Lankide:Leiresegurola/Proba orria

ITZIAR ITUÑO


BIOGRAFIA Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18an) aktore euskalduna da.Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere burutu zituen. Aktore sailan,egin zituen lanik ezagunenak Goenkalen egin zuen (Nekane izan zen) eta 2017an arrakasta handia izan zuen “La Casa de Papel” telesailean interpretatu zuen Raquel Murillo inspektorea izan ziren. Antzerki lanetaz gain, musika munduan ere abeslari lanetan aritu da, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 eta Ingot rock taldean.

JASAN ZUEN BOIKOTA Itziarrek parte hartu zuen ” La casa de papel” telesailari boikot egin zioten sare sozialetan, estreinaldiaren aurreko eta ondoko egunetan ain zuzen ere. Izan ere, Miren Gaztañaga aktorearekin gertatu bezala, zenbaitek ez zuten ondo ikusten Itziar Ituñok telesail horretan parte hartzea. Hastag bat sortu zuten Twitterren, #BoicotLaCasaDePapel izenekoa, eta bertan, ETAren alde egotea leporatu zioten Itziarri, Euskal Preso Politikoen sakabanaketaren kontra agertu zelako. Horregatik, boikotaren aldekoen iritziz, Itziarrek eta telesailak berak boikota merezi zutela defendatu zuten, boikotatzaileek halaber gogorarazi zuten iraganean Itziarrek Bildu alderdi politikoaren alde hitz egin izana.

Filmografia

  • Agur, Olentzero, agur (1997)
  • El final de la noche (2002)
  • Agujeros en el cielo (2003)
  • Seré tus ojos (2005)
  • Goenkale (2008-2015)
  • Dragoi Ehiztaria (2010)
  • Izarren argia (2010)
  • Lasa eta Zabala (2014)
  • Sabin (2014)
  • Loreak (2014)
  • La casa de papel (2017)
  • Errementari (2017)