Lankide:Naroah8/Proba orria

Bihotz-plexua aldatu

Atalak[1] aldatu

Azaleko plexua aldatu

Aorta arku eta birika enborraren aurrean kokatzen da[2] .

Osagaiak aldatu

Azaleko plexua, bagus nerbiotik eratorritako ezker aldeko iduneko goiko bihotz-nerbio sinpatikoa eta ezkerraldeko bihotz-nerbio bagalek osatuko dute .

Adarrak aldatu

Hainbat adar emango ditu ondorengo egituretara:

Sakoneko plexua aldatu

Zintzurrestearen bifurkazioaren aurrean eta aorta arkuaren atzean kokatzen da, hau da, bi egitura horien artean.

Osagaiak aldatu

Iduneko bihotz-nerbio sinpatikoak eta bagus nerbiotik datozen bihotz-nerbio bagalak (azaleko plexuaren parte ez direnak). Nerbio laringeo atzerakariak ere azaleko bihotz plexuan parte hartzen dute.

Adarrak aldatu

Eskubiko eta ezkerraldeko ataletan banatuko dira:

Eskubiko atala aldatu

Adar bat eskubiko birika arteria aurretik pasako da eta adartxo batzuk emango dizkio aurreko birika plexura, ondoren aurreko plexu koronarioaren parte izango direnak. Beste adar bat berriz, eskubiko birika arteriaren atzetik pasako da eta eskubiko atriora bideratuko ditu adartxoak, ondoren atzeko plexu koronarioan parte hartzen du.

Ezkerreko atala aldatu

Bihotz plexuko azaleko atalarekin konektatuta dago. Ezkerreko atriora eta aurreko birika plexura bideratuko ditu adarrak. Azkenik, atzeko koronario plexuaren gehiengoan parte hartzen du.

Patologia[3][4] aldatu

Plexu kardiakoa, edota hori osatzen duten edozein nerbioren kalteak, bihotzaren funtzionamendu okerra dakar. Izan ere, azken finean, nerbio sinpatiko zein parasinpatikoei esker erregulatzen da bihotzaren indarra eta bihotz-maiztasuna. Bi kasu aurki ditzakegu:

  • Sinpatiko zuntza denean kaltetutakoa, inerbazio sinpatikoaren murrizketa egongo da, eta ondorioz, ezin izango da bihotz-maitasuna igo. Hori dela eta, bradikardiak pairatuko dira.
  • Aldiz, nerbio bagoa kaltetzen bada, parasinpatikoaren funtzionamendua murriztuko da. Gaixoak ez du bihotz-maiztasuna jeisteko ahalmena izango, eta ondorioz, takikardiak izango ditu.

Kasu bietan, bihotzak ez du odola behar bezala ponpatuko eta gutxiegitasun kardiakoa ager daiteke.

Beraz, esan genezake, bihotz plexuan kalteak sortzeak arritmia kardiakoak eragin ditzakeela (alterazioak bihotz-maiztasunean).

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Vasu, Balaji. «Cardiac plexus | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» Radiopaedia (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
  2. Drake, Richard L., Ph.D.. (2010). Gray anatomía para estudiantes. (2a ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-84-8086-671-2. PMC 688355950. (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
  3. (Ingelesez) «Innervation of the heart» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
  4. (Ingelesez) Fukui, Kurumi; Ikeda, Shingo; Yokota, Toshiya; Hoshino, Tatsuhiro. (2019-08-08). «Anatomical consideration of the cardiac plexus to prevent grave bradycardiac arrhythmias associated with lung cancer surgery: a case report» Surgical Case Reports 5 (1): 129.  doi:10.1186/s40792-019-0686-6. ISSN 2198-7793. PMID 31396768. PMC PMC6687800. (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).