Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia

Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia, Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, ETAren langile-frontearen barneko zatiketa batetik sortu zen 1974an.[1] Etakide talde batek zinezko langile-politika egiteari zail iritzi eta LAIA alderdi marxista eratu zuen. Euskal Herria komunista eta independentea zuen helburu. Alderdiak Langile Abertzale Komiteak sortu zituen; KASen partaide izan zen hasieratik 1979ra arte.

Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia
Datuak
Izen laburraLAIA
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaEusko abertzaletasuna, ezker abertzalea, Mugimendu autonomoa eta komunismoa
Jarduera
Honen parteKoordinadora Abertzale Sozialista, Herri Batasuna, Auzolan eta Komando Autonomo Antikapitalistak
Agintea
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaSugarra
Historia
Sorrera1974
OndorengoakLAIA (bai)
Desagerpena1976
1984
Koloreak    

1976an barne-zatiketa bat izan zuen: KAS Alternatibaren egokitzat jotzenzutenek LAIA (bai) osatu zuten; besteek LAIA (ez) osatu eta KASetik irten ziren. LAIA (ez) -LAIAK izena hartu zuena, K Komunista esan nahi zuen- anarkismorantz hurbildu zen, eta berehala desagertu zen; kide batzuek Komando Autonomoetara jo zuten.

LAIAk Altsasuko Mahaian parte hartu zuen eta Herri Batasunaren sortzaileetakoa izan zen (1978). 1980an KASetik eta HBtik irten egin zen, euskal erakundeetan parte hartzearen alde baitzegoen. Auzolan hautagaitzaren kide izan zen, eta hura hauteskudeetan porrot egin eta gutxira desegin zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Almeida Díez, Adrian. (2020). LAIA (Partido de los Trabajadores Patriotas Revolucionarios). Trayectorias políticas de un partido de izquierda abertzale (1974-1984). Mobilitzacions socials i esquerra radical. Actes del II Congrés Les altres protagonistes de la Transició, 2019, 762-787 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu