Landare apaingarriak haien edertasunagatik lantzen diren landareak dira, helburu nagusia plazer estetikoa eta apainketa dutenak. Hala ere, zenbait landare apaingarri sendagarri edo elikagarriak ere badira.

Petunia, landare estimatua da, dituen lore koloretsu eta handiengatik.

Landare hauek barneko landareak izan daitezke, edo kanpokoak. Bestalde, ebakirik eskura daitezke (lore sorta moduan, adibidez) edo loreontzi edo edukiontzitan.

Merkatuan apaingarritzat jotzen diren 3000 landare baino gehiago dago.

Merkatuko espiezerik garrantzitsuenak eta erabilerak aldatu

 
Asplenium nidus
  • Asplenium (orein mihia): hostoduna. Mahairako.
  • Begonia rex: hostoduna. Mahairako.
  • Krisantemoa: loreduna. Mahairako, leihorako eta balkoirako.
  • Ziklamena: loreduna. Mahairako, leihorako eta lorategirako.
 
Dieffenbachia seguine
 
Ficus elastica (1887)
  • Ficus elastica: hostoduna. Mahairako.
  • Ficus repens: hostoduna. Mahairako (zurkaitzarekin), edota zintzilik jartzeko.
  • Hedera (huntza): hostoduna. Mahairako (zurkaitzarekin), edota zintzilik jartzeko.
  • Hydrangea (hortentsia): loreduna. Mahairako, leihorako, balkoirako eta lorategirako.
  • Impatiens Ginea berria: loreduna. Mahairako, leihorako eta balkoirako.
  • Nephrolepis (iratzea): hostoduna. Mahairako.
  • Pelargonium (geranioa): loreduna. Mahairako, leihorako, balkoirako eta lorategirako.
  • Primulaceae
  • Rhododendron: loreduna. Mahairako, leihorako, balkoirako eta lorategirako.
 
Saintpaulia ionantha
  • Saint Paulia: loreduna. Mahairako eta leihorako.
  • Schefflera: hostoduna. Mahairako (zurkaitzarekin).
  • Scindapsus (Pothos): hostoduna. Mahairako (zurkaitzarekin), edota zintzilik jartzeko.
  • Syngonium: hostoduna. Mahairako (zurkaitzarekin), edota zintzilik jartzeko.

Zurezkoak aldatu

 
Albizia julibrissin
 
Pittosporum tobira

Landare igokariak aldatu

 
Jasminum nudiflorum

Kanpo estekak aldatu