LAMP akronimoak webguneak edo zerbitzari dinamikoak esfortzu gutxirekin konfiguratzeko soluzio global bati egiten dio erreferentzia, zeinak hainbat software-azpisistema dituen.

The LAMP software bundle (here additionally with Squid). A high performance and high-availability solution for a hostile environment

LAMP soluzioetan hurrengo teknologiak biltzen dira:

Teknologia hauen konbinazioa batez ere web zerbitzari baten azpiegitura definitzeko erabiltzen da, garapenerako programazio paradigma bat erabiliz.

Nahiz eta kode irekiko programa hauek jatorriz elkarren artean lan egiteko diseinatuak ez izan, konbinazioa ezagun egin zen bere eskuratze-kostu baxuagatik eta osagaien nonahikotasunagatik (Linux banaketa gehienekin aurreinstalatuta datoz). Elkarrekin erabiltzen direnean, aplikazio zerbitzariak eskaintzen dituzten soluzio-multzo bat osatzen dute.

O'Reilly argitaletxeko Dale Dougherty editoreak dezente sustatu zuen, David Axmark eta Monty Widenus MySQL garatzaileen iradokizunei jarraiki. Software librearen alorrean O'Reilly argitaletxeak duen eraginak terminoa azkar eta nonahi hedatzea ekarri zuen.


Softwarea aldatu

GNU/Linux aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Linux»

Linux sistema eragileentzako nukleo librea da, Unix motatakoa.

Apache HTTP zerbitzaria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «HTTP Apache zerbitzaria»

HTTP Apache web zerbitzari libre eta kode irekikoa da; erabilerari dagokionez, ezagunena[1] Izan ere, beste web-zerbitzari batzuk diseinatzeko eta ebaluatzeko erreferentzia-plataforma da.

MySQL aldatu

Sakontzeko, irakurri: «MySQL»

MySQL Datu-baseen kudeaketarako erlazio-sistema bat da, SQL erabiltzen duena, hari eta erabiltzaile anitzekoa, milioi bat instalazio baino gehiago dituena.

PHP aldatu

Sakontzeko, irakurri: «PHP»

PHP ("PHP: Hypertext Preprocessor" akronimo errekurtsibotik datorrena) programazio-lengoai bat da, webgune dinamikoak sortzeko diseinatuta dagoena. Zerbitzariaren aldean dauden aplikazioetan erabiltzen da PHP, komando-lerro interfaze batetik edo idazmahaiko aplikazio gisa ere erabili daitekeen arren.

Aldaerak eta alternatibak aldatu

Batzuetan, Perl edo Python hizkuntzek PHP ordezkatzen dute, baina akronimoa berdin mantentzen da. Garatzaile batzuek nahiago dute M hizkia HTTP Apache zerbitzariaren moduluez jarduteko erabili (esaterako, mod_perl edo mod_python), eta "P" hizkia PostgreSQLaz jarduteko utzi, "M" eta "P" hizkien funtzioa alderantzikatuz. Batzuetan, aldiz, "LAMR" akronimoa Ruby on Rails adierazteko erabiltzen da, PHPren ordez.

Azken erabilera honen aldaera batek "M" hizkiaz Middlewarea izendatzen du (Ruby, Perl, Python eta abar barne), eta "P" hizkiaz, berriz, PostgreSQL.

Beste soluzio batzuek Apple Inc. enpresaren WebObjects bezalako garapen-inguruneak barne hartzen dituzte, baita JavaEE, Grails edo Microsoften Microsoft .NET arkitektura ere.

Era bertsuan, batzuetan "L" hizkia "M" batek ordezkatzen du (Mac OS X adierazteko), "D" batek (Darwin BSD adierazteko), edo baita "W" batek ere (Microsoft Windows adierazteko).

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu