Lankide:Txikillana/Fractura de fémur

Femurraren haustura, osasun oneko pertsonetan, traumatismo handi baten ondorioz eginiko haustura izaten da; halere, femur haustura gehienak osteoporosia duten pertsonetan gertatzen dira, traumatismo txikien edo erorketen ondorioz.

Izendapena aldatu

Askotan "mokorreko haustura" edo "aldakako haustura" bezala ezagutzen dira, baina gehienetan izen hau ez da egokia izaten, giltzadura koxofemorala bera ez baita ukitua egoten.

Sailkapena aldatu

Femur hausturen artean hainbat azpimota bereizten dira, pronostiko eta bide terapeutiko desberdinekin.

Sailkapen topografikoa aldatu

  • Femurraren buruaren haustura: traumatismo handien ondorioa izaten da, eta batzuetan luxazio koxofemoralarekin batera gertatzen da.
  • Femurraren lepoaren haustura: beste izenez haustura azpikapitala edo intrakapsularra). Femurraren buruaren eta trokanter handiaren artean gertatzen da. Haustura hauek femurraren buruaren odol ekarpena eten ditzakete, eta honek hezur atal honen nekrosia ekar dezake.
  • Trokanterren arteko haustura: haustura trokanter handiaren eta txikiaren arteko lerroan gertatzen da. Ohikoena da, eta konplikaziorik ezean pronostiko ona du.
  • Trokanterren azpiko haustura: trokanter txikiaren azpiko aldean edota femurraren diafisian.

Gardenen sailkapena aldatu

Sailkapen guztiak hiru faktoretan oinarritzen dira:

a. Hausturaren maila. b. Hausturaren zeiharkakotasuna. c. Zatien ezaugarriak.

Lehenengo faktoreak batez ere femurraren buru eta lepoaren odoleztatzearekin du zerikusia.

Bigarrenak, berriz, egonkortasunarekin.

Hirugarren faktoreak haustura-zatien erredukzio aukerarekin.

Faktore hauen konbinazioak gidatzen ditu irizpide ortopedikoak edo kirurgikoak.

Patogenia aldatu

Mokorreko haustura gehienak energia baxuko traumatismoen eraginez adineko pazienteetan gertatzen dira, honek dakarren ospitalizazioa eta arazo gehigarriekin.[1] Hori dela eta, osasun programek indar handia ezartzen dute osteoporosiaren tratamenduan eta erorketen prebentzioan.[2]

Hezurra ahultzen duten faktoreak:

Tratamendua aldatu

Tratamendu ortopedikoa aldatu

Femur hausturak gutxitan tratatzen dira modu kontserbadorean, gehienetan emaitza onenak barne-finkapen metalikoekin lortzen baitira. Tratamendu kontserbadorea paziente oso nagusientzat edo oinez ibiltzea ezinezko dutenentzat gorde ohi da, kirurgiatik errekuperatzeko lanak merezi ez duenean.

Tratamendu kirurgikoa aldatu

Ohikoena da. Prozedura haustura motaren arabera aukeratzen da.

a. Femurraren buruaren hausturak: helburua hezur zatiak tolestea eta tartean egon daitezkeen ehun bigunak baztertzea izaten da.

b. Femurraren lepoaren hausturak: femur buruaren odol-zirkulazioa berreskuratu dezaketen paziente gazteetan, barne-finkapen metalikoak ezartzen dira; 75 urte baino gehiagoko pazienteetan, berriz, protesiekin emaitza hobea lortzen da.

c. Trokanterren arteko hausturak: pieza metalikoekin lotzen dira, batzuetan femurraren buruaren artroplastiarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Goldacre, Michael et alii. (2002). Mortality after admission to hospital with fractured neckof femur: database study. British Medical Journal, 868-869 or..
  2. Rodríguez-Molinero, Alejandro; Narvaiza, Leire; Gálvez-Barrón, César; de la Cruz, Juan José; Ruíz, Jorge; Gonzalo, Natalia; Valldosera, Esther; Yuste, Antonio. (2015-11-01). «Caídas en la población anciana española: incidencia, consecuencias y factores de riesgo» Revista Española de Geriatría y Gerontología 50 (6): 274–280.  doi:10.1016/j.regg.2015.05.005. ISSN 0211-139X. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).