Kyūdōa Japoniako tradizioko arku-jaurtiketa da.

Kyudoan ari diren arku-jaurtitzaileak.

Japoniarrak arkuaren ordez suzko armak erabiltzen hasi zirenean, galdu egin zuen indarra kyūdōak, baina Zen fraideei esker gorde da, kontzentrazio-ariketa gisa. Kyūdōan 2,3 m inguruko arku asimetriko bat erabiltzen da, banbuz, masustondo-zurez eta kalamuz egina.

Zortzi pauso edo mugimendu nagusi dira kyūdōan, arkulariak guztiak jarraian, mugimendu bakarra egingo balu bezala, egin behar dituenak. Gaur egun kyūdō-eskola ugari da Japonian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu