La Estivala

Zaragozako probintziako mendia

La Estivala mendia La Sardako mendilerroan dagoen punturik altuena da, Zaragozako probintzian. 1.106 metrotako garaiera du[1].

La Estivala
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°29′32″N 0°57′22″W / 42.4923103°N 0.956094°W / 42.4923103; -0.956094
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia

Kokapena aldatu

La Sardako mendilerroaren ekialdeko muturrean kokaturik dago. Onsella eta Regal ibaien uren banaketa egiten du, biak ala biak Aragoi ibaiaren ibaiadarrak dira. Gertuen dituen udalerriak Longás eta Lobera de Onsella dira[2].

Deskribapena aldatu

La Sardako mendilerroko puntu garaiena da eta pinudiak estaltzen du tontorra. 1.004 metrotako altueran "Sarda" izendapena duen zutabe geodesikoa du[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Buscar» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Estivala» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

Kanpo estekak aldatu