Computer´s flow information


Periferiko bat ordenagailu bati lotuta dagoen gailu fisikoa da, honek prozesatzeko unitate zentralarekiko(link) independientea eta osagarria da.

Periferiko bezala hartzen dira ordenagailua kanpoarekin komunikatzeko erabiltzen den hardwarea(link). Baita ere informazioa gorde dezakete, memoria nagusiaren osagarria izanez.

Periferikoak sarrerakoak (teklatua, sagua), irteerakoak (pantaila, inprimagailua) eta sarrera-irteerakoak izan daitezke (komunikaziozkoak —modema, faxa...— edota biltegiratzekoak —USB atakak, memoria txartelen irakurgailuak...—).

Ordenagailuaren nukleoaren parte ez direnak, hau da memoria nagusia eta CPU-a, periferikoak bezala hartzen dira. Hauek CPU-aren sarrera irteerako datuen prozesuen osagarriak dira.  Ordenagailuaren hiru unitate zentralak, CPU, memoria nagusiak eta sarrera irteerako azpisistema haien artean komunikatzen dira hiru kanal edo busen bitartez:

  • Helbidea, lortu nahi den datua ala periferikoa aukeratzeko.
  • Kontrol, datuaren gainean egingo den operazioa aukeratzeko(idazketa, irakurketa ala eguneraketa).
  • Datuak, datuak zirkulatzen duten lekua.

Periferikoen sailkapena aldatu

Periferikoen definizioan osagarriak baina ez oinarrizkoak direla esan arren periferiko asko ordenagailuaren elementu funtsezkoak dira. Pantaila nahitanaiezkoa den periferiko bat iruditu dezake, baina teknikoki ez.  Arratoia guztiz beharrezkoa den beste bat dirudi, baina sistema eragileak komando lerroak erabiltzen duen interfazea dakarte, arratoia ez ezinbestekoa eginez.

Sarrerakoak aldatu

Erabiltzailea edo beste gailu batek sartzen duten datuak biltzen eta digitalitzatzen ditu. Ordeganailuak prozesatzeko bidaltzen dizkio.

Sarrerako periferikoak aldatu

Teklatua aldatu

Teklatua (link aqui)ordaganailuaren periferikoa da, fisikoa ala birtuala, mugikorren pantailan agertzen dena adibidez. Periferiko honek aginduak eta datuak ordenagailuan sartzeko erabiltzen da. Bere jatorria idazmakinetan eta teletipoetan dauka, teklatu bezala erabili zela lehenengo ordenagailuetan eta biltegiratze gailuetan. Teklatuen artean desberdintasun ugari egon arren, teklatuaren distribuzio alfanumerikoaren arabera  sailkatzen dira. Normalean fabrikatzaileen eta gailuen artean berdinak direlako.

Sagua aldatu

Sagua (link aqui)ingelesetik mouse eskuarekin erabiltzen den sarrerako periferikoa da. Mugimendua detektatzen du, pantailan islatzen erakusle baten bidez. Lehen mugimendua islaratzen zen sagua zuen boltxo baten bidez, honek bi arrabol mugitzen zituen bat X ardatzarako eta bestea Y ardatzarako. Gaur egun, bolatxoa erabili ordez argia erabiltzen da. Argi honek gainazalean islatzen da eta mugimendua detektatzen. Ispilu edo islatzen duen gainazale batekin ez du funtzionatuko, argia ez duelako bere lana ondo egingo. Horregatik, sagu-azpikoen erabilpena gomendatzen da.

Mikrofonoa aldatu

Mikrofonoarekin audio grabatu daiteke aplikazio informatiko baten bitartez. Baina baita ere ahotsaren ezagupena erabiltzeko erabil daiteke.

Eskaner aldatu

Sarrerako periferiko honek argia erabiltzen du irudia bat formatu digitalan bihurtzeko. Gaur egun eskaner hauek funtzioaniztunak dira.

Beste batzuk aldatu

  • Kamera digitala
  • Joystik
  • Web kamera
  • QR kode eskanerra

Irteerako Periferikoak aldatu

Ordenagailuaren informazioa kanporantz erakusten duten periferikoak dira. Hauek impulso(bultzada) elektrikoak erabiltzaileak ulertuko duen zerbaitetan bihurtuko dute. Baina mota honeko periferiko guztiek ez dute informazioa erakusten,  inprimagailuak, adibidez, ez du informazioa erakusten.

Pantaila aldatu

Irteerako periferiko bat da, honek ordenagailua sortzen duen datuak grafikoki erakusten ditu. Mota askoko pantailak daude, adibidez:

  • Izpi katodikozko hodi (CRT)
  • Plasmazko pantaila (PDP)
  • Kristal likidozko pantaila (LDC)
  • OLED
  • Beste batzuk

Inprimagailu aldatu

Elektronikoki gordeta dauden testuak edo grafikoak kopia fisikoak sortzen ditu, normalean paperan. Horretarako laser teknologia erabiltzen da edo tinta-kartutxoa. Inprimagailu batzuk ordenagailuarekin kable bidez daude konektatuta. Beste batzuk, ordez, sareen bidez. Sare horreko erabiltzaile guztiak inprimagailua erabil dezakete. Gaur egun inprimagailua funtzioaniztunak dira, inprimatu eta eskaneatu egiten dituzte. Esan beharra dago inprimagailu multifuntzional hauek ez direla irteerako periferikoak sarrera/irteerekoak baizik.

Bozgarailu aldatu

Irteerako periferiko honek seinale elektrikoak soinuetan bihurtzen ditu. Ordenagailuak igortzen duten soinuak entzuteko erabiltzen dira. Esan beharra dago, txartel nagusiek bozgorailu bat ekartzen dutela akats soinuak edo prozesuak adierazteko.

Beste batzuk aldatu

  • Led
  • Soinu-txartel
  • Display
  • Bideo proiektore

Sarrera eta irteera periferikoak aldatu

Periferiko hauek ordenagailuari komunikatzea laguntzen die. Informazioa jasotzea eta erakustea uzten dio.

Ukimen-pantaila aldatu

Pantaila bat da non ukimenari sentikor den. Horrela datuak sartu daitezke, teklatu birtual baten bidez adibidez. Gainera, pantailan sartzen den datuen ondorioz sortzen den informazioa erakutsi daiteke.

Inprimagailu aldatu

Gaur egungo inprimagailuak normalean funtzioaniztunak dira. Hau da, datuak inprimatzen eta eskaner baten bidez irakurtzen ditu. Eskanerra sarreko periferiko bat izanik eta inprimagailua irteerakoa.

Errealitate birtualako kaskoak aldatu

Sarrera eta irteerako periferiko honek hiru dimentsiko errealitate birtual bat erakusten eta bertan eragina izatea ahalbidetzen dizu. Kasu honetan, kaskoa erakusten dizun errealitate birtuala izango litzateke irteera. Gorputzaren mugimendua baizik sarrera.

Biltegiratze Periferikoak aldatu

Informazioa jasotzeko erabiltzen diren periferikoak dira. RAM motako memoriak ezin dira mota honetako periferikoak bezala hartu, gordetzen duten informazioa ez delako betirako biltegiratzen.

CD grabagailua aldatu

Disko trinkoetan (CD) edo DVD-etan datuak grabatzeko balio duen periferikoa. CD grabagailuek CD-a baino ezin dute grabatu eta DVD grabagailuek bi euskarrietan grabatu dezakete. Euskarri horiek 4 mila disko grabatu ditzakete, eta kantitate horrekin degradatzen hasi dira.

CD irakurgailua aldatu

CD irakurgailu bat gailu elektroniko bat da, laser izpi bat erabiliz horiek irakurtzea ahalbidetzen duena eta, ondoren, hau ordenagailuak interpretatzen dituen bulkada elektrikoetan eraldatzea ahalbidetzen duena, CD grabagailuek idatzitakoak (askotan "erregailu" deituak), CD irakurgailuaren antzeko gailu bat, kontrakoa egiten duenaren diferentziarekin, hau da, bulkada elektrikoak laser argi sorta batean eraldatzea, CDan datu bitar formakoak gordetzen dituztenak.

Oso sineste arrunta da putzu bat balio bitar bati dagokiola pentsatzea, eta lau bat beste balioari, baina ez da horrela, balio bitarrak putzutik lauterako trantsizioek detektatzen baitituzte, eta alderantziz: trantsizio batek 1 bitar zenbakia zehazten du, eta putzu edo lau baten luzerak 0 bitar zenbakien ondoz ondoko kopurua adierazten du.

DVD grabagailua aldatu

DVD grabagailua disko optiko unitate bat da, disko aldakor digitalak (DVD) audio, bideo eta datu formatuan irakurri eta grabatzeko gai dena. Grabatutako DVD diskoak edozein DVD erreproduzitzailetan erreproduzitu daitezke.

DVD irakurgailua aldatu

DVD erreproduzitzaile (herrialde batzuetan "DVD-a jotzen du") Blu-Ray Disko, CD eta DVD diskoak erreproduzitzeko erabiltzen den gailu elektronikoa da. DVD erreproduzigailu gehienek telebista bezalako irteera-gailu batera konektatuta egon behar dute.

Disko gogorra aldatu

Ordenagailuan gordeta dagoen informazioa biltegiratzen da disko gogorretan. Memoriak eta disko gogorrak batzuetan pentsatzen dugu gauza bera dela, baina ez. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu eta gertaeraren arabera erabiltzen da bat ala bestea. Adibidez, daturen bat lortu nahi dugunean, memoria hartzen du disko gogorraren datu-multzo bat (disko gogorreko kopia bat eginez) non egon daiteke bilatzen duen datu konkretu horrek. Horrela bilaketak azkarragoak dira. Hala ere, ordenagailua amatatzen dugunean, memorian zeuden datuak galtzen dira. Horregatik, disko gogorrak erabiltzen dira arazo hori sahiesteko. Gainera, barnekoak edo kanpoko disko gogorrak izan daitezke.

USB aldatu

“Universal Serial Bus” edo pendrive kanpoko disko gogorrak bezala dira baina bere tamaina eta biltegiratze kapazitatea txikiagoa da. Gainera, memoria-flash erabiltzen dute datuak irakurtzeko eta idazteko une berean.

Komunikazio Periferikoak aldatu

Bi gailu edo gehiagoen artean komunikazioa ahalbideratzen du.

FAX aldatu

Fax edo telefax transmisio telefonikoen bidez egiten da. Fax makina eskaneatzen du dokumentu bat edo argazki bat eta bihurtzen du mapa-bit argazki batean. Gero, telefonia sareetatik bidaltzen dio inprimagailu bati edo beste irteera-gailu bati bultzada elektrikoen bidez.

Bideratzaile aldatu

Router edo bideratzaileak sare desberdinetan dauden bi pertsonak komunikatzeko erabiltzen dira. Hau da, routerrak ibilbide bat sortzen du datu-paketak jatorritik bere helmugara iristeko sareen artean.

Switch aldatu

Switch-ak datu-paketeen transmisioa sahiesten dute bi konputagailuak sare berean badaude. Bestela, routerrak egotea beharrezkoa izango litzateke.

Modem aldatu

Modem-a erabiltzen da, batez ere, bi konputagailuak elkarrekin komunikatzeko. Modem-a hartzen du mezua eta seinale-analogikoak sortzen ditu eta hartzailearen modem-a hartzen du seinale hauek eta seinale-digitaletan bihurtzen ditu. Seinale digitalak ordenagailuak ulertzen ditu baina analogikoak ez. Gainera, interneta izateko beharrezkoa da modem bat izatea.

Sare-txartela aldatu

Beste konputagailuekin edo beste gailuekin  komunikazioa izateko beharrezkoa da sare-txartel bat. Sare-txartela sare batean izateko sarbidea ematen dio ordenagailuari eta Sare-txartela identifikadore bat MAC (“Media Access Control”) ematen dio ordenagailuari baimena izateko.

USB HUB aldatu

Gailu honek ahalbidetzen dio erabiltzaileari konektatzeko USB gehiago, baldin eta USB portu kopuruak gainditzen badira. Gailu honek hainbat USB portu dauzka, bi baino gehiago izan lirateke, eta informazio guztia bus kable beretik transmititzen da. Gainera, tresna hau ordenagailuan konektatzen da USB portu batetik.

Kanpo estekak aldatu