Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)

Espainiako sindikatu anarkosindikalista

Lanaren Konfederakunde Nagusia[1] edo CGT (Hego Euskal Herrian CGT-LKN siglak erabiltzen dituzte) Espainiako sindikatu anarkosindikalista da, CNTren banaketa batetik sortua. Ildo honetan, banaketatik izen desberdinak izan ditu gaur egunekora iritsi arte: CNT Berritua,CNT Valentziako Kongresua...

Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)
Datuak
Izen laburraCGT
Motasindikatua
HerrialdeaEspainia
IdeologiaAnarkosindikalismoa, social anarchism (en) Itzuli eta Sindikalismo iraultzailea
Historia
Sorrera1979
webgune ofiziala

1980ko hamarkadaren bukaeran Espainiako Auzitegi Gorenak CNT siglak erabiltzea debekatu zion, CNT-AITen eskaera bati men eginez (eszisioaren beste atalak, hain zuzen, CNT-AIT izenarekin jarraitu zuen). Horrela, 1989ko Kongresuan CGT izena hartu zuten, nahiz eta bere burua CNT anarkosindikalista historikoaren jarraitzailetzat ikusten duten.

CGTk hauteskunde sindikaletan eta enpresa komiteetan parte hartzen du (hau da CNT-AITekiko konfrontazioaren arrazoi nagusia). Bere sustrai anarkosindikalistak erreibindikatzen dituen arren, gaur egungo bere jarrera UGT eta CCOO sindikatuen ezkerrera dagoen sindikatu alternatiboa bihurtu dute, anarkismotik haratuago.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu