Lankide:Maitemanso/Proba orria

Gure ekosistemetako flora. Txikipediarako sarreren sorrera edo hobekuntzaren bitartez gure ikasleek txikipedia proiektuan parte hartuko dute. Euskal Herriko ekosistemen ezaugarriak ezagutu eta bertako floraren bitxikeriak ikastea eta txikipedia osatzea da helburua, baita idatzitako informazioaz baliatuz gymkana bat prestatzea ere. Horrela, irakaskuntza pasiboa erabiltzeaz gain ekosistemen ezaugarriak eta bertako floraren ezaugarriak irakurriz, irakaskuntza aktiboa erabiliko dugu: ikasleek artikulu bat idatzi beharko dute Flora eta Ekosistema sarrerrekin lotzeko gero gymkana bat osatzeko.

Ekintza hau oso interesgarria izan daiteke biologia eta geologia irakasgaian burutzeko Euskal Curriculumari lotuta. Gure ikasleen ezagutzak aberastuko ditugu modu interaktibo batean, haiek uneoro protagonistak direlarik. Lehenengoz bilaketa bat egin beharko dute webgune desberdinak eta textu liburu desberdinak arakatuz. Behin informazioa izanda, informazio hori moldatu beharko dute txikipediarako aproposa izan dadin eta azkenik, haiek idatzitako artikuluaz baliatuz galderak sortu beharko dituzte gymkana osatzeko. Era horretan bertako ekosistemak eta flora ondo ulertu eta barneratu dituztela erakutsi beharko dute. Izan ere, txikipediaren baitan idatziz, haiek baino gazteagoak direnentzako azalpenak prestatuko dituzte. Metodologia mota horri irakaskuntza bidezko ikaskuntza deritzo, eta helburua ikaslea irakasle bihurtzea da. Ikasleek gai jakin baten inguruko azapenak ematen baitituzte ezagutza-maila txikiagoa duten ikasleei.

Kokapen orientagarria aldatu

Hezkuntza- etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH)  4 maila.

Ikasgaia: Biologia ikasgaia. 4 multzoa: Biodibertsitatea. Ekologia eta ingurunema *Euskal Curriculumaren berariazko edukien zehaztapena

Ikasle profilekin egiteko: Ikasle- profila ikaskuntza prozesuan zehar ikasleak eskuratu behar dituen gaitasun eta balioen multzoa bezala ulertuta, programazio didaktiko honekin lortu nahi den ikasle- profila honakoa da:

  • Euskal Herriko ingurumenari buruzko ekosistemak aztertzen eta kontzientzia duena.
  • Hausnarketa kritikoa eginez eta ikerketan oinarrituz, errealitateari behatuz, informazioa arakatzeko eta proiektu bat gauzatzeko gai den pertsona.
  • Autonomoa, kritikoa eta sortzailea izatea, ekimenerako joera erakusten delarik.
  • Kolaboratzailea den pertsona, hau da, talde lanean lan egiten dakien pertsona.
  • Konpetentzia digitala menperatzen duen eta gailu elektronikoekin trebetasuna erakusten duen ikaslea.

Modalitatea: Nahiz eta aurrez- aurreko hezkuntza modalitatearekin egiteko proposamen bezala pentsatua egon online egiteko aukera ere eskaintzen du. Proiektuan zehar ikasleek modalitate digitala erabiliko dute, hau da, ikasleek online baliabideak erabili beharko dituzte proiektuaren jarduerak egiteko. Hala nola, txikipediarako artikulua sortzea, beste taldeentzat landutakoaren inguruko gymkana sortzea eta azkenik, txosten idazteko.

Zenbat denboraz gutxi gorabehera: Proposamenak hiru asteko iraupena izango du eta hiru fasetan banatuko da. Lehenengo fasean, ikasleek taldeka aukeratutako ekosistemaren inguruko informazioa bilduko dituzte hainbat baliabide erabiliz. Ondoren, bigarren fasean, lortutako informazioa erabiliz txikipediarako artikulua sortuko dute, irakasleak emandako argibideak kontuan hartuz. Azkenik, hirugarren fasean, idatzitako artikuluan oinarrituta gymkana bat osatzeaz gain, txosten idatzi bat osatu beharko dute.

Landuko diren konpetentzia nagusiak aldatu

LOMLOE edo 3/2020 hezkuntza Lege Organikoari begira, honako oinarrizko konpetentziak landuko dira proposamen honetan:

 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako EAEko 2015 Dekretuen arabera
  • Konpetentzia digitala
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa
  • Herritartasunerako konpetentzia
  • Ekintzailetza-konpetentzia

Matematikarako konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingenieritza konpetentzia.

Proiektuaren garapena aldatu

Proiektuarekin hasi ahal izateko, lehenik eta behin proiektuaren azalpena emango zaie ikasleei. Ikasleek  Euskal Herriko ekosistema ezberdinetako landarediaren ezaugarri nagusiak eta berreizgarrienak aztertu beharko dituzte eta horien berri emateko Txikipediarako artikulu bat sortuko dute Flora eta Ekosistema sarrerekin lotzeko. Euskal Herriko ekosistema horren floraren inguruan testu bat jada egina egongo balitz, artikulu hori osatu eta hobetu beharko lukete.  Horrez gain, idatzitako artikulutik informazio garrantzitsua erauzi beharko dute, eta ikaskideentzat Gymkana botanikoa sortu beharko dute. Saioko lehen unean, lanean nola jardungo diren azalduko zaie eta jarduerarekin amaitzeko ebaluazioa nola burutuko den azalduko zaie, hasieratik ere honen berri eduki dezaten.

