La aventura equinoccial de Lope de Aguirre

La aventura equinoccial de Lope de Aguirre (euskaraz: «Lope Agirreren abentura ekinokziala») Lope Agirreren biografia oinarritzat hartzen duen Ramón J. Senderren eleberri ezaguna da. 1964an plazaratuta, Pedro Urtsua nafarrak El Dorado aurkitzeko Amazoniara egin zuen espedizioa azaltzen du; espedizio horretan Lope Agirre Gaztelako koroaren aurka matxinatu zen. Lope Agirreri buruzko lan asko liburu honetan oinarritu dira.

La aventura equinoccial de Lope de Aguirre
Jatorria
Egilea(k)Ramón José Sender
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak

Aurrekaria aldatu

Senderrek nolabait Arturo Uslar Pietri Caracasko idazleak idatzitako El Doradorako bidea eleberria jarraitu zuen. Bere liburuan Uslarrek Lope Agirreren espedizioa azaldu zuen, Perútik Kariberaino.

Ekinokzial hitza aldatu

Izenburuan "ekinozial" hitza agertzeak eleberri zailaren itxura ematen dio baina ez da horrela. Ekinokziak "ekinokzio""ri erreferentzia egiten dio. Eleberri osoa ekuatore ekinokzioan kokatzen da. Europarrentzat inguru hori oso gogorra zen: beroa, oihana, animaliak... Askotan espiritu gaizto baten gisa deskribatzen zuten, haiek erotzeko prest.[1]

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1560ean, Agirre Pedro Urtsuaren espediziora batu zen, Amazonas ibaian zehar nabigatuz El Dorado aurkitu nahi zuena. Cuscotik abiatu zen Agirre, eta Huallaga ibaiaren inguruetan lotu zitzaion espedizioa antolatzen ari zen kanpalekuari. 300 konkistatzaile inguru, afrikar esklabo zenbait eta 500 bat morroi indigenez osaturiko taldea hiru ontzitan abiatu zen 1560ko irailean, Huallaga ibaian behera (amazonas ibaiaren adar bat).

1561eko urtarrilean, beste espedizio kide batzuekin Pedro Urtsuaren erailketan parte hartu zuen, eta Fernando Guzman espedizioko buru ezarri zen, Agirre soldaduen buruzagi bilakatuz. 1561eko martxoaren 23an, Agirrek bere menpeko kapitain eta soldaduak Fernando Guzman Peru eta Txileko errege izendatzen zuen deklarazio bat sinatzera konbentzitu zituen. Ondorioz, 186 soldadu eta ofizialek uko egin zioten Filipe II.a Espainiako Erregearen agindupean egoteari

1561eko maiatzaren 22an matxinada bat egon zen Guzmanen aurka, eta Agirrek hartu zuen erabateko agintea. Uztailean Ozeano Atlantikora heldu ziren, gaur egungo Venezuelako kostan. Ez dakigu Amazonasen ahoraino heldu zen eta itsasoz iparraldera egin zuen, edo Amazonasen adar baten gora egin eta Orinoko ibairekiko lotura topatu zuen (Casiquiare kanalak lotzen ditu Amazonas eta Orinoko, bertakoek ezagutzen zutena baina konkistatzaileentzat ezezaguna zena). Hilabete hartan Margarita uhartea hartu zuen (Venezuela); izuaren bidez kontrolatu zuen. Handik bidali zizkion Filipe II.ari koroaren aginduari uko egiteko arrazoiak azaltzen zituzten gutun famatuak.

Abuztuan uhartea utzi eta Panamarantz jo zuen. Baina Panama konkistatzeko saiakera horrek ez zuen arrakastarik izan, bidean amaitu zen koroaren aurkako bere matxinada. Mendietan sukarrek erasan zuten taldea, eta ez zuten Venezuelatik ateratzea lortu. Barquisimeton inguratuta (gaur egungo Caracas eta Maracaibo artean), eta jarraitzaile asko batailan galdu ondoren, bera hil aurretik alaba Elviraren heriotza eragin zuen, arerioen esku ez uztearren. Gonzalo Pizarrorekin eta beste hainbat garaituekin egin zuten antzera, bere gorputza zatikatu eta zatiak Venezuelako hiri ezberdinetara eraman zituzten.

Eleberria zineman aldatu

Werner Herzog zuzendariak, eleberriarekin harrituta, 1972an Aguirre, der Zorn Gottes filma egin zuen. Ondoren ere Carlos Saurak eleberria zinemaratu zuen, 1988an, El Dorado izenburuaz; garaiko Espainiako zinemagintzaren film garestiena izan zen zeren eta aurrekontua 100 milioi pezetakoa baitzen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu