Lagrangeren puntu

Grabitate-zentro baten inguruan orbitatzen ari diren masa handiko bi objekturen orbita-planoan dauden bost puntu, zeinetako bakoitzean masa gutxiko hirugarren objektu bat bi objektuekiko egonkor egongo baita

Lagrangeren puntuak sistema orbital baten 5 posizioei deritze non objektu txiki bat, soilik grabitatearen eraginpean dagoena, teorikoki bi objektu handien artean geldikor egon daitekeen (adibidez Lurraren eta Ilargiaren artean dagoen satelite bat).

Bi gorputz astronomikoz (adib. Eguzkia eta Lurra) osatutako sistema baten potentzial grabitatorioaren kurbak, non Lagrangeren 5 puntuak erakusten diren.

Historia aldatu

Leonhard Euler matematikari eta fisikariak Lagrangeren 3 puntu kolinealak (L1, L2, L3) aurkitu zituen, Joseph Louis Lagrangek beste biak aurkitu baino urte batzuk lehenago.

1772an Lagrangek hiru gorputzen problemaren inguruko idazlana argitaratu zuen. Idazlanaren lehen atalean hiru goputzen problema orokorra aintzakotzat hartu zuen. Hortik abiatuta, bigarren atalean, orbita zirkularra duten hiru masentzat bi emaitza patroi konstante berezi frogatu zituen: kolineala eta aldekidea.

XX. mendearen hasieran asteroide troiarrak aurkitu zituzten Jupiter-Eguzkia sistemaren L4 eta L5 Lagrangeren puntuetan.

Kanpo estekak aldatu