Kvas (hitzez hitz «legamia»; errusieraz eta ukraineraz: квас, polonieraz: kwas chlebowy, literalki "ogi legamia", lituanieraz: gira, estonieraz: kali) hartzitutako alkoholdun edari oso leun bat da (alkohol gehien duenak %2,2 du) oso ezaguna Errusian, Ukrainan eta Europa ekialdeko beste herrialde batzuetan. Alkoholik gabeko kvasa ere bada.

Kvas
fermented beverage (en) Itzuli
OsagaiakZekale-ogia, zekale-irina, Malta, urra, legamia, fruitua, mahaspasa, eztia eta Belar elikagarria
Historia
JatorriaBielorrusia, Errusia, Polonia eta Ukraina

Elaborazioa aldatu

 
Baso bat Kvas.
 
Baso bat Kvas.

Kvasa zekale hirinez eta maltaz egiten da, edo baita zahi irinez, zekale ogi apur batez (ogi beltza) eta sagarrekin. Nahasketa hau uretan hartzitzen uzten da. Sarri fruta zaporea ematen zaio eta prozesuan zehar frutak gehitzen zaizkio.

Erabilerak aldatu

Erabilerarik garrantzitsuena edari bezala da, Errusia eta Ukrainan oso ezaguna dena, non hiririk garrantzitsuenetako ia edozein kaletan aurki daitekeen.

Errusiako sukaldaritzan kvasa okroxka izeneko udako zopa hotz bat egiteko erabiltzen da.

Errusiako hirietan kombucha, XX. mendearen hasieratik edari ezagun bat dena, sarri "kvas tea" deitua da edo (oso modu erratuan), soilik kvas, baina bi edari hauek oso ezberdinak direla gogoratu behar da.

Bitxikeriak aldatu

Lituanian Coca Cola konpainiak Pilskalna kvas deitzen duen kvasezko freskagarri bat ekoizten du.

Errusian ere Coca-Colak kvasa egiten du. The Coca Cola Companyk marka berria Errusiako Merkataritza Markentzako, Patenteentzako eta Jabetza Intelektualarentzako Zerbitzu Federalean erregistratu zuen.

Bere garaian "Coca Cola komunista" izenaz ezaguna izan zen, bere zaporeagatik, koloreagatik eta egiten duen bitsagatik.

Kanpo estekak aldatu