Lankide:Laiarevu/Proba orria

Gas ideala edo gas perfektua gasen egoera teoriko bat da, non gasa ausaz higitzen diren partikula puntualez osatuta dagoen eta partikulen arteko elkarrekintzak talka elastiko perfektuak diren.

Gas idealak honako arauei jarraitzen zaizkien molekulez osatuta daude:

  1. Molekulek ez dute elkar erakartzen, ezta aldaratzen ere. Molekulen arteko interakzioak euren arteko eta edukiontziarekiko talka elastikoak dira.
  2. Gas idealen molekulek ez dute bolumenik betetzen. Gas idealen molekulen bolumena arbuiagarria da.

Gas ideal motak aldatu

Gas idealak hiru taldetan sailkatzen dira:

  • Klasikoa edo Maxwell-Boltzmann-en gas ideala
  • Bose-ren gas ideal kuantikoa
  • Ferni-ren gas ideal kuantikoa

Gas ideal klasikoaren taldearen barruan Boltzmann-en gas ideal kuantikoa eta gas ideal termodinamiko klasikoa bereizten dira. Funtsean berdinak dira ñabardura bat salbu: gas ideal termodinamikoa mekanika estatistiko klasikoan oinarrituta dago, parametro termodinamikoak konstante bakar baten baitan definituz, eta Boltzmann-ek Bose-ren eta Fermi-ren gas kuantikoen limiteak erabiltzen ditu konstante horiek definitzeko orduan, mekanika estatistiko klasikoak ezarritako mugak gaindituta. Boltzmann-en gas kuantikoaren emaitzak erabilera anitzekoak dira. Esaterako, emaitza horiek Sackur-Tetroder-en gas ideal baten entropia definitzeko ekuazioan edo plasma ionizatu ahul baterako Sahar-en ionizazioaren ekuazioan erabiltzen dira.

Gas ideal termodinamiko klasikoa aldatu

Gas idealen legea aldatu

Gas idealen legeari jarraitzen zaizkio:

 

 : Presioa

 : Bolumena

 : Mol kopurua

 : gasen konstantea (8.314 J·K−1mol-1)

 : Tenperatura

Barne-energia aldatu

Gas idealen bolumen konstanteko barne-energia hurrengo adierazpenak zehazten du:

 

 : Sistemaren barne-energia

 : Bolumen konstanteko bero-ahalmen espezifiko adimentsionala

  •   da gas atomobakarren kasuan,   gas diatomikoen kasuan eta   molekula konplexuagoen kasuan.

Gas idealetan   bakarrik tenperaturaren mendekoa izatea gas idealen legearen ondorioa da. Hala ere, oro har   da tenperaturaren mendekoa da, eta integral bat behar da   kalkulatzeko.

Eredu mikroskopikoa aldatu

Gas kantitatea (J·K-1 )   da.

 : gas-partikula kopurua

 : Boltzmann-en konstantea (1.381×10−23J·K−1)

Ekuazio hori kantitate makroskopikoak kantitate mikroskopiko bihurtzeko erabiltzen da, eta Boltzmann-en banaketak zehazten du abiaduraren edo energiaren arabera partikulek izango duten banaketa-probabilitatea.

Gas idealen eredua hurrengo suposizioen araberakoa da:

  1. Gas-molekulak esfera bereiziezinak, txikiak eta gogorrak dira.
  2. Molekulen arteko talkak elastikoak dira, eta mugimenduak marruskadurarik gabekoak. Hortaz, ez dago energia-galerarik ez mugimenduetan, ezta talketan ere.
  3. Newton-en legeak aplikatzen dira.
  4. Molekulen arteko batez besteko distantzia molekulen tamaina baino askoz handiagoa da.
  5. Molekulak etengabe ausazko posizioetarantz mugitzen dira abiadura-banaketa batekin???.
  6. Molekulen artean ez dago erakarpen- edo aldarapen-indarrik, talka puntualek eragiten dituztenetatik aparte.
  7. Gas-molekulen eta inguruaren arteko indar bakarrak molekulek paretekin dituzten talka puntualek eragiten dituztenak dira.
  8. Kasu sinpleenean, gas-molekulen eta inguruaren artean ez da sortzen irismen handiko indarrik.

Lehen, bigarren eta seigarren suposizioak elkarren arteko lotura estua dute. Bestalde, laugarren suposizioak presio altuetan gas idealen hurbilketek huts egitearen zergatia azaltzen du.

Bero-ahalmen espezifikoa aldatu

Gas guztietan,  deneko bolumen konstanteko bero-ahalmen espezifikoa hurrengoa da: .

Bolumen konstanteko bero-ahalmen espezifikoa adimentsionala da, eta, oro har, tenperaturaren araberakoa. Tenperatura epeletan, gas atomobakarretarako konstantea   da, eta atomo biko gasetarako  . Bero-ahalmen espezifikoaren neurketa makroskopikoek molekulen egitura mikroskopikoaren inguruko informazioa lortzea ahalbidetzen dute.

 ,

  gasen entalpia izanik.

Entropia aldatu

Potentzial termodinamikoak aldatu

Soinuaren abiadura gas idealetan aldatu

Gas kuantiko idealak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.