Lankide:ZumaiaLH21/Proba orria

Harri iraularia

Harri iraularia(Arenaria interpres) hegazti mota bat da.

Deskribapena aldatu

21-24cm arteko luzera eta 43-49cm arteko hego-zabalera ditu. 120g inguru pisatzen du. Gorpuzkera trinkoa eta moko txikia du, harri txikiak iraultzeko egokia. Hortik dator bere izena.

Bizitokia aldatu

Negua datorrenean hegoalderantz jotzen du eta kostaldeak okupatzen ditu. Eremu harritsuak atsegin ditu, biluziak edo algaz estaliak, eta baita gizakiak egindako egiturak ere moluskuak harrapatzeko.

Elikadura aldatu

Intsektuek eta larbek osatzen dute bere dietaren gehiengoa. Intsektu gutxi dagoenean beste ornogabe batzuk eta landareak jaten ditu.

Ugalketa aldatu

Bikoteak sortzen direnean hainbat urtetako kumaldiak sortzen dituzte elkarrekin. Maiatza eta abuztuaren artean ugaltzen dira.