K.a. 221ean, Txinako Inperioa ezarri ondoren, bere filosofia kendu, eta Legalismoaren alde egin zuten. Hala ere, filosofia hori alboratu egin zen Qin dinastia erori eta Han dinastiaren igoeraren ondoren. Konfuzioren irakaspenak Wu enperadorearen erregealdian (K.a. 141-87) ofizialdu ziren, hurrengo 2000 urteetako pentsamendu korronte ezagunena bezala finkatuz. Konfuzio giza historiako pentsalari garrantzitsuenetakotzat hartzen da bere filosofiak Txinan zein munduan izan duen eragin handiagatik[1].

Etimologia aldatu

Mandarin txineran, Konfuzioren ohiko izena Kǒngzǐ da, literalki "Kong Irakaslea", askotan, "Kung Fu Tse" idazten den arren. Izen horren gaur egun ezohikoa den aldaera bat Kǒng Fūzǐ da, eta hortik dator euskarazko izen tradizionala —Confucius forma latinizatutik. [[Kategoria:Antzinaroko filosofia]] [[Kategoria:Konfuzianismoa]] [[Kategoria:K.a. V. mendeko filosofoak]] [[Kategoria:K.a. VI. mendeko filosofoak]]

  1. «China Confucianism: Life of Confucius, Influences, Development» www.travelchinaguide.com.