Ladbyko itsasontzia, hil itsasontzi garrantzitsu bat da, Hedebyko hil zeremonia batean erabilitakoa eta Oseberg, Borre, Gokstad eta Tunen, Norvegia hegoaldean daudenen mota berekoa, guztiak IX eta X. mendeetakoak. Danimarkan aurkitutako hil itsasontzi bakarra da.

Ladbyko itsasontzia

Hilobia, ohiko hil toki batean dago, eta bikingoen garaian datatua dago. Egindako indusketek, hil gai ugariak agerrarazi dituzte, objektuak zein animaliak. Multzoa, X. mendearen hasieran datatua dago, tokian aurkitu zen zakurrentzako uhal batetik datorren brontze urreztaturiko maila batetatik abiatuta, Jellingeko estiloan apaindua.

Hilobiak, asaldura garrantzitsuak jasan behar izan ditu, eta, giza arrastorik aurkitu ez denez, hau, hilobi jentil batetatik hilobi kristau batetarako lekualdaketa tokia zela bezala interpretatzen da.

Indusketak, 1934 eta 1937 artean egin zituzten G. Rosenberg kontserbatzaileak eta P. Helweg Mikkelsen farmazialariak, eta euren jatorrizko krokisak, aurkikuntza honi buruzko, lehen informazio iturria dira.

Ikus, gainera aldatu

Hil itsasontzi

Kanpo estekak aldatu