Lankide:Wikimaribarre/Proba orria

Miren Gabantxo Uriagereka (Bermeo, Bizkaia, )

Biografia aldatu

Telebistako kazetaria eta unibertsitateko irakaslea da Ikus-entzunezko Komunikazioaren eta Publizitatearen arloan. Irakasle eta ikertzaile iraunkor lanpostua lortu zuen UPV/EHUn, profesional, irakasle eta ikertzaile gisa zituen merituak hainbat auzitegi akademikotan defendatu ondoren; azkena, 2018an, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradun José Luis Castro de Paz buru zuen lehiaketa-oposizio batean.

Ikasketak aldatu

Kazetaritzan lizentziatua, Interneteko Komunikazio Inguruneen Garapenean Masterra Mondragon Unibertsitatean eta Komunikazioan doktorea UPV/EHUn, Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Diplomatura gehitu du (2020-2021), UNED-Bergara Zentro Elkartuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian, Gobernantza Demokratikoko Institutuaren (Globernance) lankidetzarekin.

Ibilbidea aldatu

Miren Gabantxo-Uriagereka Doktorea izatez kazetaria da eta Ikus-Entzunezko eta Publizitateko arloan egin zuen Doktoradutza UPV/EHUn (2012). ´Jordi Grau. Cine, amor y muerte' tesisa Santos Zunzunegui, Zine Historian Katedradunaren ardurapean egin zuen. Horretan, 1957-1994 bitartean, zinemagile kataluniarraren pelikulen azterketa sakona egin zuen diktadurapeko zentsura eta demokrazioaranzko bilakaera soziopolitikoa nola islatzen zen irudietan aztertuz.

UPV/EHUko HAUtaldea ikerketa taldean parte hartu zuen sasoi batean antropologia bisuala egiteko asmotan. Orain LAIDA/Gaur egungo Euskal Literatura ikertzen dagoen lan taldean dabil. Izatez, Kazetaritzako Lizentziatura eta Masterra egin zituen UPV/EHUn eta horrez gain, beste Masterra badu - Mondragon Unibertsitatean eginda-, `Interneteko Edukinen Garapenetan`. Hainbat ikasgai garatu ditu euskaraz eta gazteleraz bai MUko eta bai UPV/EHUko unibertsitateko ikasleentzat, bereziki Giza Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatean, gaur egungo narratiben inguruan, ikusentzunezko arloan eta bai komunikazio estrategia berrien gainean. Ikasleekin Erantzukizunezko Kazetaritza eta Komunikazio konpetentzien Transferentzia egitea asko ardura zaion kontua da.

EITBrentzat lan egin zuen 90.eko hamarkadan, albisteak eta erreportaiak egiten gidoilari eta editore gisa. Gainera zortzi urteko unibertsitateko kudeaketa- arduren esperientzia ere du, Azpiegituretako Dekanorde moduan eta Kultura arduradun moduan ibili baita UPV/EHUn.[1]

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Miren Gabantxo. .

Kanpo estekak aldatu