Lambda Bootis izarrak euren espektro mota B-berantiarra eta F-goiztiarraren artean dagoen lerro metalikodun izar ahul mota bat dira. Elementu astunen urritasuna erakusten dute (burdinaren taldekoak batez ere), karbono, nitrogeno, oxigeno eta sufrea izan ezik.

Lambda Bootis izarren izaera ez da ondo ezagutzen. I Populazioko izarrak, sekuentzia nagusi aurreko izarrak edo bere atomo metalikoak izarrarteko hautsak xurgatu dituen gas baten bidez eratutako sekuentzia nagusiko izarrak izan daitezke.

Bereziki urria den talde bat da. Uste denez, garrantzizko espektro domeinuan dauden izar guztien soilik %2 izan daitezke Lambda Bootis motakoak. Mota honen eredua, izenak adierazten duen bezala, Lambda Bootis da (λ Boo), Boötes konstelazioan dagoena.

Kanpo estekak aldatu