Lankide:Maiderim/Proba orria

Fatima el-Sharif aldatu

Fatima el-Sharif Libiako erregina izan zen, Idris I Libiakoa erregea, bere senarra, errege izendatu zutenetik Monarkia erori zen arte 1969an.

Biografia aldatu

Fatima el-Sharif Libian jaio zen, 1911.urtean, Sayyid Ahmed Sharif as-Senussi ordena erlijiosoko buruzagi ohia aita zuelarik. 1929an, Egiptora ihes egin behar izan zuen Rodolfo Graziani mariskalak aginduta. 1931a iristean, bere lehengusu eta Cirenaicako emir zenarekin Idris al-Senussirekin ezkondu zen, Siwako oasian. 1951.urtean, Idris errege izendatu zuten, hala, Fatimak erregina kargua hartuz (nahiz eta ez izan honen emazte bakarra). Bi urte berandugao, 1953an hain zuzen ere, Fatima el-Sharifek eta Idris al-Senussik seme bat izan zuten, baina hau egun bete eskas zuela hil zen. Haien erregimenaren amaiera iritsi zen ordea, bikotea Turkian zegoen bitartean, 1969an, Muamar el-Gadafik bultzatutako iraultzaren ondorioz. Behin erregimena amaituta, El Cairora egin zuen ihes Fatimak, Egiptora. Ondoren, in absentia epaitua izan zen Libiako Tribunal Popularraren eskutik eta 1971n bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, bere jabetza guztiak kentzeaz gain. Hala ere, 2007.urtean etxea itzuli zitzaion eta bertan bizi izan zen, Tripolin (El Cairo), 2009an hil zen arte, 98urterekin.