Lankide:Ekaitzz/Proba orria

Ekaitzz/Proba orria
Xehetasunak
Terminologia anatomikoa

Lobulu okzipitalak gizakiaren pertzepzioaren sistema bisualaren gunea dira. Ez dira bereziki kalteberak, burmuinaren atzealdeko zatian duten kokapenagatik, burmuineko edozein trauma esanguratsuk sistema bisual-pertzeptiboan aldaketa arinak eragin ditzakeen arren, ikusmen eremuaren akats eta eskotomak eragiten dituena. Lobulu okzipitaleko Peristriate eremua, prozesamendu bisual-espazialean, higiduraren eta kolorearen bereiztean sartua dago. Kalte batek lobulu okzipitalaren albo batean izen bereko ikusmen galera eragin dezake, hain zuzen ere bi begien barnean eremu bera moztuta. Lobulu okzipitaleko gaitzek eldarnioak eta irudikeria bisualak eragin ditzakete. Eldarnio bisualak (kanpo estimulurik gabeko irudi bisualak) eremu okzipitaleko kalteen edo lobuluaren heltze iragankorren ondorio izan daitezke. Irudikeria bisualek (pertzepzio bihurrak) benetan direna baino handiagoak edo txikiagoak diruditen gauzakien, kolorerik ez duten gauzakien edo kolorazio anormal bat duten gauzakien forma har dezakete. Asoziazioaren parietal-tenporal-okzipital eremuan jasandako kalteek hitzaren itsutasuna eragin dezakete, idazkeraren ahultzeekin.

Lobulu okzipitala edo garondo-lobulua.

Lobulu okzipitala ugaztunen burmuinaren atzealdeko zatian dagoen lobulu bat da, eta irudiak prozesatzeaz arduratzen da. Lobuluak, burmuin-hemisferio bakoitzean nabarmentzen diren eremu zehatzak dira. Lobuluetan honakoak bezalako eginkizun garrantzitsuak erregulatzen dituzten eremu edo nerbio guneak daude:

  • Pentsamenduaren eta emozioen elaborazioa
  • Irudien interpretazioa, soinuen ezagutza
  • Ikusmena, antzemate espaziala, higidurak eta koloreak bereiztea

Ondorioz, lobulu honek egiten duen gauza bakarra betsareak nerbio optikoaren bidez bidaltzen dizkion bulkada elektrikoak deszifratu, interpretatu eta irudia erakustea da.

Prosentzefaloa.

Enbriologia aldatu

Prosentzefalotik garatzen da enbrioi garaian, garunaren atze-azpian hain zuzen ere. Prosentzefalotik telentzefaloa eta dientzefaloa sortuko dira; lobuluak telentzefaloaren parte izanik.

Anatomia aldatu

 
Ildoak. Garondo-pareta ildoa eta ildo kalkarinoa.

Lobulu okzipitalak, 2 garun hemisferioen atzeko aldean kokatuta daude, zehazki polo okzipitalean.

 
Ildo kalkarinoak cuneus bihurgunea eta mihi bihurgunea banatzen ditu.

Kanpo morfologiari dagokionez, itxura piramidala dauka, erpina beheruntz proiektatua izanik. Ildo kalkarinoak lobulua zeharkatzen du, honen goikaldean cuneus bihurgunea eta beheko aldetik mihi bihurgunea banatuz. Pareta eta garondo lobuluak banatzen, atzealdetik, garondo-pareta ildoa aurkituko dugu; loki eta garondo lobuluen artean, berriz, garondo aurreko muxarradura (izatez ez da ildoa). Horrez gain, pareta barruko ildoa garondo lobuluraino iristen da, hemen izena aldatuz: zeharkako garondo ildoa  Lobulu honetan ere, garun kortexean gertatzen den bezala, gai grisa aurkituko dugu kanpoaldean eta gai zuria barneko eremuan.

Funtzionalki, bi kortexetan banatzen dugu garondo lobulua: kortex primarioa eta sekundarioa. [1]

  • Kortex primarioari dagokionez, 6 geruza horizontalez osatuta dago (I-VI) eta ildo-kalkarinoaren eremuan kokatzen da. Brodmannen 17.eremuan kokatzen da, eremu funtzional bakarra V1 edo kortex-ildaska izanik. Aferentzien mielinizazioaren ondorioz, ildaskak sortuko ditu. Eremu hartzailea denez, IV.geruzako bikor neuronak oso garatuta edukiko ditu (zitoarkitektura heterotipiko granularra).
  • Sekundarioaren aldetik, ikusmen kortex primario edo ildaskatuaren inguruan egongo da kokatua. Broadmannen 18 eta 19 eremuak. Aurretik esan dugun bezala, konexio erreziprokoak edukiko ditu ikusmen kortex primarioarekin. Horregatik, ikusmen asoziazio kortexa da. Nukleo honen eremu funtzional desberdinetan ikusmen informazioaren alderdi desberdinak prozesatuko dira. 18.eremuan V2 eta V3-k hartzen dute parte; eta 19.eremuan, berriz, V4 (koloreen prozesamendua) eta V5 (mugimenduaren prozesamendua).  

Funtzioak aldatu

 
Lobulu okzipitalaren funtzioak

Dakigun bezala, entzefalo kortexak somatotopia bat jarraitzen du. Lobulu okzipital bakoitza ikusmenarekin erlazionaturiko zenbait eremutan banatzen da. Eremu peri-estriatua ikusmen espazialarekin, mugimenduaren diskriminazioarekin, eta kolore bereizketarekin erlazionaturik dago.

Honako zentru hauek aurkitzen dira lobulu okzipitalean:

  • Irudien errekonozimentua
  • Ikusmena
  • Errekonozimentu espaziala
  • Mugimendu eta koloreen diskriminazioa
     
    Lobulu okzipitalean agertzen diren Brodmann eremuak: 17, 18 eta 19.

Beraz, orokorrean, lobulu okzipitalean ikusten duguna prozesatzen da.[2][3][4]

Brodmann-en eremuak aldatu

Brodmann-en 17, 18 eta 19 eremuak lobulu okzipitaleko kortexean aurkitzen dira, eta hauek ikusmen kortexak osatzen dituzte. 17.eremuak ikusmen kortex primarioa osatzen du, eta 18 eta 19 eremuak asoziazio bisualarekin erlazionatzen dira.[5][6]

Begitik lobulu okzipitalera aldatu

 
Kiasma optikoan gurutzaketa.

Aipagarria da, begitik lobulura doan informazioa berrantolatu egiten dela, izan ere kiasma optikoan gurutzatu eta ikusmen nerbio bakoitzeko zuntzak kontrako aldera jotzen dute. Modu honetan, ikusmen zelaiaren erregistroa zehatzago iritsiko da gongoil genikulatura. Hemendik erradiazio optikoak aterako dira hemisferioak zeharkatuz lobulu okzipitalera helduko direnak.

Patologia aldatu

Lobulu okzipitaleko lesioak nahiko ezhoikoak diren arren (garezurraren atzealdean kokatzen delako), lobulu okzipitala kaltetzen denean ikusmen galera homonimoa gertatzen da. Lobulu okzipitalaren akatsek haluzinazioak eta ikusmen ilusioak[7] (perzepzio akatsdunak, objetuak handiagoak edo txikiagoak ikustea, edo kolore anormalekin…) eragiten dituzte.[8][9]

Kanpo-estekak aldatu

  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. (Ingelesez) Flores, Leandro Pretto. (2002-09). «Occipital lobe morphological anatomy: anatomical and surgical aspects» Arquivos de Neuro-Psiquiatria 60: 566–571.  doi:10.1590/S0004-282X2002000400010. ISSN 0004-282X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Lóbulo occipital» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  3. Rehman, Amna; Al Khalili, Yasir. (2022). «Neuroanatomy, Occipital Lobe» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 31335040. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  4. Rehman, Amna; Al Khalili, Yasir. (2022). «Neuroanatomy, Occipital Lobe» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 31335040. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  5. Kawachi, Juro. (2017-04). «[Brodmann Areas 17, 18, and 19 in the Human Brain: An Overview»] Brain and Nerve = Shinkei Kenkyu No Shinpo 69 (4): 397–410.  doi:10.11477/mf.1416200756. ISSN 1881-6096. PMID 28424394. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  6. «Brodmann Area 17 - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  7. Anderson, S. W.; Rizzo, M.. (1994-10). «Hallucinations following occipital lobe damage: the pathological activation of visual representations» Journal of Clinical and Experimental Neuropsychology 16 (5): 651–663.  doi:10.1080/01688639408402678. ISSN 1380-3395. PMID 7836488. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  8. Olivo, Richard F.. (1992-01-10). [http://dx.doi.org/10.1126/science.255.5041.219.a «Neural Science III: Principles of Neural Science . Eric R. Kandel, James H. Schwartz, and Thomas M. Jessell, Eds. Third edition. Elsevier, New York, 1991. xlvi, 1135 pp., illus. $65.»] Science 255 (5041): 219–220.  doi:10.1126/science.255.5041.219.a. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  9. Dunevitz, Burton. (1994). «Medical Neurosciences, ed 3. Westmoreland BF, et al, Boston, MA, Little, Brown & Co, 1994, paperback, 554 pp, illus, $36.95.» Journal of Physical Therapy Education 8 (2): 84–85.  doi:10.1097/00001416-199407000-00021. ISSN 0899-1855. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).