Lankide:Itziarmurgiondo/Nora Ricci


Eleonora Ricci (1924ko uztailaren 19a- 1976ko apirilaren 16) aktore italiarra izan zen.[1]

Bizitza aldatu

Viareggion, Toscana, jaio zen. Renzo Ricci eta Margherita Bagni aktoreen alaba izan zen. Ermete Zacconi zen amaren aitaordea.[2] 17 urte zituela, Erromara joan zen Arte Dramatikoen Akademian izena ematera. Han ezagutu zuen Vittorio Gassman; 1944an ezkondu ziren, eta 1945eko ekainean Paola Gassman alaba jaio zen. Hura jaio eta gutxira banandu ziren. 1952an dibortziatu egin ziren, eta Vittorio Shelley Wintersekin ezkondu zen.[2]

Riccik 1943an egin zuen debut profesionala, Laura Adanik zuzendutako antzerki-konpainian. Bere ibilbidean, agertokian, irratian, telebistan eta filmeetan jardun zuen, batez ere Luchino Visconti, Pietro Germi eta Liliana Cavanirekin.[2] Gaixotasun luze baten ondorioz hil zen, 51 urte zituela.[3]

Filmografia aldatu

Filmak eta telebista
Urtea Titulua Rola
1951 Bellissima
1954 The Doctor of the Mad Rosina
1955 Motivo in maschera Ezezaguna
1955 Eighteen Years Old Unibertsitateko laguntzailea
1961 A Very Private Affair Nora
1962 The Shortest Day Treneko laguntzailea
1964 Giuseppe Verdi Ezezaguna
1966 The Birds, the Bees and the Italians Gilda Bisigato
1967 The Witches Idazkaria
1967 La fiera della vanità O'Dowd andrea
1968 The Libertine Mimmiren ama
1969 Metti, una sera a cena Lehen aktorea
1969 The Damned Etxe-irakaslea
1970 FBI – Francesco Bertolazzi investigatore Ippolita printzesa
1971 Come un uragano Kitty Ryan
1971 Roma Bene Donna Serena
1971 Death in Venice Etxe-irakaslea
1972 Sorelle Materassi Giselda
1973 Ludwig Ida Ferenczy kondesa
1974 Il commissario De Vincenzi Madame Firmino
1974 The Night Porter Holler andrea
1974 Il mondo di Alice Sukaldaria
1974 Anna Karenina Lidia Ivanovna

Erreferentziak aldatu

  1. Nora Ricci. unifrance.org.
  2. a b c ISBN 888440214X..
  3. «A Roma i funerali di Nora Ricci» La Stampa (92) 1976ko apirilaren 20a.