Proiektua garatzeko, ikasleek taldeka egingo dute lan, 4-5 pertsonako taldeak osatuz. Ikasle taldearen ezaugarrien arabera irakasleak taldeak sortzeko modu aproposena (talde homogeneoak, talde heterogeneoak, zoriz eginikoak) zein den erabakiko du. Behin taldeak sorturik, irakasleak ikasle talde bakoitzarentzat Euskal Herriko ekosistema bana eskeiniko die, bertako floraren inguruko informazioa bilatu dezaten. Hona hemen zenbait adibide, basoan eta mendian; artadiak, hariztiak, altzadiak, pagadiak, baso landaketak, goi-mendiko larreak etab., ur ingurunean; ibaiak, urmaelak, aintzirak eta kostaldean; eremu intermarealak, labarrak, hareatzak, etab.

Baliabide ezberdinak erabili ditzakete jarduera hau burutzeko: testuliburuak, interneta, aldizkari espezializatuak, sare sozialetako foroak, iNaturalist, Arbolapp eta bestelako aplikazioak…

Informazio bilaketa fasea amaituta, txikipediarako artikuluak idazteko argibideak jasoko dituzte irakaslearen partetik eta artikulu guztiek elementu berberak eduki ditzaten, artikuluek eduki beharreko atalak aipatuko dituzte: ekosistemaren deskribapen laburra eta landareentzako habitataren nolakotasunaren azalpena (Klima, geologia, altitudea, ur eskuragarritasuna…), landare garrantzitsuena(k) (taxonomia, bizi zikloak, banaketa, berezitasunak), zurezko landare ohikoak (taxonomia, bizi zikloak, banaketa, berezitasunak),   landare belarkara ohikoak (taxonomia, bizi zikloak, banaketa, berezitasunak), bitxikireiak, ekosistemaren kudeaketa. Horren ondoren, lortutako informazioarekin artikulua idazteari ekingo diote, betiere atal guztiak betetzeko informazio gehigarria bilatu ahalko dutelarik eta kontuan izanik, artikuluak 13 urtera arteko ikasleentzat bideratuta daudela.. Irakasleak artikuluak zuzenduko ditu eta ikasleei hobekuntzak proposatuko dizkie horretarako beharrik balego.

Behin artikulua idatzita, ikasleek eurek idatzitako artikulutik informazioa erauzi beharko dute gymkana bat osatzeko galderak edo pistak idazteko: mapa bat sortu dezakete, eremuko landare garrantzitsuen ezaugarriak ezagutzeko pistak eratu, argazkiak eskatu, argazkiak jarri eta landarea identifikatzeko galdera planteatu.... Horrez gain txosten bat ere eratu beharko dute sorturiko galderen erantzunak ere emanez. Azken saioan, ikaskideen gymkana osatuko dute interneten sorturiko artikuluetan informazioa bilatuz eta jardueren ebaluazio saioa burutuko da. Denbora eta aukerarik izanez gero, gymkana hauek landa irteera batean osatu ahalko dira. Honako hau da plangintza taula:

1. saioa Hasierako fasea Taldeen osaketa eta proiektuaren azalpena. Ekosistemaren esleipena eta lehenengo ideien zaparrada taldeka. 55min
2-3. saioak Garapen fasea Ekosistemari buruzko informazioa eskuratzea baliabide ezberdinak erabiliz. 55min  +55min
4-5-6. saioak Hasierako fasea Txikipedia proiektuaren azalpena eta bertan artikuluak idazteko argibideak. 30min
Garapen fasea Artikuluaren idazketa, irakaslearen zuzenketak eta “feedback”-aren araberako hobekuntzak. 25min +55min +55min
7-8. saioak Aplikazio fasea Artikulutik informazioa erauzi eta gymkana bat osatzea galderak eta pistak formulatuz. Erantzunen txostenaren osaketa. 55min +55min
9. saioa Aplikazio fasea Beste taldekideen gymkanarentzako erantzunak topatu. 40min
Ebaluazio fasea Taldekideen ebaluazioa eta autoebaluazioa 15min

Ebaluazioa aldatu

Irakasleak gymkana ebaluatzeko erabiliko dituen irizpideak honakoak izango dira:

  • Aukeratutako ekosistemarekiko duen koherentzia
  • Galderen egokitasuna
  • Galderen zuzentasuna
  • Gymkanaren erakargarritasuna
  • Gymkanaren originaltasuna

Azkenik, txosten idatzia ebaluatzeko kontuan izango dituenak hurrengo irizpideak dira:

  • Galderen erantzunen zuzentasuna eta egokitasuna
  • Hiztegi zientifikoaren erabileraren zuzentasuna
  • Autoebaluazioa

Ikasle bakoitzak bere buruari buruzko bost adierazpen baloratu beharko ditu, 1-10 bitarteko kalifikazioa jarriz (1 baxuena eta 10 altuena).

BALORAZIORAKO ADIERAZPENAK Puntuazioa
Taldean lan egin dut eta aktiboki parte hartu dut. (20%)
Komunikazio egokia izan dut eta erantzukizunez jokatu dut. (20%)
Taldekideren batek laguntza behar izan ezkero, laguntzeko prest azaldu naiz. (20%)
Talde lana aurrera ateratzeko egin dudan esfortzua haundia izan da. (20%)
Egin dudan lanaren kalitatea ona izan da. (20%)
GUZTIRA