Kubaren banaketa administratiboa

Kubaren banaketa administratiboa 15 probintziak eta udalerri berezi batek osatzen dute.

  1. Pinar del Río
  2. Artemisa
  3. Habana
  4. Mayabeque
  5. Matanzas
  6. Cienfuegos
  7. Villa Clara
  8. Sancti Spíritus
  1. Ciego de Ávila
  2. Camagüey
  3. Las Tunas
  4. Granma
  5. Holguín
  6. Santiago de Cuba
  7. Guantánamo
  8. Isla de la Juventud


Kubako udalerri berezia Isla de la Juventud da, 70eko hamarkada arte "Isla de Pinos" izenarekin ezagun zena. Aurretik beste izen batzuekin ezagutu zen: "Evangelista", "Isla de Santiago", "Isla de Pino" eta "Isla de Loros".

Historia aldatu

1976a baino lehen Kuba 6 probintziak osatzen zuten:

  • Pinar del Rio
  • Habana
  • Matanzas
  • Las Villas (1940 aurretik "Santa Clara" deitua)
  • Camagüey (1899 aurretik "Puerto Príncipe" deitua)
  • Oriente (1905 aurretik "Santiago de Cuba" deitua)

2010eko abuztuan Nazio Biltzarrak azken aldaketak egin zituen (2011ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean daudenak). Bi probintzia berriak sortu zituen antzinako Habanako probintziatik (eta baita Pinar del Ríoko probintziako ekialdeko hiru udalerri gehituta): Artemisa eta Mayabeque. Matanzasko Varadero antzinako udalerria ere desegin eta Cárdenasekin batu zuten.[1][2]

Habana hiriburua, bera bakarrik probintzia bat osatzen duena, 2010era arte Habana Hiria (gaztelaniaz: Ciudad de La Habana) zuen izen ofiziala baina 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera soilik Habana da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu