Lankide:Eneko.em/Joe Cassano

Eneko.em/Joe Cassano
Bizitza
HerrialdeaItaliarra
Jarduerak

Giovanni Cassano (Bologna, 1973ko azaroaren 25a – Bologna, 1999 apirilaren 3a) Italiako rap kantari bat izan zen.

Argitaratutako lan gutxi izan arren , laurogeita hamarreko hamarkadako hip hop italiarraren artista adierazgarrienetako bat da. [1] [2] [3]

Biografia aldatu

Jatorri italiar-amerikarrekoa (aita New Yorken hazi zen, Brooklyn-eko Flatbush auzoan), Cassano Bolognan jaio zen 1973an. Batxilergoa amaitu ondoren, psikologia ikasten hasi zen eta karate eta kickboxing bezalako borroka-arteetan aritu zen. Nerabezaroan bere bizitzako zenbait aldi New Yorken bizi izan zituen. [2]

Hip hop kulturaren zalea, bere lehen urratsak hasi zituen Italiako underground rap mugimenduan: Zona Dopa ( Pescara ) edo Mic Check ( Bologna ) bezalako jam session-etan parte hartu zuen. [2] 1997an kolaborazio bat hasi zuen Bolognia bertako Inoki rap abeslariarekin eta baita hiri berdineko Porzione Massiccia Crew eta Fuckin du 'Camelz'n Effect kolektiboekin, beti ere kolektibo horien zati izatera iritsi gabe.

1998an eta 1999an 50 MCs eta Demolizione albumetan parte hartu zuen (Porzione Massiccia Crew-ren mixtape bat). 1996an Joe Cassanok Giorno e notte abestia grabatu zuen Inokirekin, Fritz da Cat beatmaker-aren Novecinquanta albumean txertatua. Urte berean Uomini di Mare taldearen Teste mobili pt. 1 abestian parte hartu zuen, Sindrome di fine millennio diskaren parte zena. [3]

Heriotza eta diskoa aldatu

Joe Cassano 25 urterekin hil zen bihotz geldialdia baten ondorioz. [3] Une horretan lantzen ari zen diskoa osatzea erabaki zuen bere anaia Albertok eta Protafoglio Lainz-ek ekoitzitako Dio Lodato disko bikoitza kaleratu zuen. Horretaz gain Dio lodato...per sta chance izeneko single-a argitaratu zen.

Hil ondoren, haren oroimenean omenaldi keinu ugari egon izan dira, batez ere hip hop eszenan bere garrantzia aitortzen dioten grafiti egileren eskutik, zeintzuk mural ugari egin izan dituzten bere omenez.[2] 2008an "Joe Cassano Memorial" ekitaldia antolatu zen Bolognan . [4]

Diskografia aldatu

Albuma aldatu

  • 1999 - Dio lodato

Parte-hartzeak aldatu

Nocche dure
Rischio il culo
Giorno e Notte
  • Demolizione 2 (Porzione Massiccia Crew, 2002)
Teach 'em right
Nocche dure
Metropoli di sangue (Bolo Mafia)

Oharrak aldatu

  1. .
  2. a b c d .
  3. a b c .
  4. .

Kanpoko estekak aldatu