Lakuntza

Nafarroa Garaiko udalerria

Lakuntza[3] ([lakunts̻a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 36 kilometro mendebaldera dago eta 1.262 biztanle zituen 2014. urtean.

Lakuntza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Lakuntzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lakuntza
AlkateaPatxi Xabier Razkin Sagastibeltza (EH Bildu)
Posta kodea31830
INE kodea31138
Herritarralakuntzar
Geografia
Koordenatuak42°55′23″N 2°01′17″W / 42.923055555556°N 2.0213888888889°W / 42.923055555556; -2.0213888888889
Azalera11,03 km²
Garaiera485 metro
Distantzia36 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.297 (2023:  14)
alt_left 601 (%46,3)(2019) (%52,3) 678 alt_right
Dentsitatea118,45 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,35
Ugalkortasuna[1]‰ 86,33
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,25 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 65,30 (2018: %4,83)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lakuntza.eus

Geografia aldatu

 
Beriain mendia, Lakuntzatik ikusia.

Lakuntza Sakanako autobiak zeharkatzen du. Herriko gunerik altuenak hauek dira: Zopolar, Arangun, Arranz, Urrizmendi eta Beriain mendia.

Lakuntzak Arruazurekin egiten du muga ekialdean, eta Arbizurekin mendebalde eta hegoaldean.

Ekonomia aldatu

Garai batean, nekazaritza, abeltzaintza eta zurgintza ziren Lakuntzako ekonomiaren oinarriak. Herriko lur gehienetan ortuak eta animalien bazkarako larreak zeuden. Landatzen ziren barazkien artean, patata, artoa, eta zerealak zeuden; zurgintzarako zuhaitzen artean, berriz, pagoa eta haritza ziren nagusi.

1849. urtearen inguruan, behiak, ardiak, zaldiak eta zerriak hazten ziren Lakuntzan. Urteek aurrera egin zuten heinean, ordea, nekazaritzak garrantzia galdu eta industrializazio prozesuaren lehen eraginak heldu ziren Lakuntzara. Gaur egun, herritar gehienek herriko industrietan egiten dute lan, zurgintza eta metalezko gai eraldatuen inguruko lantegietan.

Demografia aldatu

Lakuntzako biztanleria aski egonkor mantendu zen XX. mendearen lehen erdialdean, 150 lagunen inguruan. 1960eko hamarkadatik aurrera, 20 urtez, hazkunde esanguratsua izan zuen eta 1.000 biztanle izatera iritsi zen. Beste 40 urtez nahiko egonkor izan zen populazioa, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan beste hazkunde aldi bat izan zuen, 2011n 1.246 biztanle izatera iritsiz.

Lakuntzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 62 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 5,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

 
Lakuntzako udaletxea

2007ko udal hauteskundeetan Jose Ramon Garin Lizarraga hautatu zuten Lakuntzako alkate, Eusko Abertzale Ekintzaren izenean. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen EAEk, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien %0,80) eta boto zuriak hogei (botoen %2,68). Abstentzioa %18,06koa izan zen.

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[4] eta Lakuntzaileok espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten.[5] Hortaz, Garinek segitu zuen alkate.[6]

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %78,30 (451 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.

2019ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %82,6 (470 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.

2015etik Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza da Lakuntzako alkatea.

Lakuntzako udalbatza 2019
Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu* 9 / 9
470 (% 82,60)
Datuen iturria:[7]

Alkateen zerrenda aldatu

2007-2011 Jose Ramon Garin Lizarraga Eusko Abertzale Ekintza
2011-2015 Jose Ramon Garin Lizarraga
2015-2019 Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza EH Bildu
2019-2023 Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza EH Bildu
2023- Oihane Uribeetxebarria Garmendia EH Bildu

Udaletxea aldatu

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak aldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Lakuntzak honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:

Ondarea aldatu

  • Gaizkileen pikota
  • Salbatore eliza
  • San Anton Abadea baseliza
  • San Sebastian baseliza
  • Arkitektura zibila

Lakuntzar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa