Lankide:Bidelagun/Proba orria

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA aldatu

 
Gizakion oinarrizkoen beharren kartak jarduera bateko parte-hartzaileen eskuetan.

Komunikazio Ez Bortitza (KEB), 1960ko hamarkada hasieran Marshal Rosenberg-ek sortutako komunikazio eredua da norbanakoarekin eta besteekin aurkitu eta konektatzea ahalbidetzen duen. Benetazko erlazioak, hurbilagoak eta kalitatezkoagoak edukitzeko baliagarria da. Liskarrei irtenbide bat emateko aukera, non pertsona bakoitzak autentizitatez jokatuko duen. 4 fasetan oinarrituta dago [1]:

  1. Behatzea: epaiketarik gabe behatzea. Hau da, ikusten duguna, pentsatzen dugun horretatik banatzea.
  2. Afektua: aurreko fasean behatutakoaren aurrean pizten diren sentimenduak dira.
  3. Beharra: sentitzen dugun horren atzean dauden beharren identifikazioa da. Behar horiek asetuak zein asetugabeak izan daitezke
  4. Ekintza: bakoitzak dituen beharren araberako eskaera egingo du, nork bere burua zein bestearena aberasteko baliagarria izango den.

4 pausu hauetan enpatia ezinbestekoa da. Pertsona batek eskaera bat egiten badu konpasioz izango da eta beste kideak enpatiaz eman behar dio feedback-a. Prozesuan zehar entzute aktiboa ere egon behar du [1].

"Konpasio" hori ez da errukia edo pena izango. Izan ere, errukia pertsonen arteko botere-harreman batekin lotzen da, baina konpasioa berdinen arteko harremana da, hierarkiarik gabekoa. Pertsona batek beste batekiko konpasioa sentitzen badu, zaindu egiten du bere bidelagun izanez. Kidea sufrimendutik ateratzeko asmoz bihotzetik ematen du (benetan nahi duelako).[1]

Euskal Herrian KEB-ren inguruan lanean aritu den autorea Nerea Mendizabal izan da. Mendizabal-en (2019) arabera, Rosenberg-ek sortutako KEB-aren funtsa bi aldeen ongizatea bermatzea da. Eta bi erreminta boteretsu erabiltzen ditu horretarako: batetik, adierazpen zintzoa, norberaren emozio eta beharren inguruan; eta, bestetik, beste partearen entzute enpatikoa, bestea ulertu eta haren beharrak ezagutzeko. Bi horiek uztartuz, bestearen eta norberaren beharrak asetzen saiatzea da. (Mendizabal, 2019). [1]

Lau faseak aldatu

Komunikazio ez bortitzean bete beharreko lau faseak ondorengoak dira: behaketa, sentimenduak, beharrak eta eskaintza,

Gizarte hezkuntzako ikasle talde batek Komunikazio Ez Bortitzeko lau faseak bideratzen dituen meditazioa diseinatu du.

Behaketa aldatu

Lehenengo fase honek, behatzeari egiten dio erreferentzia, lehenengo pausua da, ikusi eta aztertu: burua martxan jartzen dugu.  

Espazio mentala irudikatzen du eta jasotzen dugun hezkuntzaren bitartez orain arte etekin handiena atera duena da.  Hau da, gure bihotzak, gure barne bizitzak edo bizitza afektiboak ez du arreta maila bera jaso. Gaur, funtzionamendu mentalaren ondorengo lau ezaugarriek eragiten dute gurekiko zein besteekiko indarkeria.

  • Epaiketak, etiketak eta kategoriak.
  • Aurreiritziak, sinesmen estereotipatuak eta automatismoak.

Epaiketa eta etiketak erabiltzen daukagun abileziari egiten dio erreferentzia, edota aurreiritzi edo usteak errealitate bihurtzeko daukagun erraztasunari, honek guztiak, esan bezala, gugan eta besteengan indarkeria transmitituaz.

Besteengan, pertsona guztiak aurreiritzi batzuen pean sartzeagatik:

“Hau guztiek jakin beharko genuke egiten…” “Guztiak izan beharko lirateke pertsona enpatikoak”

Eta guregan, gure burua egitera behartzen dugun gauza guzi horiengatik, egin nahi ez ditugunak, baina, gure uste edo aurreiritziek egin beharko genituzkeela esaten diguten horiengatik:

“Modu honetakoa edo bestelakoa izan beharko nuke”

Bestetik, ikasi dugu ohituren bitartez ala integratutako pentsamendu automatikoen bitartez funtzionatzen. Gure unibertsoa eraiki dugu ideiez eta kontzeptuez osatua, eta bereziki, egiaztatu ez ditugun sinesmenak zabaltzen ditugu, egia bakar eta unibertsalaz ariko bagina bezala. Orokorki, erabiltzen ditugu adierazpenok, oinarrian, gure beldur nagusien isla dira.

  • Sistema bitarra edo dualtasuna

Hitz egiteko daukagun sistema bitarra edo dualtasunari egiten dio baita erreferentzia: “Gauzak ongi edo gaizki daude”, “pertsona logikoa da edo bestela sortzailea”.

Horrelako adibideek bizian dauden hainbat matiz ezberdinak ikustea galarazten digu, matematikan aditua den pertsona bat, izugarri sortzailea dela ikustea galaraztera eramaten gaitu, horrela, pertsonengan hainbat eta hainbat ezaugarri ezberdin ez ikusirik.

Honek mailakatze sistema oso mugatuetara eramaten gaituelarik.

  • Nire buruaz arduratzen naiz.
  • Besteetaz arduratzen naiz.

Mailakatze horrek, aurreko bi joerak elkartu ahal direla ikustea galaraztera eramaten gaitu, gure buruaz arduratzen garen bitartean, besteez arduratu ahal garela ikusi ordez.

  • Hizkuntza arduragabea

Azkenik, hizkuntza arduragabearen erabilpena azaltzen digu, beste pertsonak guri gertatzen zaizkigun egoeren erantzule egiteko daukagun joeraz.

Adibidez:  “Haserre nago zuk… egin duzulako”

Adibidekoak bezalako esaldiek, alde batetik gure buruaz eta bestetik besteengandik urruntzera eramaten gaituzte, horrela gure burua esklabu bihurtzera eramanik. Era berean, helburua gure buruei ardura kendu eta errudun ez sentitzea den arren, ez dugu gure haserrea, amorrua edo trsitura ezabatzea lortuko besteari gure sentimenduen lasta ezarrita.  

Gainera, gure egoera emozionalaren ardura kanpoan baldin badago, eta guk ezin badugu ezer egin sentitzen duguna aldatu edo lasaitzeko, horrek esan nahi du, bestearen menpe biziko garela, gure ongizatearen boterea ere gurea izan ordez, kanpoan bilatuko dugulako.

Sentimenduak aldatu

Bigarren fase honetan, gertaera jakin baten aurrean sentitzen ditugun sentimendu edo emozioak azaleratzen ditugu. Horrela, elkarrizketako kideak nola sentitzen garen ulertu ahal izango du eta honek komunikazioa asko erraztuko du gaizki ulertuak ekidinez.

Sentimenduen inguruan hitz egiteko ordea, zailtasunak izan ohi ditugu hauek hautematen eta ulertzen jakiteko dugun lanketa faltagatik. Azken finean, gure sentimenduek benetan behar dugun horretaz informatzen gaituzte, baina horretarako, sortzen zaizkigun sentimenduak interpretatzen jakitea beharrezkoa da. Sentimenduak ulertzeko barne lanketa egiterakoan, beti aipatu ohi ditugun bi sentimenduetatik atera (pozik eta triste) eta sentimenduen hiztegi zabalaren jabe izanez gero, sentimendu bakoitza izendatzeko gai izango gara. Honela, gure sentimenduak izendatuz, gure beharrak hautemateko gai izateaz gain, sentitzen duguna adierazteko gaitasuna lortuko dugu. Eta horixe da komunikazio ez bortitzeko fase honetan lortu nahi duguna, gure sentimenduak adieraztea hain zuzen ere.

Beharrak aldatu

Gure beharrak baino besteen beharrak ulertzen eta asetzen ikasi dugu. Beharra hitza aipatzerakoan eta hitz egiten dugunean, ez dugu momentuko edota igarokorra den apeta batez hitz egiten, bizirik mantentzeko beharretaz ari gara, oinarrizko beharretaz alegia.

Askotan, gure beharrak eta bestearenak bereizten ditugu, aldi batean biak asebetetzea posible bada ere. Izan ere, ez da ongi ikusia dagoen zerbait gure beharretan hausnartu eta hauek identifikatzea. Halabeharrez, lanketa honi jarraituz, bestearen beharren ulermena dator. Hau da, Gure  beharrak hobe ulerturik, bestearenak hobe ulertuko ditugu.

Gauza da, gure beharren bereizketa era ezberdinetan ordaindu behar izaten dugula guk edo ordainarazten diegula besteei:

  • Konprometitzen gaituzten erabakiak hartzeko zailtasunak izatea
  • Kanpo begiradarekiko menpekotasuna izatea
  • Eraso edo proiekzio-indarkeriaren prozesua ahalbidetzea (besteen beharrak asetzen, gureak ahaztu, eta aseturik ez daudela ohartzean, erruduna kanpoan bilatuz)
  • Autoritate indarkeria (gure beharren balioa aldarrikatzeko gai ez garen beldurrak eraginda, inposizioz erreklamatzen direnean)
  • Gure buruekiko indarkeria (gure beharren alboraketa egiten dugunean).

Eskaera aldatu

Azken fase honetan, malgua eta zehatza den eskaera bat planteatu behar dugu. Eskera zehatz bat formulatzen dugunean, besteak gure beharra zein den ulertu eta hau asetzea barne hartzen duen espektatibatik urruntzen gara. Gu geu gara gure emozioen kudeaketaren jabe eta honen ondorioz, emozioak asetzeko ardura hartzen dugu. Hala ere, gure eskaerak ezinbesteko beharrak direla sinesten dugu.


Nerea Mendizabal aldatu

Psikopedagoga, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea eta Esnearen Ligako begiralea da Nerea (Zestoa, 1976), ume eta gurasoen arteko harremanetan aditua.

Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardu duela hainbat urtetik eta haur, gurasoekin eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan komunikazio ez bortitza bultzatzea du helburu.

Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi zituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu zen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi zen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masaje ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri dabil. Nerea Mendizabal “konbentzituta” dago heziketa dela bidea.

Guraso eskolak ematen ditu Donostian, Orion, Ibarran eta Tolosan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditu heziketaren arloan. Bi haur ditu, eta ama izateari garrantzi handia ematen dio bere jardunerako: “Askoz gehiago ikasi dut ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere“.

'ZUTANI' jolasa aldatu

Etxean zein eskolan erabil daitekeen joku didaktiko bat da, elkarrenganako ulermena lantzea helburu duena. Gure sentimendu eta beharrekin konektatzea du helburu. [2]

KOMUNIKAZIO ENPATIKOA aldatu

Rosenberg-en Comunicación No Violenta (CNV) liburuan aipatzen den bezala, enpatia besteek esperimentatzen dutena errespetuz ulertzea da. Ez dugu zerbait egitera mugatu behar, baizik eta, presente egon behar dugu. Beste pertsonarekin enpatia egoteko gure burua hustu behar dugu eta gure izate guztiarekin entzun. Beste pertsonarekin gaudenean lasaitu edo aholkatu dezakegu, baina lehen galdetu egin behar diogu. Besteei ematen diegu osoki adierazteko eta ulertuak izateko behar duten denbora eta espazioa. Egoerak "konpondu" behar ditugula eta gainerakoak hobeto sentiarazi behar ditugula sinetsita, bertan egotea eragozten dugu. Enpatiaren funtsezko osagaia presentzia da: bestearekin eta esperimentatzen ari denarekin erabat presente egotea. Enpatia egoteko besteen sentimenduak eta beharrak entzun behar dira eta beraiek behar dutenari arreta jarri eta ez guk uste dugunari.

Rosenberg-ek parafraseatzearen garrantziaz hitz egiten du. Parafraseatzeak  denbora aurrezten du. Gainera, gure interlokutoreak denbora hartzen du esandakoaz hausnartzeko eta bere barnean gertatzen ari denaz gehiago sakontzeko. Emozio-karga handia  daukaten mezuak errepikatu behar dira. Enpatia emateko, enpatia behar dugu. Ezinezkoa da ez daukagun zerbait ematea. Enpatia eta ahul agertzeko gaitasuna: zenbat eta gehiago konektatu besteen laudorioen atzean dauden sentimendu eta beharrekin, orduan eta beldur gutxiago izango dugu irekitzeko. Oro har, ahuleziaren berri emateko gogotsuen sentitzen garen egoerak gogorrak garela erakusten saiatzen gara, autoritatea galtzeko edo egoera kontrolatzeko beldurragatik. Zenbat eta enpatia gehiago izan bestearekin, orduan eta seguruago sentituko gara.

Arriskua neutralizatzeko enpatia erabiltzea, egoera estresagarrietan dauden pertsonei enpatia emateko gaitasunak indarkeria potentziala neutralizatzen du. Oso hurbileko norbaitekin enpatizatzea oso zaila izan daiteke bertan emozio eta sentimenduez gain beste faktore batzuk daudelako.

Besteen sentimenduak eta beharrak entzuten ditugunean, munstro gisa ikusteari uzten diogu. Munstroak diruditen pertsonak gizakiak dira eta haien hizkuntzak eta portaerak batzuetan beren gizatasuna ikustea eragozten digute. Ezezkoaren aurreko enpatia, zerbait pertsonal gisa hartzen badugu, minduta sentitu gaitezke, eta ez ulertu benetan beste pertsonaren barruan gertatzen ari dena. Isiltasunarekiko enpatia, gutako askorentzat enpatizatzea zailtzen duen mezuetako bat isiltasuna da.

MARSHALL ROSENBERG aldatu

 
Marshall Rosenberg KEB-ren tailer bat ematen (1990).

Marshall Rosenberg (Canton, Ohio, 1934ko urriaren 6a-Albuquerque, Mexiko Berria, 2015eko otsailaren 7a)[2] psikologo estatubatuar, bitartekaria, baketzailea, autorea eta irakaslea izan zen. 1960ko hamarkada hasieran, Komunikazio Ez Bortitza sortu zuen, bitartekaritzarako eta komunikatzeko prozesu bat, pertsonei era baketsu batean arazoak konpontzeko beharrezko informazioa trukatzea ahalbidetzen diena. Mundu osoan zehar lan egin zuen baketzaile gisa eta 1984an[3] Komunikazio Ez Bortitzerako Zentroa sortu zuen, nazioarteko irabazteko asmorik gabeko erakundea[4], eta bertan bera hezkuntza-zerbitzuen zuzendaria izan zen.

BIOGRAFIA aldatu

Marshall B. Rosenberg Indarkeriarik Gabeko Komunikaziorako Zentroko (CCNV: “Centro de Comunicación No Violenta”) hezkuntza-zerbitzuen sortzailea eta zuzendaria da. Detroiteko auzo arazotsu batean hasi ondoren, Rosenberg doktorea biziki interesatu zen indarkeriaren aurrean alternatiba baketsuak aurkezteko komunikazio modu berriengatik. 1961ean psikologia klinikoan doktoretza lortu zuen Wisconsin-eko Unibertsitatean. 1984an CCNV  sortu zuen eta zentroak Ipar Amerikako 30 herrialdetan trebakuntza eskaintzen du.[5]

Hego Amerika, Europa, Asia, Ekialde Hurbila eta Afrika, hezitzaileentzat, terapeutentzat, gurasoentzat, osasun zerbitzuetako langileentzat, bitartekarientzat, enpresetako gerenteentzat, espetxeetako eta presoetako zaindarientzat, polizientzat, militarrentzat, kleroentzat eta Gobernuko ofizialentzat tailerrak eskaintzen ditu Rosenberg-ek CNV eta gatazketan bitartekari lanak egiteko gaitasuna erakutsiz.[5] Rosenberg hiru aldiz ezkondu eta bi aldiz dibortziatu zen, azkenarekin alargun geratuz.

FAMILIA aldatu

Bere gurasoak, Jean (Weiner) Rosenberg eta Fred Rosenberg izan ziren. Bere amonak, Anna Satovsky Wiener, bederatzi seme-alaba eduki zituen. Pobrezian bizi arren, kokagune-etxe bat mantendu zuen, pertsona behartsuak hartuz. Bere pasioa dantzatzea zen. Gainera, bere suhiarentzat eredu zen. Bere aitonak Packard Motor Car Company-en lan egin zuen, eta bere amonak dantza erakutsi zien langileen seme-alabei. Rosenberg eskola txiki batera joan zen. Bere gurasoak bi aldiz dibortziatu ziren, bat Rosenberg-ek hiru urte zituenean, eta bestea, etxetik joan zenean.

Aurrerago, familia, Detroit, Michiganera aldatu zen. Hau, 1943ko Detroiteko istiluak baino aste bat lehenago gertatu zen. Istiluetan, 34 pertsona hil eta 433 zaurituta egon ziren. Hiriguneko eskola batean, Rosenberg-ek antisemitismoa aurkitu eta barneratu zuen. Rosenberg haztean, eta atzera begiratzen zuenean, haurra zenean jasandako torturak ezinegona sortarazten zioten. Honela, sufrimendurako kontzientziazioa garatu zuen. Beraz, galdera hauek etorri zitzaizkion burura: "Zergatik egiten du jendeak hau, eta bereziki, zergatik niri pasatu behar zait?".[4]

Honekin bat, Marshall-ek honako hau zioen: “Nire familia oso maitakorra zen. Amodio asko jaso nuen, eta horregatik ez balitz, gorroto honen ondorioak bideratzea askoz ere zailagoak izan zitezkeen”. Bere amona, Anna Satovsky, hiltzen ari zenean, bere amak eta osabak zaintzen zuten. Rosenberg; berriz, portxearen beheko aldean ezkutatzen zen, horrela, ikustezina izaten ikasiz. Bere osabak, amonaren zaintzan, konpasiozko eredua irudikatu zuen.

HEZKUNTZA aldatu

Rosenberg-en aitak auzo hobe batean etxea erosi ondoren, Rosenberg-ek Cooley High School-era jo zuen eta 1952an graduatu zen. Clayton Lafferty, mutil bizilagun batek, Rosenberg-i psikologia aipatu zion lehen aldiz. Psikologia kriminalari buruzko batxilergoa egin zuen Rosenberg-ek.

13 urterekin hebreera eskola hasi zuen, baina kanporatu egin zuten. Ondorioz, bere aitak bi aldiz jo zuen Rosenberg. Rosenberg-ek Wayne State University-n ikasi zuen. Ondoren, Michiganeko Unibertsitatean sartu zen; eta bitartean, morroi eta sukaldari laguntzaile gisa lan egiten zuen ermandade batean. Azkenean, lizentziatu zen. Wisconsin-eko Estatuak Rosenberg hartu zuen psikologiako prestakuntza emateko. Horrela, Rosenberg-ek Carl Rogers-en “Freedom to Learn”[6] liburuan oinarritu zen.

Michael Hakeem-ek eta Rosenberg-ek terapia moral tradizionalari buruz ere irakurri zuten eta erabiltzaileak ikusteko era aldatu zuten, alegia, ez ziren euren gaixotasunean zentratzen, baizik eta zorte gutxikoak izan direlaren ideian. Rosenberg-ek 1961eko Thomas Szasz-en “The Myth of Mental Illness” eta Erving Goffman-en “Asylums” liburuetan eragin zuen.

Rosenberg-en praktikak Wisconsin-eko Diagnostiko Zentroan, neska eta mutil delinkuenteentzako eskoletan eta Mendota Estatuko Ospitalean izan ziren. Mendotan Rosenberg famili-terapia praktikatzen hasi zen, heldu zein haurrekin. Graduatu ondoren, Rosenberg-ek Winnebago-n lan egin zuen Gordon Filmer-Bennett-ekin urtebetez, Estatuarekin zuen betebeharra betetzeko.

ESPERIENTZIA aldatu

Rosenberg-ek miatu eta gauza desberdinak probatzeko beharra erakutsi zuen Carl Rogers-ek laguntzeko eskatu zion proiektu batean.[4] Hark bere ikerketa-proiekturako jendea ekintza desberdin asko egiten ikusi nahi zuelako.

1961ean Roserberg-ek Wisconsineko Unibertsitateko (Madison)[7] Psikologia klinikoaren doktoregotza jaso zuen. “Egoeren estruktura eta autoebaluazioa” bere ildoak, eragina izan zuen bere Komunikazio Ez Bortitzeko hurrengoko ibilbidean. 1966an, Professional Psychology-n American Psychology of Examiners-ek Psikologia klinikoan diploma eman zion.

Rosenberg praktika klinikoan hasi zen Saint Louis-en, Missouri-n, eta bertako bazkideekin Elkarte Psikologikoak eratu zituen. Eskolan umeen arazoen azterketa egitean, ikasteko ezintasunak aurkitu zituen. Bere lehen liburua, Diagnostic Teaching, 1968an idatzi zuen egindako aurkikuntzen berri emanez.

Eskoletako zuzendariak, Thomas Shaheen, Rockford-en (Illinois), Rosenberg-ri deitu zuen eskola alternatibo batean zeuden gatazkekin aritzeko. 1970ean San Franziskoko  (Kalifornia) eskolen zuzendaria bilakatu zen Shaheen eta hiriko eskolen arraza ezberdinen integrazioaz arduratu zen. Shaheen-ek Rosenberg deitu zuen berriro laguntza bila. Rosenberg laguntzen hasi zen, Shaheen-ek dimititu egin zuen. Rosenberg-ek Kalifornian geratzea erabaki zuen eta han Elkarrekiko Hezkuntzarako Komunitate Batzordea sustatu zuen Vicki Legioaren laguntzaz.

Berak egindako tailerrak gatazkei irtenbideak bilatzeko helburuarekin izan ziren. Pertsonei bere jokaera mingarriak gaineramaten eta aldatzeko moduak bilatzen laguntzen oinarritu ziren. Horrela, herrialde askok Roserberg deitu zuten bere Komunikazio Ez Bortitzeko esperientzia partekatu ahal izateko. 2004ean, 35 herrialde inguru bisitatzen zituen urtero baketzaile izatearen misioarekin, bere lanaren arrakastaz gozatuz.[8] Berak esaten zuen moduan, lan egindako taldeak utzi eta hauetara itzultzean haiek izandako aurrerapenak oso nabarmenak izan zirela ikusten zuen. Berarekin lan egindako pertsonek bere ezagutzak hedatu eta gauzak eraldatu nahi zituzten.[8]

Rosenberg-ek bere jarraitzaileak lagundu ahal izateko, Komunikazio Ez Bortitzeko beste zentro bat ireki zuen Mexiko Berrian. 2015ean[9] hil zen, baina zentroa irekita jarraitu zuen munduko pertsonak konektatzen komunikazio ez bortitzeko adituen bitartez.[10]


THOMAS DE MARCHANT D 'ANSERMBOURG aldatu

Thomas Count de Marchant et d 'Ansembourg (Uccle, Belgika, 1957ko abenduaren 17a) belgikar abokatu ohia da, 15 urteko praktika legalaren eta trebakuntza gehigarriaren ostean psikoterapeuta bihurtu zen. Enpresa handi batean aholkulari juridiko moduan lanean ibili ondoren langile hezitzaile bezala ibili zen zailtasunak zituzten gazteen elkarte batean[11]. 1994-z geroztik indarkeria gabeko komunikazioan aditua bilakatzen da. Honi buruzko teorien inplementazioan espezializatzen eta korronte honen zabaltzaile handienetako bat izan da.


Idazlea ere bada, beste liburu batzuen artean, Deja de ser amable: ¡sé auténtico! (2001) liburua idatzi zuen. Beste hainbat liburu ere idatzi ditu beste idazle batzuekin elkarlanean:

  • David Van Reybrouckekin batera La paz se aprende: la comunicación no violenta, mindfulness y compasión: prácticas para el desarrollo de una cultura de la paz (2016)
  • Catherine Gueguenen Pour une enfance heureuse liburuan kolaboratu zuen  (2015)
  • Jonathan Haidtekin Les 10 lois du bonheur: Développement personnelen liburuan kolaboratu zuen (2019).

BIBLIOGRAFIA aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Rosenberg, Marshall B.. (2013). Comunicación no violenta.. Gran Aldea Editores ISBN 978-987-21834-9-3..
  2. «Marshall Rosenberg passed from this life on Saturday, February 7th. 2015 | The Center for Nonviolent Communication» web.archive.org 2015-02-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  3. Rosenberg, Marshall B.. (2003). Nonviolent communication : a language of life. (2nd ed. argitaraldia) PuddleDancer Press ISBN 1892005034. PMC 52312674. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  4. a b c Witty, Marjorie Cross (1990). "7. Marshall Rosenberg". Life History Studies of Committed Lives (Thesis). 3. p. 717. search.library.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  5. a b (Gaztelaniaz) «'Comunicación no violenta', de Marshall B. Rosenberg» Leader Summaries (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  6. Rogers, Carl R. (Carl Ransom), 1902-1987,. Freedom to learn : a view of what education might become. ISBN 0675095190. PMC 27123. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  7. Rosenberg, Marshall B.. (1983). A model for nonviolent communication. New Society Publishers ISBN 0865710295. PMC 11375733. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  8. a b (Ingelesez) Interview with Marshall Rosenberg: The Traveling Peacemaker - Inquiring Mind. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  9. «Albuquerque Journal Obituaries» obits.abqjournal.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  10. «The Center for Nonviolent Communication | Center for Nonviolent Communication» www.cnvc.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  11. Arpa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).