean izan beharra daukatenik. Interwikiak begiratuz gero, batzuk pluralean eta batzuk singularrean jartzen dute... baina ez da oso argi dagoen zerbait. Berez kategoria kirola da nire ustez, baina bertan kirolak biltzen ditu, beraz ez dakit... Zer dela-eta uste duzu pluralean egon behar duela? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:07, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Interwikis en gl.wiki aldatu

Hola. Gracias por contribuír en la Galipedia. Siento no poder hablar en tu lengua. Quería preguntarte, pues me sorprende, que ventaja tiene poner '<no include> interwiki </no include>. En la Galipedia (gl.wiki) no lo hacemos así, es la primera vezque lo veo. Fíjate en cualquier otra página con interwikis y verás que (creo yo) no hai diferencia. Yo no observo ventaja ninguna. Un cordial saludo gl:User talk:Lmbuga

Bai banekien, baina ez dira berdinak... gainera, beste wikietan nik egin dudana erabiltzen da (batzuetan) Bot-ak asko daude, baina baimenduta ez.Kabri, (erantzunak hemen) 11:47, 28 Abuztua 2006 (UTC)

Eskerrik asko ;) Kabri, (erantzunak hemen) 12:47, 28 Abuztua 2006 (UTC)

-(e)ko amaiera urteekin aldatu

Aupa Barrie. Beste egunean eztabaidatzen aritu ginela-eta, egia esan arrazoi duzu, esaterakoan hamar amaiera duten urteek -eko amaiera izan behar dutela, eta ez -ko. Beraz, 10, 30, 50, 70 eta 90 amaiera duten hamarkadek -eko izan beharko lukete, eta 20, 40, 60, 80 eta 00 amaiera dutenek -ko. Zalantzak dauzkat, hobeto ote den guztiak ko amaierarekin uztea, edo dagokienei eko hori jartzea; txantiloietan eta horrelakoetan amaiera ezberdinak izateak sortu dezakeen nahasteagatik. Adibidez, 1990eko hamarkada artikuluan goikaldean ageri den txantiloian 1980koa - 1990ekoa - 2000koa jarri beharko luke. Begiratu beharko da txantiloietan hori egitea posible den.

Bestalde, eta honekin lotuta, pentsatu dut ondo egongo litzatekeela urteei kategoriak sortzea, [[Kategoria:1989]] bezalakoak. Ondoren barruan beste wikipedia batzuek duten bezala [[Kategoria:1989ko jaiotzak]], [[Kategoria:1989ko heriotzak]] eta [[Kategoria:1989ko gertaerak]] sortzeko. Horrela antolatzeak asko erraztuko luke urteen artikuluetako informazioa osatzea. Honekin ere arazo bera dago, Kategoria:1990eko jaiotzak eta Kategoria:1985eko jaiotzak kategoriek, esate baterako, eko amaiera dute. Nik uste dut txantiloietan horrelakoak ezberdintzea posible izango dela funtzio matematikoak erabiliz, eta eko eta ko amaierak ezberdindu beharko genituzkeela artikulu zein kategoria izenetan... Zer pentsatzen duzu zuk honen inguruan? Egokia iruditzen zaizu jaiotzak, heriotzak eta gertaerak kategoriak sortzea? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:28, 31 Abuztua 2006 (UTC)

Ea urteen kategoriak, eta jaiotza eta heriotzen kategoriak sortzen hasten naizen arratsaldean-edo bot-arekin. Gertaerekin arrazoi duzu, agian ez dela hain erraza, nik ingelesezko [[:en:Category:1500 establishments|1500 establishments] itxurako kategoriengatik esaten nuen, baina ingelesezkoa da bakarra... :S Gertaera batzuk baldin badaude, zuzenean urtearen kategorian sar ditzakegu; adibidez, 2001eko irailaren 11ko atentatuena 2001 kategorian, 2001eko gertaerak sortu gabe. Komentatuko dizut kategoria hauek sortutakoan, eta orduan poliki-poliki eskuz kategorizatzen joan beharko dugu, hori bai ezin dela bot-arekin egin, baina prisarik gabe egitekoa litzateke.
Bestalde, hamarkaden kategoria eta artikuluak mugitzearena ere aztertuko dut, bot-ek nik dakidala mugimenduak egiteko aukerarik ez dute eskaintzen, baina nolabait automatizatzen saiatuko naiz. Txantiloiena ere begiratuko dut.
Lan dezente, baina egin beharrekoa... eskerrak bot-ak existitzen diren! Komentatuko dizut kategoriena prestatzen dudanean. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:03, 31 Abuztua 2006 (UTC)
"Barrie/2006ko abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.