Lankide:Joxan Garaialde/Floorball

Floorball lurzoruko hockey mota da, talde bakoitzean bost jokalari eta atezain bat dituena. Gizonek eta emakumeek leku itxian jokatzen dute, 96-115,5 cm luzedun makila eta 70-72 mm diametro eta zulodun plastikozko bolarekin. Partiduak hogei minutuko hiru alditan jokatzen dira. Bandy kirolak zeresana izan zuen jokoaren garapenean.

Jokoa Suedian asmatu zen 1960ko hamarkadaren amaieran[1]. Oinarrizko arauak 1979an ezarri ziren, Suedian munduko lehen floorball kluba, Salako Sala IBK taldea sortu zenean[2]. Partiden arau ofizialak 1981ean idatzi ziren lehen aldiz[3].

Kirola, nazioartean, Nazioarteko Floorball Federazioak (IFF) antolatzen du. 2019an, mundu osoan, hirureun eta hirurogeita hamazazpi bat mila jokalari zeuden erregistratuta[4], 2014an zeudenaren hirureun bat mila baino gehiago[5] Ekitaldien artean, urteko Champions Cup, EuroFloorball Cup eta EuroFloorball Challengea kluben taldeentzako eta bi urtean behingo Munduko Floorball Txapelketak, gizonezkoen eta emakumezkoen sail bereiziekin. Klub profesionalen ligak dira: Finlandiako F-liga, Suediako Svenska Superliga, Suitzako A Liga Nazionala eta Txekiar Errepublikako Florbalu Superliga.

IFFk 75 kide dituen arren, floorball garatu den tokietan da ezagunena, hala nola Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Letonia, Norvegia, Suedia eta Suitzan. Hala ere, ospea hartzen ari da Australia, Zeelanda Berria, India[6], Kanada[7], Alemania[8], Irlanda[9], Japonia[10], Singapur[11], Malaysia[12], Estatu Batuak[13] [14] eta Erresuma Batua-n.

Floorball, Munduko Jokoetan, 2017an sartu zen lehen aldiz Wrocław-en, Polonian, eta, han, urrezko domina irabazi zuen lehen taldea Suedia izan zen.

Etimologia aldatu

Floorball jokoa beste izen askorekin ere ezagutzen da, hala nola salibandy (Finlandian), innebandy (Suedian eta Norvegian) eta unihockey (Suitzan eta Irlandan). Salibandy eta innebandy izenak bandytik eratorri dira, pasilloko bandy eta barruko bandy esan nahi dutenak, hurrenez hurren. Unihockey, berriz, hockey unibertsaletik eratorria da, hockey forma berezi eta sinplifikatu bat izan nahi baitu.

Suedian, ahotsak altxatu dira kirolaren izen gisa innebandy" hitza kentzeko, bandyrekin nahasketak saihesteko[15][16]. [[Kategoria:Pilota kirolak]] [[Kategoria:Talde kirolak]]

  1. «Floorball | IWGA» www.theworldgames.org.
  2. (Suedieraz) «Innebandyns födelse – Innebandy.se» Innebandy.se.
  3. (Danieraz) Houmann, Steen. (2006). Skolernes Floorball. Et samarbejde af Dansk Skoleidræt og Dansk Floorball Union. p. 2
  4. «Number of licensed floorball players in 2019» IFF Main Site 1 October 2020.
  5. «History in short – IFF» floorball.sport.
  6. «Floorball Australia > Home» Floorballaustralia.org.
  7. «What is floorball?» Globalnews.ca.
  8. (Alemanez) «Floorball Deutschland» Floorball.de.
  9. «Killarney Vikings» Killarneyvikings.yolasite.com.
  10. (Japonieraz) Floorball.jp.
  11. «Interview with GK from Singapore!» innebandyplaneten.se.
  12. «Malaysia Floorball Association» Floorballmalaysia.com.
  13. (Suedieraz) «"Wayne Gretzky älskar innebandy"» Aftonbladet.se.
  14. (Suedieraz) «"Wayne Gretzky älskar innebandy"» Aftonbladet.se.
  15. Txantiloi:Swedish Mattias Nilsson. (10 January 2014). Jag är inte jätteförtjust i det. Hallands nyheter.
  16. Txantiloi:Swedish Christoffer Million. (11 May 2022). Förslaget: Ta bort bandy ur innebandy. Sportbladet.