Lankide:AralarIkaslea6/Proba orria

Sarrera: aldatu

Gereziondoa (Prunus avium) zuhaitz hostoerorkor bat da. Oso ezaguna da ematen duen fruituarengatik (gerezia). 50 urte arte bizkor hazten da, baina hortik aurrera geroz eta gutxiago, eta ehun urte inguru arte iraun dezake.

 
Gereziondoa

Non aurkitu dezakegu? aldatu

Eurosiberiarra da. Europako leku askotan daude, Afrikako iparraldean gutxi batzuk aurkitu ditzazkegu eta Asiako mendebaldean ere bai.

Gereziondoa Gipuzkoan osoan zabalduta dago goi mendietan izan ezik. Edozein lur motatan egon daiteke, baina nahiago du lur sakon eta hezea. Baserri inguruetan ere egon ohi dira.

Nolakoa da? aldatu

 
Gereziondoaren lorea eta hostoa.

10-20m inguru izatera iritsi daiteke. Hosto sinpleak eta obobatuak ditu, eta ertz zerraduna eta azpialde iledunak izaten ditu. Lore hermafroditak ditu. Haren loreak 5 petalo zuri izaten ditu eta haren fruitua gerezia da, fruitu hezurdun mamitsua.

Nola ugaltzen da? aldatu

Gereziondoa martxoa eta apirila bitartean loratzen da. Fruituak ekaina, uztaila eta abuztuan ematen ditu. Ereiteko hilabete egokienak ekaina, uztaila eta abuztua dira, eta abendua, urtarrila eta otsaila dira landatzeko hilabete onenak.

 
Greziondoaren fruitua (gerezia)

Haziaren hezurretik oso ongi ernetzen da, bestela, zaila da ugaltzea.

Zertarako erabili dezakegu? aldatu

Gereziak jan ahal izateko landatzen dira. Erlezaintzarako interesa du lorea eta polenari esker. Zura ere oso preziatua da altzairugintzan. Oso egokia da heskaiak osatzeko eta hegaztiak erakartzeko.

Ba al dakizu? aldatu

-Gereziondo-lorearen petaloak gailetak, pastelak eta jaleak egiteko erabil daitezke.

-Samuraiek uste zuten gereziondoaren loreak odola sinbolizatzen zuela, eta, aldi berean, baita bizitza zein hauskorra eta iragankorra den ere.