Lankide:Vrcuss/Proba orria

Pribatutasuna


Zoom bere pribatutasun politiko eta datu korporatiboen trukaketengatik kritkatua izan da, eta, bideotxaten sortzaileak deietan zeuden erabiltzaileen pribatutasuna bortxatzeko aukera zutelako. Horretaz gain, arazoak egon daitezke baimendu gabeko ikasleen zaintzarekin eta bortxaketa posibleak ikasleen eskubidetan Ley de Privacidad y Derechos Educativos de la Familia (FERPA) legearenpean. Konpainiak dio, bideoen zerbitzuak FERPA araudia betetzen dutel eta bakarrik biltzen eta biltegiratzen dituztela erabiltzaileen datuak oinarri teknikoetarako.


2020ko martxoan, Motherboard aldizkariak artikulu batean aurkitu zuen iOS konpainiak hasieran Facebooki bidaltzen ari zizkiola analisi datuak erabiltzaileen gailuetatik, zerbitzuarekin Facebook kontu bat erabiltzen ari bazen kontuan izan gabe eta erabiltzaileari jakinarazi gabe. Zoom-ek erantzun zuen arazoaren berri duela gutxi izan zutela eta aplikazioa adabaki zutela SDK ezabatzeko. Enpresak aditzera eman zuen SDK-k erabiltzailearen gailuko espezifikazioei buruzko informazioa (hala nola, modeloen izenak eta sistema eragileen bertsioak) biltzen zuela zerbitzua optimizatzeko eta ez zuela informazio pertsonala biltzen. Hilabete berean, Zoom auzitara eraman zuen erabiltzaile batek Estatu Batuetako auzitegi federalean legearen kontra eta sekretuki datu pertsonalak bidali zituelako hirugarrengo bati, Facebook barne. Zoomek ordea ondorengoa erantzun zuen: «Ez ditu inoiz erabiltzaileen datuak saldu iraganean eta ez duela intentziorik etorkizunean erabiltzaileen datuak saltzea».


2020ko apirilean, automatikoki erabiltzaileen datuak eta posta elektronikoko helbideak LinkedIn-era bidaltzen zituen Zoomeko funtzio bat aurkitu zen datuen erauzketa ahalbidetzen zuena, erabiltzaile batzuei beste partehartzaileen LinkedIn-eko profileko datuak atzitzea ahalbidetzen zieten. Enpresak integrazio hori desgaitu zuen. 2020ko maiatzan, Merkataritzako Batzorde Federalak Zoomeko pribatutasun praktikak ikertzen ari zituela adierazi zuten. Batzordeak kexa batean argudiatu zuen gutxienez 2016tik, «Zoom-ek giltza kriptografikoak mantendu zituela bere bezeroen bileren edukietara sartu ahal izateko, ez zuela puntutik punturako zifraketa hornitzen, faltsuki baieztatu zuen HIPAA-ren betetzea, ZoomOpener web zerbitzua instalatu zuen baimen egokirik gabe, Zoom aplikazio ezabatuz gero ez zuen web zerbitzari hori ezabatzen eta bere Zoom-eko bilerak agindutako zifraketa maila baino maila baxuago batekin aseguratu zuen». 2020ko azaroaren 9an, konpainiak segurtasun ezaugarriak aldatzeari uzteko hitzarmen batera ailegatu zen, informazioaren segurtasun programa bat sortzea, sei hileko bakoitzeko ebaluazio bat hirugarrengo batetik jasotzea eta segurtasun neurri adizionalak inplementatzea.