La Algaida pinudia
La Algaida pinudia Doñana parke naturalaren aurreparkea da. Izena, dirudienez, arabieratik dator ("Al gaida" ) eta "basoa" esan nahi du. Pinudia gizakiak aldatutakoa da. Inguruan ere hezegune eta gatzaga batzuk daude.
La Algaida pinudia | |
---|---|
Mota | natura-parke |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°50′47″N 6°18′54″W / 36.8464°N 6.315°W |
Kokapena | Cádizko probintzia |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Cádizko probintzia |
Udalerria | Sanlúcar de Barrameda |
Deskribapena aldatu
Doñana parkearen hegoekialdean dago, Guadalquivir ibaiaren ezker aldean. Sanlúcar de Barrameda herriaren berdegune nagusia da eta, horregatik, bertakoek errekreogune gisa erabiltzen dute. Sarreran Tarelo aintzira dago, hegazti askorentzako ezinbesteko lekua.
Espezieak aldatu
Botanika aldatu
Inguruan sasi oso trinkoak daude:
Hegaztiak aldatu
Beste askoren artean hauek bereizi ditzakegu:
Historia aldatu
La Algaida Lacus Ligustinus izena zuen antzinako uhartea izan zen. Ziur aski orain berrehun urte oraindik itsas aldean zegoen. Poliki-poliki ingurua lokatzez eta lurrez betetzen joan da. Inguru horretan kultura asko ezagutu dira eta, ondorioz, aztarna ugari aurkitu dira: El Tesorillo, erromatarren aurreko otoitz lekua, erromatarren garaiko eraikinak, e.a.